Etxalar
Etxalar[4] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortzirikoa. Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago. 46,34 kilometro koadro ditu, eta 819 biztanle zituen 2014. urtean.
Etxalar | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Etxalar herriaren ikuspegia Azkua menditik. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Bortziriak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Etxalar | ||
Alkatea | Migel Mari Irigoien Sanzberro (Herri Taldea) | ||
Posta kodea | 31760 | ||
INE kodea | 31082 | ||
Herritarra | etxalartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°14′01″N 1°38′14″W / 43.233611111111°N 1.6372222222222°W | ||
Azalera | 47,05 km² | ||
Garaiera | 106 metro | ||
Distantzia | 65 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 833 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 0,18 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 11,29 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 60,98 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 85,05 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,1 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 75,20 (2018: %-15,06) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.etxalar.eus |
Iruñeatik 63 km-tara dago kokatuta errepidez, Donostiatik 41era, Baionatik 52ra eta Donibane Garazitik bertzela 67ra.
Geografia
aldatuUdalerri mugakideak
aldatuBortzirietako ekialdeko udalerria da Etxalar. Bera eta Sararekin (Lapurdi) du muga iparraldean; Baztanekin ekialdean; Igantzi eta Lesakarekin mendebaldean; eta Bertizaranarekin hegoaldean.
Lizarrietako mendateak lotzen ditu Etxalar eta Sara.
Ingurune naturala eta klima
aldatuTximista errekak Etxalar zeharkatzen du ekialdetik mendebaldera, Bidasoarekin bat egin baino lehen. Udalerriaren hegoaldean, Azkua (786 m), Barda (812 m) eta Aizkolegi (841 m) mendiak kokatuta daude, Aizkolegiko mendigunekoak, Bertizaraneko mugan. Ipar-ekialdean, bestela, Sara eta Zugarramurdiko mugetan, Arxuria mendilerroa dago: Arxuria (758 m), Zentinela (662 m), Kaskoaundi (623 m), Mendibil (617 m), Madariko Gaina (588 m), Eguzkietako Gaina (526 m) eta Saiberri (505 m), bertzeak bertze.
Etxalarrek klima atlantiko epela du, aldaketa termiko txikiekin, euritsua urte osoan. Urteko batez besteko balioak (altueraren arabera aldakorrak), 13-14 °C bitarteko tenperatura eta 1.600 eta 2.000 mm arteko prezipitazioak dira. Urteko egun euritsuak 180 inguru izaten dira.
Landarediari dagokionez, udalerriaren hego-ekialdeko mendietan, pagadi batzuk geratzen dira. Iparraldean hariztiak, gaztainondoak eta hainbat espezietako zuhaixkak daude. Landatutako basoek 850 hektarea hartzen dituzte eta Etxalar mendebaldean eta iparraldean daude bereziki. Landatutako espezieen artean, Korsikako larizio pinua, intsinis pinua, Japoniatik ekarritako alertzea eta haritz gorria daude.
Estazio meteorologikoa
aldatuEtxalarren, itsas mailatik 163 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea. 2021.urteko azaroan, nafarroako gobernuak estazio meteorologiko automatikoa jarri zuen, orizkiko gainean. Datu horiek, nafarroako meteorologia agentzia webgunean ikus daitezke, denbora errealean.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Auzoak eta metro baserri mapa
aldatuEtxalar honako auzo hauek osatzen dute: Urritzokieta, Lurriztederra, Gorosurreta, Lakain-Apezborro, Larrapil-Sarriku, Orizki, Jauregieta, Iñarreta, Andutzeta, Antsolokueta, Bekolanda eta Goikolanda.
Herriko baserrietan jarri dira identifikatzaileak sakabanatuta dauden eraikinen kokapena zalantzarik gabe ezagutzeko. Larrialdi kasuetan medikuak, suhiltzaileak eta oro har zerbitzu publikoak baserrietara ahalik eta lasterren ailegatzeko arras garrantzitsua da Helpbidea proiektua. Nafarroako Gobernuak eta Babes Zibileko zerbitzuak antolatu dute udalekin lankidetzan. Udalek Metro-baserri mapa ere egin dute eta bidegurutzeetan seinalizazio horizontala jarri dira. 2021.urtean, Etxalarren martxan jarri zuten sistema hau, 2020ko maiatzean Zubietan, Beran, Aranon eta Beran jarri zuten bezala. [5][6][7][8]
Demografia
aldatuEtxalarko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 69 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,61 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2011n udalerri honetan ez zen Bildu aurkeztu. EAren izenean 2007an aukeratutako zinegotziek alderdia utzi zuten, ezker abertzalearekin batera joan nahi izan ez zutelako, eta Etxalarko Independienteak[10] zerrenda aurkeztu zuten.[11] Hala, berriro Herri Taldea izan zen irabazle (3 zinegotzi, Migel Maria Irigoien Sanzberro alkatea barne); Etxalarko Independienteek beste 3 lortu zituzten, Etxalar Aintzineratek (bere burua talde abertzale eta ezkertiartzat jo zuenak[12]) bakarra, eta ez UPNk ez PPk ez zuten hautetsirik lortu.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Herri Taldea | 205 | 3 |
Etxalarko Independienteak | 160 | 3 |
Etxalar Aintzinerat | 98 | 1 |
UPN | 46 | 0 |
PP | 5 | 0 |
Udaletxea
aldatu- HELBIDEA: Andutzeta kalea, 15
Alkateak
aldatu2019-2023 | Migel Mari Irigoien Sanzberro[13] | Herri Taldea |
2015-2019 | Migel Mari Irigoien Sanzberro | Herri Taldea |
2011-2015 | Migel Mari Irigoien Sanzberro | Herri Taldea |
2007-2011 | Patxiku Irisarri Elizagoien | Herri Taldea |
Azpiegiturak
aldatuGaur egun
aldatuLa Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
Trenbide zaharra
aldatuLesaka–Etxalar geltokia egon zen martxan XX. mendearen erdialdean 40 urtez Irun-Elizondo burdinbidearen ibilbidean.
Kultura
aldatuTtipi-Ttapa eskualdeko hedabideak bertan dauka egoitza nagusia. Bestalde, usategiak daude, duela 600 urteko ehiza tradizionala egiten den ehizatokiak, Iberiar penintsula osoan bakarrak.
Euskara
aldatuEtxalarko biztanleen % 90 euskaldunak dira. Tokiko euskara goi-nafarrera da. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legeari jarraituz, eremu euskaldunean dago,[19] eta 2009tik UEMA mankomunitate euskalduneko partaidea da.
Usategieta
aldatuUsoen ehiza jarduera tradizionala da Etxalarren. XV. mendetik ezaguna den sistema zaharra erabili izan da gaur egun arte, sareen bidez eta armarik gabe, kultura intereseko ondasuntzat hartua. Urriaren 1etik azaroaren 20 arte tradizionalki irekita egon da denboraldia. Lizarrietako mendatearen ondoan daude kokatuta usategiak (441 m), eta Pirinioko igarobiderik baxuena da.
Jaiak
aldatuEtxalarko bestak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Mariaren Jasokundearen egunean.
Pastorala
aldatuKarmen Etxalarkoa pastorala interpretatu zuten 150 herritar inguruk 2017ko irailaren 16an eta 17an herriko enparantzan. Obra Gerardo Mungiak idatzi eta Pantxika Urrutik zuzendu egin zuten.[20] Bi urteren buruan herrian Karmen Etxalarkoa ibilbidea inauguratu zen eta geroztik urtean behin auzolanean egiten dituzte mantentze eta hobetze lanak.[21]
Karmen Etxalarkoa ibilbidea
aldatuKarmen Etxalarkoa ibilbidean Karmenen ustezko jaiotetxerako bidea egiten da. Ibilbidean zehar 6 panel daude jarrita, Kultur Etxeko ataritik bere etxeraino, Errotxen bordaraino. Ibilbide eder honetan zehar, Karmenen garaiko zenbait gai aipatzen dira, tartean orduko bizimodua eta gertakariak.
Ibilbidearen tarte oso eder batzuk orduan erabiltzen zen “Baztango bidetik” doa. Baztango bide hau, bide garrantzitsua zen Karmenen garaian, bailarako nagusia.
Bizet-en Carmen opera ezagunaren protagonista Etxalarkoa omen zen. XIX. mende hasieran, Karmen izeneko neskatila bat bizi omen zen Etxalarren, Prosper Meriméeren nobelagatik ezaguna egin zen gero. Karmen, Errotxen bordan jaio omen zen, Larrapil Sarrikuko auzoan eta gaztetxoa zelarik, uholdeak egon ziren gau batean, ijitoek bahitu omen zuten eta Sevillarat eraman.[22]
Arkitektura ondarea
aldatu- Andra Mariaren Eliza: XVII. mendeko elementuak ditu. Kanpoaldeko lorategian, disko itxurako hilarri ikusgarriak daude.
- Gaztelua: XVIII. mendean berreraikia.
- Iriondoa, Aldaitegia, Etxebertzea eta Landaburua etxeak.
- Iñarrea etxea eta gurutzea.
- Argaratako zubia, Arteneko zubia eta Zubiaundi.
- Antsolokuetako etxeak eta gurutze bidea.
- Santa Krutz ermita.
- Infernuko errota, erdiko eta beheko errotak.
- Presa eta garbilekua.
- Arroseko iturria.
- Fatimako kapera.
- Kisulabea.
Etxalartar ospetsuak
aldatu- Miguel Elizalde (1616-1678), teologo jesuita.
- Manuel Aznar (1894-1975), espainiar politikaria, Jose Maria Aznarren aitona.
- Prudencio Danboriena (1913-1972), munduko hainbat tokitan bizi izandako jesuita.
- Julia Zornoza (XX. mendea), argazkilaria.
- Pello Apezetxea Zubiri (1932-2022), jaiotzez goizuetarra, Etxalarko apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina.
- Marcelino Bergara "Bergara I" (1943-2010), pilotaria.
- Salvador Bergara "Bergara II" (1952), pilotaria.
- Joseba Olagarai (1984-), telebista aurkezlea.
- Elizagoien ahizpak, Irune (1993-) eta Itsaso (1995-), trikitilariak.
Argazki galeria
aldatu-
Hariztia Etxalartik Azkua mendira igotzen.
-
Etxalarko eliza.
-
Karrika.
-
Karrika.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Helpbidea proiektuaren nondik norakoak azaldu eta baserrien identifikazio plakak banatuko dituzte Etxalarren urriaren 9an - Bortziriak - 2019-10-04» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ «Helpbidea proiektua Aranon eta Goizuetan aurkeztu dute maiatzaren 2an - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Tracasa. (2019-04-23). «Tracasa Instrumental colabora en la creación de “Metro-Baserri”» Tracasa (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:2
izeneko erreferentziarako - ↑ Euskara batuan forma zuzena independenteak den arren, zerrendak independienteak du izen.
- ↑ Ezkerabertzalea.info[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ Ttipi-ttapa[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ "Miguel Mari Irigoien egungo alkatea izanen da Etxalarko Herri Taldearen zerrendaburua"
- ↑ «Elizagoien Bizente, Irune - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Elizagoien Bizente, Itsaso - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Euskararen egoera Etxalarren - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ "Jaioterrira itzuliko da Karmen" (Berria).
- ↑ «Karmen Etxalarkoa ibilbidea mantentzeko auzolana egin dute - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
- ↑ «Ibilbidea» Karmen Etxalarkoa (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Etxalarko Udalaren webgunea.
- Ttipi-ttapa, eskualdeko euskal hedabidea.
- (Gaztelaniaz) Etxalarri buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Karmen Etxalarkoa pastoralaren webgunea.
- "Nafar Away" saioan (11TB).
- "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).[Betiko hautsitako esteka]