Fredric March

aktore estatubatuarra

Fredric March (Racine, 1897ko abuztuaren 31Los Angeles, 1975eko apirilaren 14a) aktore estatubatuarra izan zen. Benetako izena Ernest Frederick McIntyre Bickel zuen eta Racinen, Wisconsinen, munduratu zen. Oinarrizko ikasketak eginda, Wisconsin-Madison unibertsitatean jardun zuen. Banku batean ekin zion lanari, baina apendizitis larri batek zer pentsatu eman zion eta bestelako beharra nahi zuela erabaki zuen. Figurazio eta estra lanetan ibili zen hainbat filmetan 1920an hasita, eta 1926an Broadwayra jo zuen, handik gutxira Paramount Pictures konpainiarekin sinatzeko.

Fredric March

(1940)
Bizitza
JaiotzaRacine1897ko abuztuaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles1975eko apirilaren 14a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Ellis Baker
Florence Eldridge  (1927 -  1975)
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Washington Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, karaktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0545298 Allocine: 63 Rottentomatoes: celebrity/fredric_march Allmovie: p45310 56086 TV.com: people/fredric-march IBDB: 68224
Musicbrainz: fcf57bbb-89ec-4c54-9ed9-eb2fd8d31755 Discogs: 2278278 Find a Grave: 20066 Edit the value on Wikidata

1930ean Oscar sarietarako lehen izendapena jaso zuen ( The Royal Family of Broadway), eta bi urte geroxeago lehenengoa irabazi: gizonezko aktore onenaren Oscar saria eman zioten Dr. Jekyll and Mr. Hyde filmean eginiko lanagatik. 1946an, ostera ere sari berori irabazi zuen: The Best Years of Our Lives.

Marchek zinemarako zein antzerkirako lanak osatu zituen bere ibilbidean, ezin bata edo bestea alde batera laga. Ez zuen estudioekin epe luzerako kontraturik sinatu, eta agian horregatik ez zuen, bere garaiko aktoreek egin ez zuten legez, hainbeste filmetan parte hartu. Arthur Miller antzerkigilea Marchen auzokoa zen eta Death of a Saleman lana 1949an Elia Kazanek zinemara egokitu behar izan zuenean Fredric aritzea nahi zuen idazleak. Aktoreak, ordea, ezetz esan zion eskaintzari; eta beharbada damutu zitzaion, handik hiru urtera antzezlanaren bigarren bertsioan parte hartu baitzuen, 1951n Laslo Benedek-ek zuzendua. Oskar sarietarako izendatu zuten ostera ere.

 
Inherit the Wind (1960)

Azken aldiko lanik garrantzitsuena akaso Spencer Tracyrekin batera antzeztutako Inherit the Wind (1960) filma izan zen.

Florence Eldridge aktorearekin ezkondu zen 1927an eta Connecticut izan zuen bizileku. Ideia aurrerakoiak zituen, eta kritika nahikotxo jaso zituen Espainiako Gerra Zibila zenekoan jendaurrean errepublikanoen alde azaldu izanagatik.

Gaixo zela lan ederra egin zuen 1973ko The Iceman Cometh filmean. Prostatako minbiziak jota hil zen 1975ean.

Filmografia

aldatu

Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Zuzendaria Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
1921 The Great Adventure
1921 Paying the Piper
The Devil
1921 The Education of Elizabeth Edward Dillon Famous Players-Lasky Corporation
1929 The Dummy Robert Milton -- frantsesez: L'Aspirant détective
1929 The Wild Party Dorothy Arzner -- gaztelaniaz: La loca orgía frantsesez: Les Endiablées
1929 Footlights and Fools William A. Seiter First National
1930 Sarah and Son Dorothy Arzner Paramount Pictures
1930 Laughter Harry d’Abbadie d’Arrast Paramount Pictures gaztelaniaz: Falsa personalidad
1930 The Royal Family of Broadway George Cukor Paramount Pictures
1930 Paramount on Parade Edmund Goulding Paramount Pictures
1930 Manslaughter George Abbott -- frantsesez: Une belle brute
1930 Ladies Love Brutes Rowland V. Lee -- gaztelaniaz: La fascinación del bárbaro
1931 The Night Angel Edmund Goulding Paramount Pictures gaztelaniaz: El ángel de la noche frantsesez: L'Ange de la nuit
1931 Dr. Jekyll and Mr. Hyde Rouben Mamoulian Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: El hombre y el monstruo frantsesez: Docteur Jekyll et M. Hyde
1931 Honor Among Lovers Dorothy Arzner Paramount Pictures gaztelaniaz: Honor entre amantes
1932 Strangers in Love Lothar Mendes Paramount Pictures
1932 Merrily We Go to Hell Dorothy Arzner Paramount Pictures gaztelaniaz: Tuya para siempre
1932 Smilin' Through Sidney Franklin Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: La llama eterna frantsesez: Chagrin d'amour
1932 The Sign of the Cross Cecil B. DeMille Paramount Pictures gaztelaniaz: El signo de la cruz frantsesez: Le Signe de la croix
1933 Design for Living Ernst Lubitsch Paramount Pictures gaztelaniaz: Una mujer para dos frantsesez: Sérénade à trois
1933 Tonight Is Ours Stuart Walker -- gaztelaniaz: Reina el amor
1933 The Eagle and the Hawk Stuart Walker Paramount Pictures gaztelaniaz: El águila y el halcón frantsesez: L'Aigle et le Vautour
1934 We Live Again Rouben Mamoulian Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: Vivamos de nuevo frantsesez: Résurrection
1934 The Barretts of Wimpole Street Sidney Franklin Metro-Goldwyn-Mayer frantsesez: Miss Barrett
1934 Death Takes a Holiday Mitchell Leisen Paramount Pictures gaztelaniaz: La muerte de vacaciones frantsesez: La mort prend des vacances
1934 The Affairs of Cellini Gregory La Cava 20th Century Studios gaztelaniaz: El burlador de Florencia frantsesez: Les Amours de Cellini
1934 All of Me James Flood -- gaztelaniaz: Mi vida entera
1935 Les Misérables Ryszard Bolesławski 20th Century Studios
1935 Anna Karenina Clarence Brown Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: Ana Karenina frantsesez: Anna Karénine
1935 The Dark Angel Sidney Franklin -- gaztelaniaz: El ángel de las tinieblas frantsesez: L'Ange des ténèbres
1936 Anthony Adverse Mervyn LeRoy Warner Bros.
1936 The Road to Glory Howard Hawks 20th Century Studios gaztelaniaz: El camino de la gloria frantsesez: Les Chemins de la gloire
1936 Mary of Scotland John Ford RKO Pictures frantsesez: Marie Stuart
1937 Nothing Sacred William Augustus Wellman Selznick International Pictures gaztelaniaz: La reina de Nueva York frantsesez: La Joyeuse Suicidée
1937 A Star Is Born William Augustus Wellman Selznick International Pictures gaztelaniaz: A Star is Born frantsesez: Une étoile est née
1938 There Goes My Heart Norman Z. McLeod Hal Roach Studios gaztelaniaz: Se ha perdido una millonaria frantsesez: La Pauvre Millionnaire
1938 The Buccaneer Cecil B. DeMille Paramount Pictures gaztelaniaz: Corsarios de Florida frantsesez: Les Flibustiers
1938 Trade Winds Tay Garnett -- gaztelaniaz: La fugitiva de los trópicos frantsesez: La Femme aux cigarettes blondes
1939 Land of Liberty Cecil B. DeMille --
1939 The 400 Million Joris Ivens -- frantsesez: Les 400 Millions
1940 Susan and God George Cukor Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: Susana y Dios frantsesez: Suzanne et ses idées
1940 Victory John Cromwell --
1941 One Foot in Heaven Irving Rapper Warner Bros. gaztelaniaz: Con un pie en el cielo
1941 Bedtime Story Alexander Hall -- gaztelaniaz: La vida empieza hoy frantsesez: J'épouse ma femme
1941 So Ends Our Night John Cromwell Columbia Pictures gaztelaniaz: Así acaba nuestra noche frantsesez: Ainsi finit notre nuit
1942 I Married a Witch René Clair Paramount Pictures gaztelaniaz: Me casé con una bruja frantsesez: Ma femme est une sorcière
1944 The Adventures of Mark Twain Irving Rapper Warner Bros. gaztelaniaz: Las aventuras de Mark Twain frantsesez: Les Aventures de Mark Twain
1944 Tomorrow, the World Leslie Fenton -- frantsesez: Les Hommes de demain
1946 The Best Years of Our Lives William Wyler Samuel Goldwyn Productions gaztelaniaz: Los mejores años de nuestra vida frantsesez: Les Plus Belles Années de notre vie
1948 Another Part of the Forest Michael Gordon Universal Pictures gaztelaniaz: La otra cara del bosque frantsesez: La Citadelle du mal
1948 An Act of Murder Michael Gordon Universal Pictures gaztelaniaz: Vive hoy para mañana frantsesez: Le Droit de tuer
1949 Christopher Columbus David MacDonald Gainsborough Pictures gaztelaniaz: Cristóbal Colón frantsesez: Christophe Colomb
1950 The Titan: Story of Michelangelo Robert J. Flaherty -- gaztelaniaz: The Titan
1951 It's a Big Country Clarence Brown Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: Un gran país
1951 Death of a Salesman László Benedek Columbia Pictures gaztelaniaz: Muerte de un viajante frantsesez: Mort d'un commis voyageur
1953 Man on a Tightrope Elia Kazan 20th Century Studios gaztelaniaz: Fugitivos del terror rojo
1954 Executive Suite Robert Wise Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: La torre de los ambiciosos frantsesez: La Tour des ambitieux
1954 The Bridges at Toko-Ri Mark Robson Paramount Pictures gaztelaniaz: Los puentes de Toko-Ri frantsesez: Les Ponts de Toko-Ri
1955 The Desperate Hours William Wyler Paramount Pictures gaztelaniaz: Horas desesperadas frantsesez: La Maison des otages
1956 Alexander the Great Robert Rossen United Artists Corporation gaztelaniaz: Alejandro Magno frantsesez: Alexandre le Grand
1956 The Man in the Gray Flannel Suit Nunnally Johnson 20th Century Studios gaztelaniaz: El hombre del traje gris frantsesez: L'Homme au complet gris
1957 Albert Schweitzer Jerome Hill --
1959 Middle of the Night Delbert Mann -- gaztelaniaz: En mitad de la noche frantsesez: Au milieu de la nuit
1960 Inherit the Wind Stanley Kramer United Artists Corporation frantsesez: Procès de singe
1961 The Young Doctors Phil Karlson -- gaztelaniaz: Vivir es lo que importa frantsesez: Les Blouses blanches
1962 The Condemned of Altona Vittorio De Sica Titanus gaztelaniaz: Los secuestrados de Altona frantsesez: Les Séquestrés d'Altona
1964 Seven Days in May John Frankenheimer Bryna Productions gaztelaniaz: Siete días de mayo frantsesez: Sept jours en mai
1967 Hombre Martin Ritt -- gaztelaniaz: Un hombre
1970 ...tick...tick...tick... Ralph Nelson -- frantsesez: Tick... Tick... Tick et la violence explosa
1973 The Iceman Cometh John Frankenheimer --
1975 Brother, Can You Spare a Dime? Philippe Mora Goodtimes Enterprises gaztelaniaz: Hermano, ¿me das diez centavos? frantsesez: T'as pas 100 balles ?

Oscar Sarietarako izendapenak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fredric March  
  Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.