Girgillao

Nafarroa Garaiko udalerria

Girgillao[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Lizarrako merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 34,9 kilometrora. Altuera 349 eta 1019 metro artekoa da, eta 24,60 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 71 biztanle zituen.

Girgillao
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Etxarren kontzejua eta ingurunetako larreak
Girgillao bandera
Bandera

Girgillao armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaLizarra
Izen ofiziala Guirguillano
Alkatea
(2019-2023)
Javier López de San Román
(Aparra)
Posta kodea31291
INE kodea31121
Herritarragirgillaotar
Geografia
Koordenatuak42°43′20″N 1°51′54″W / 42.72225392°N 1.86494264°W / 42.72225392; -1.86494264
Azalera24,6 km²
Garaiera349-1019 metro
Distantzia34,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria71 (2023:  1)
alt_left 35 (%49,3)(2019) (%60,6) 43 alt_right
Dentsitatea0,29 bizt/km²
Zahartzea[1]% 15,56
Ugalkortasuna[1]‰ 71,43
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,42 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 8,70 (2018:  %-0,87)
Datu gehigarriak
Sorrera1845 (independentzia)
Webguneawww.guirguillano.es

Udalerri honek Mañeruibarreko iparraldeko zatia du. 1857an, Girgillaok Etxarren eta Argiñaritz eta Gorritza udalerriak anexionatu zituen. Garesetik eta Iruñerritik gertu egoteak gainbehera demografiko handia ekarri du XX. mendearen hasieratik, eta udalerriko ia langile guztiek Iruñerrian edo Garesen dute lanpostua. Nahiz eta Arga ibaiaren ertzetan egon, Iruñea eta Garesen arteko kokapen estrategikoan eta Beraskoaingo pasabideari begira, errepide-sarearen kokapenak, isolatuta ez egon arren, ez du kokapen nabarmenik.

Bertako biztanleak girgillaotarrak dira.

Girgillao toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Guerguillano (1218)
  • Guirguillano (1232)
  • Guyguyllano (1257)
  • Guirguilano (1280)
  • Guirguillano (1350)
  • Guirguillano (1366)
  • Guirguillano (1534)
  • Guirguillan (1802)
  • Guirguillano (1945)
  • Girgillao (1953)
  • Girgillao (2000)

Etimologia

aldatu

Udalerriak izen bereko kontzejuaren izena hartzen du. Mikel Belaskoren ustez, bere esanahia "Girgil izeneko pertsona baten jabetzakoa" izango da ziurrenik, girgil eta -ano terminoetatik datorrena. Lehenengo elementua identifikatu gabeko pertsonaren izena da, eta atzizkia jabetza adierazten duen atzizkia. Luis Mari Mujikak gogorarazi du Gerhard Rohlfsek Girgilius antroponimoa dakarrela dokumentatuta, eta Julio Caro Barojaren proposamenarekin bat datorrela. Koldo Mitxelenak, berriz, Virgilius proposatu zuen jatorrizko pertsonatzat.

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Girgillaoko armarriak honako blasoi hau du:[6]

« Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago. »

Bandera

aldatu

Girgillaoko banderak Girgillaoko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

aldatu

Girgillao Mañeruibarreko udalerri bat da, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Mugakideak

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Girgillao Nafarroa erdialdean dago, Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean, Iruñeko merindadearen mugan, eta Nafarroako hiriburutik 32 kilometrora.

Lehen, aldiz, egun hustuta dauden herri gehiago zituen udalerrian: Gorritza, Orendain, Sorakoitz eta Zabala.

Klima eta landaredia

aldatu

Girgillaok klima mediterraniarra dauka orokorrean (udalerriko gunerik altuenetan azpimediterraniarra da prezipitazioak ugariagoak eta tenperatura hotzagoa delako). Urteko batez besteko tenperatura 12 gradu ingurukoa da eta prezipitazioak 600 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira (mendialdean 120 edo gehiago izan daitezke).

Udalerriko jatorrizko landarediaren gehiena galdu den arren, oraindik ere arte eta haritz bakanen batzuk geratzen dira herrigunearen inguruko mendietan.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Girgillaon ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]

      Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa

aldatu

Girgillao udalerriak 2 kontzeju ditu:

Gainera, leku bat dago Girgillaon:

Azkenik, udalerrian 4 herri hustu daude:

 
Girgillao udalerriko herriak

Historia

aldatu

Gaur egun udalerria osatzen duten herriek 1857ko errolda baino zenbait urte lehenago egin zuten bat; aurreko erroldan (1842koan) hiru udalerri desberdinetan banatuta zeuden: Argiñaritz eta Gorritza zeritzona, Girgillao bera eta Etxarren. Harrezkero bakarrean bilduta daude.

Demografia

aldatu

2023 urteko erroldaren arabera 71 biztanle zituen Girgillaok.[9]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
741 799 820 743 693 629 633 587 539 523 459 430 299 139 81 76 87 90 80
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

aldatu

Girgillaoko udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Artazuko, Ziraukiko eta Mañeruko udaletako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta bi zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Francisco Javier Lopez de San Roman Laño da, Aparrako hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Aparra - - - - - - 1 1 3 - 2
Orendain - - - - - - - - - - 1
Girgillaoko Talde Independentea - - - - 1 0 - - - 3 -
Independenteak - - 1 1 - 1 - - - - -
Aldapa - 3 - - - - - - - - -
Arrondoa 1 3 - - - - - - - - -
Arandia 4 - - - - - - - - - -
Ezkerren Nafar Batasuna 0 - - - - - - - - - -

Foru hauteskundeak

aldatu

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 19 38,78 -
 Nafarroako Alderdi Sozialista 9 18,37 9
 Euskal Herria Bildu 8 16,33 1
 Geroa Bai 6 12,24 2
 Ahal Dugu 2 4,08 3
 Izquierda-Ezkerra 1 2,04 4
 Libertate Nafarra 1 2,04 1
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 1 2,04 0
 Vox 1 2,04 -
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 14 31,82 ?
 Euskal Herria Bildu 7 15,91 ?
 Izquierda-Ezkerra 5 11,36 ?
 Ahal Dugu 5 11,36 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 4 9,09 ?
 Geroa Bai 4 9,09 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 2 4,55 ?
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 1 2,27 ?
 Equo 1 2,27 ?

Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.

Gaur egungo udaletxea 1983an eraiki zen, antzinako eraikin bat eraitsi ostean. Margoturiko fatxada dauka, eta inguruko eraikuntzen antzerako estiloa.

  • HELBIDEA: Iturri kalea, 13

Egungo banaketa

aldatu

Girgillaoko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Francisco Javier López de San Román Laño da, Aparra zerrendakoa. Zinegotziak 2 daude:

  • Ruben Senosiain Urbistondo (Aparra)
  • Alberto Perez de Ciriza Perez de la Borda (Orendain)

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Girgillaoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[10]
Juan López de San Román Laño 1979 1983 Arandia
Jesús Erice Salvador 1983 1987 Arrondoa
? 1987 1991 Independenteak
? 1991 1995 Independenteak
Jose Javier Yoldi López de San Román[11] 1995 1999 Girgillaoko Talde Independentea
? 1999 2003 Independenteak
? 2003 2007 Aparra
Alfonso Víctor Pérez de Ziritza Ortega 2007 2011 Aparra
Alfonso Víctor Pérez de Ziritza Ortega 2011 2015 Aparra
Francisco Javier López de San Román Laño 2015 2019 Girgillaoko Talde Independentea
Francisco Javier López de San Román Laño 2019 jardunean Aparra

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Ikus, gainera: «izarbeibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Girgillao sailkatu zituen hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[12]

Koldo Zuazok, 2010ean, Girgillao ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[13]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, jatorrizkoko mintzaira zaharra desagertutzat jo daiteke.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Girgillao eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %9,57k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 8,70k.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Irudiak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /giɾɣ̞iʎá.o/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Girgillao - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  6. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Estella. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0040-3. PMC 932583344. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  8. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. «Girgillao» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  10. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  11. (Gaztelaniaz) «YOLDI LOPEZ DE SAN ROMAN, José Javier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  12. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  13. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu