Girgillao
Girgillao[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Lizarrako merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 34,9 kilometrora. Altuera 349 eta 1019 metro artekoa da, eta 24,60 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 71 biztanle zituen.
Girgillao | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Etxarren kontzejua eta ingurunetako larreak | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Lizarra | ||
Izen ofiziala | Guirguillano | ||
Alkatea (2019-2023) | Javier López de San Román (Aparra) | ||
Posta kodea | 31291 | ||
INE kodea | 31121 | ||
Herritarra | girgillaotar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°43′20″N 1°51′54″W / 42.72225392°N 1.86494264°W | ||
Azalera | 24,6 km² | ||
Garaiera | 349-1019 metro | ||
Distantzia | 34,9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 71 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 0,29 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 15,56 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 71,43 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,42 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 8,70 (2018: %-0,87) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1845 (independentzia) | ||
Webgunea | www.guirguillano.es |
Udalerri honek Mañeruibarreko iparraldeko zatia du. 1857an, Girgillaok Etxarren eta Argiñaritz eta Gorritza udalerriak anexionatu zituen. Garesetik eta Iruñerritik gertu egoteak gainbehera demografiko handia ekarri du XX. mendearen hasieratik, eta udalerriko ia langile guztiek Iruñerrian edo Garesen dute lanpostua. Nahiz eta Arga ibaiaren ertzetan egon, Iruñea eta Garesen arteko kokapen estrategikoan eta Beraskoaingo pasabideari begira, errepide-sarearen kokapenak, isolatuta ez egon arren, ez du kokapen nabarmenik.
Bertako biztanleak girgillaotarrak dira.
Izena
aldatuGirgillao toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Guirguillano
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
- Guerguillano (1218)
- Guirguillano (1232)
- Guyguyllano (1257)
- Guirguilano (1280)
- Guirguillano (1350)
- Guirguillano (1366)
- Guirguillano (1534)
- Guirguillan (1802)
- Guirguillano (1945)
- Girgillao (1953)
- Girgillao (2000)
Etimologia
aldatuUdalerriak izen bereko kontzejuaren izena hartzen du. Mikel Belaskoren ustez, bere esanahia "Girgil izeneko pertsona baten jabetzakoa" izango da ziurrenik, girgil eta -ano terminoetatik datorrena. Lehenengo elementua identifikatu gabeko pertsonaren izena da, eta atzizkia jabetza adierazten duen atzizkia. Luis Mari Mujikak gogorarazi du Gerhard Rohlfsek Girgilius antroponimoa dakarrela dokumentatuta, eta Julio Caro Barojaren proposamenarekin bat datorrela. Koldo Mitxelenak, berriz, Virgilius proposatu zuen jatorrizko pertsonatzat.
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuGirgillaoko armarriak honako blasoi hau du:[6]
« | Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago. | » |
Bandera
aldatuGirgillaoko banderak Girgillaoko armarria dauka hondo gorri baten gainean.
Geografia
aldatuGirgillao Mañeruibarreko udalerri bat da, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Mugakideak
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuGirgillao Nafarroa erdialdean dago, Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean, Iruñeko merindadearen mugan, eta Nafarroako hiriburutik 32 kilometrora.
Lehen, aldiz, egun hustuta dauden herri gehiago zituen udalerrian: Gorritza, Orendain, Sorakoitz eta Zabala.
Klima eta landaredia
aldatuGirgillaok klima mediterraniarra dauka orokorrean (udalerriko gunerik altuenetan azpimediterraniarra da prezipitazioak ugariagoak eta tenperatura hotzagoa delako). Urteko batez besteko tenperatura 12 gradu ingurukoa da eta prezipitazioak 600 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira (mendialdean 120 edo gehiago izan daitezke).
Udalerriko jatorrizko landarediaren gehiena galdu den arren, oraindik ere arte eta haritz bakanen batzuk geratzen dira herrigunearen inguruko mendietan.
Estazio meteorologikoa
aldatuGirgillaon ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Banaketa
aldatuGirgillao udalerriak 2 kontzeju ditu:
Gainera, leku bat dago Girgillaon:
Azkenik, udalerrian 4 herri hustu daude:
Historia
aldatuGaur egun udalerria osatzen duten herriek 1857ko errolda baino zenbait urte lehenago egin zuten bat; aurreko erroldan (1842koan) hiru udalerri desberdinetan banatuta zeuden: Argiñaritz eta Gorritza zeritzona, Girgillao bera eta Etxarren. Harrezkero bakarrean bilduta daude.
Demografia
aldatu2023 urteko erroldaren arabera 71 biztanle zituen Girgillaok.[9]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
741 | 799 | 820 | 743 | 693 | 629 | 633 | 587 | 539 | 523 | 459 | 430 | 299 | 139 | 81 | 76 | 87 | 90 | 80 |
Politika
aldatuGirgillaoko udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Artazuko, Ziraukiko eta Mañeruko udaletako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta bi zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Francisco Javier Lopez de San Roman Laño da, Aparrako hautagai gisa aurkeztu zena.
Hauteskundeak
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuAlderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Aparra | - | - | - | - | - | - | 1 | 1 | 3 | - | 2 |
Orendain | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 1 |
Girgillaoko Talde Independentea | - | - | - | - | 1 | 0 | - | - | - | 3 | - |
Independenteak | - | - | 1 | 1 | - | 1 | - | - | - | - | - |
Aldapa | - | 3 | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Arrondoa | 1 | 3 | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Arandia | 4 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Ezkerren Nafar Batasuna | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
aldatuHauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
aldatuUdalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.
Gaur egungo udaletxea 1983an eraiki zen, antzinako eraikin bat eraitsi ostean. Margoturiko fatxada dauka, eta inguruko eraikuntzen antzerako estiloa.
- HELBIDEA: Iturri kalea, 13
Egungo banaketa
aldatuGirgillaoko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Francisco Javier López de San Román Laño da, Aparra zerrendakoa. Zinegotziak 2 daude:
- Ruben Senosiain Urbistondo (Aparra)
- Alberto Perez de Ciriza Perez de la Borda (Orendain)
Alkateak
aldatuAtal hau hutsik dago, xehe-xehe edo osatu gabe. Zure laguntza ongi etorria da! |
Hauek izan dira Girgillaoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[10] | |
Juan López de San Román Laño | 1979 | 1983 | Arandia | |
Jesús Erice Salvador | 1983 | 1987 | Arrondoa | |
? | 1987 | 1991 | Independenteak | |
? | 1991 | 1995 | Independenteak | |
Jose Javier Yoldi López de San Román[11] | 1995 | 1999 | Girgillaoko Talde Independentea | |
? | 1999 | 2003 | Independenteak | |
? | 2003 | 2007 | Aparra | |
Alfonso Víctor Pérez de Ziritza Ortega | 2007 | 2011 | Aparra | |
Alfonso Víctor Pérez de Ziritza Ortega | 2011 | 2015 | Aparra | |
Francisco Javier López de San Román Laño | 2015 | 2019 | Girgillaoko Talde Independentea | |
Francisco Javier López de San Román Laño | 2019 | jardunean | Aparra |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Girgillao sailkatu zituen hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[12]
Koldo Zuazok, 2010ean, Girgillao ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[13]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, jatorrizkoko mintzaira zaharra desagertutzat jo daiteke.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Girgillao eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %9,57k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 8,70k.
Jaiak
aldatu- Etxarrengo Mañeruibarreko eguna, maiatzaren azken asteburuan
Ondasun nabarmenak
aldatu- Argiñarizko San Martin eliza, XIII. mendean eraikitako kristiau eliza.
- Etxarrengo San Roman eliza, XII. mendean eraikitako kristiau eliza, gotiko estiloan.
- Etxarrengo jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Girgillaoko San Pedro eliza, XIII. mendean eraikitako kristiau eliza, gotiko estiloan.
Irudiak
aldatu-
Galtzada erromatarra
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Girgillao - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Estella. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0040-3. PMC 932583344. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Girgillao» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «YOLDI LOPEZ DE SAN ROMAN, José Javier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.