Japoniako itsasoa
Japoniako itsasoa[1] (japonieraz: Nihon-Kai) edo Ekialdeko itsasoa[1] Ozeano Barearen mendebaldeko itsasoa da, Asiako ekialdean dagoena, Japoniaren eta Asiako kontinentearen artean. Gutxi gorabehera, milioi bat kilometro koadro da luze-zabalean.
Japoniako itsasoa Ekialdeko itsasoa | |
---|---|
Ozeanoa | Ozeano Barea |
Eskualdea | Ipar Korea Hego Korea Japonia Errusia |
Kontinentea | Ekialdeko Asia |
Koordenatuak | 40°N 135°E / 40°N 135°E |
Azalera | 978.000 kilometro koadro |
Luzera | 2.600 kilometro |
Zabalera | 800 kilometro |
Sakonera | batez bestekoa: 1.752 metro gehiena: 3.742 metro |
Izena
aldatuNahiz eta NBEk Japoniako itsasoa izena erabili, bai Hego Koreak bai Ipar Koreak beti Ekialdeko Itsasoa deitzen diote. Japonia eta Korea bien arteko auzia gerra zibernetiko bihurtu da, eta Wikipediakoa gerra horretako guduetako bat da. Auziaren berri jakiteko, ikus en:Sea of Japan naming dispute artikulua, ingeles Wikipedian.
Geografia
aldatuEkialdean eta hegoaldean Japoniako Hokkaido, Honshu eta Kyushu uhartean eta Errusiako Sakhalin ditu; mendebaldean, Koreako penintsula; eta iparraldean, Errusiako kostalde kontinentala. 2.600 kilometro luze da eta 800 bat kilometro zabal. 1.752 metroko sakonera du batez beste, eta 978.000 kilometro koadroko hedadura.
Beste itsasoetara lotuta dago, sakonera txikiko bost itsasarteren bitartez:
- Tartariako itsasartea, Asia kontinentalaren eta Sakhalin uhartearen artean.
- La Perouseko itsasartea, Sakhalin eta Hokkaido uharteen artean.
- Tsugaruko itsasartea, Hokkaido eta Honshu uharteen artean.
- Kanmon itsasartea, Honshu eta Kyushu uharteen artean.
- Koreako itsasartea, Koreako penintsularen eta Kyushu uhartearen artean. Bi adar ditu:
- Mendebaldeko kanala.
- Tsushimako itsasartea, izen bereko uhartearen inguruan.
Ekonomia
aldatuArrain ugari dago (bakailaoa, sardinak, atuna…) eta garrantzi handia du arrantzak. Vladivostok (Errusia), Busan (Hego Korea), Niigata, Tsuruga, Kitakyūshū eta Otaru (Japonia) dira porturik garrantzitsuenak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/1/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).