Juventus Football Club Italia iparraldeko Turin hiriko futbol talde nagusia da, herrialde osoko zaharrenetakoa eta arrakastatsuenetakoa da. Italiako Liga 36 aldiz irabazi du 2020 arte, titulu gehien irabazi duen taldea da, eta nazioartekoan ere hainbat txapelketa irabazi ditu: aipagarrienak Kontinente arteko Futbol Kopa eta UEFAko Txapeldunen Liga dira, bina aldiz. Guztira titulu gehien dituen Europako laugarren taldea da, eta munduko zortzigarrena.

Juventus Football Club
Ezizena(k)I bianconeri ("zuri-beltzak")
La Vecchia Signora ("Andre zaharra")
Sorrera1897
Futbol zelaiaJuventus Stadium
edukiera: 41.507 lagun
inaugurazioa: 1934
PresidenteaItalia Andrea Agnelli
EntrenatzaileaItalia Massimiliano Allegri
LigaSerie A
2022-237.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Etxeko partidak Juventus Stadium estadioan jokatu ohi ditu.

Izenak eta goitizenak

aldatu

Taldearen izena latinezko Iuventus ("gaztaro") hitzetik dator. Koloreak zuria eta beltza direnez, i bianconeri goitizena du. Beste ezizenak la Vecchia Signora ("Andre zaharra"), zebre ("zebrak"), edo, iraintzeko moduko gobbi, hau da, "konkordunak", italieraz zorte onekoak ere esan nahi duelako.

Historia

aldatu
 
1903ko taldea.
 
"Hirukote majikoa"; Sivori, Charles eta Boniperti jokalariak 1951n.
 
2012-2013 denboraldiko taldea.
 
2013-2014ko Txapeldunen Ligako partidan Juventus (horiz) Real Madrili sarturiko gola ospatzen.
 
Juventus Stadium.

Sorrera eta hasierako urteak

aldatu

Sport Club Juventus izenarekin sortu zuten 1897an Turingo Massimo D'Azeglio Lizeoko hainbat ikaslek, tartean lehenengo presidentea izan zen Eugenio Calfarik. Garai hartan elastiko arrosa eta praka beltzak zeramatzaten. 1903rako, jantziak hondaturik zeudela ikustean, hiriko John Savage ehun-lantegiko zuzendariari eskatu zioten jantzi berriak egin zitzan. Horrk ordea Ingalaterrara bidali zuen, diseinu berria egin zezaten. Kolore arrosa hain gastatua zegoenez, ingelesek zuria zela pentsatu zutela eta Notts County-ren diseinua kopiatu zuten, marra bertikal zuri eta beltzak. Torinon ez zen aldaketa ongi ikusia izan baina 1905ean lehenengo Liga txapelketa irabazirik, eredu hori betirako geratu zen.

Talde profesionala

aldatu

1923tik aurrera, Fiat taldearen jabe Agnelli familiaren esku egon da: haiei esker Italiako lehen talde profesionala izan zen. Hasiera batean Edoardo Agnelli bihurtu zen presidentea eta berehala, 1926an, bigarren Liga irabazi zuen taldeak. 1930an Carlo Carcano entrenatzailea iritsi zen. 1931 eta 1935 arteko bost ligak jarraian irabazi zituen. Futbolari izarrak Luis Monti, Luigi Bertolini, Renato Cesarini, Giovanni Ferrari, Raimundo Orsi eta Felice Borel ziren. Bigarren Mundu Gerrak sorturiko etenaren aurretik bi kopa ere lortu zituen, 1938an eta 1942an.

Hirukote majikoa

aldatu

1950 eta 1952ko ligak irabazi ondoren, 1957an Umberto Agnelli presidente zela hiru jokalari bikain elkartu ziren: Omar Sívori argentinarra, John Charles galestarra eta Giampiero Boniperti italiarra, "Hirukote majikoa" goitizena jaso zuena. Hiru Liga eta bi kopa eskuratu zituen. 1961 bukatutakoan, bik taldea utzi zuten eta argentinarra 1965 arte jardun zen bertan; beste liga eta kopa bana irabazi zituen eta Europako titulu bat ere bai:1963ko Alpeetako Kopa.

Urrezko aroa (1972-1986)

aldatu

Giampiero Boniperti jokalari ohia Juventuseko presidente bihurtu zen 1971ean eta taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion Italian zeuden jokalari onenak fitatzearen bidetik. Dino Zoff, Fabio Capello, Roberto Bettega, Franco Causio, Giuseppe Furino eta Claudio Gentile aritu izan ziren beste askoren artean. 1973an Europako Kopako finalera iritsi zen baina Ajax Amsterdamek garaitu zuen 1-0. Ajaxek Kontinente artekoa jokatzeari uko egin zion eta Juventusek hartu zuen bere lekua. Argentinako Independienteren aura jokatu zuen eta emaitza berarekin galdu zuen. Hamarkada honetan lortu zuen Europako titulu bakarra 1977ko UEFA Kopa izan zen, finalean Bilboko Athletic Kluba gainditu zuelarik. Italiako 5 Liga ere irabazi zituen eta Italiako futbol selekzio nazionalaren bizkarrezurra osatu zuten Juventuseko jokalariek.

1980eko hamarkadaren hasiera bikaina izan zen 1986 artean Italiako lau liga irabazteaz, gain Europan tituluak biltzen hasi zen, 1984ean Errekopa eta Superkopa eta 1985ean hainbeste esperotako Europako eta Kontinente arteko Futbol Kopak. Taldeko izarra Michel Platini frantziarra izan zen, zeina hiru aldiz izan zen Ligako goleatzaile nagusia.

1990eko hamarkada

aldatu

1990an Vittorio Caissotti di Chiusano abokatua bihurtu zen presidente. Urte hartan Stadio delle Alpi futbol zelaia estrenatu zuen. 1990ean bertan eta ondoren 1993an UEFA Kopa berriak eskurau zituen. Urterik onena 1996koa izan zuen berriz ere Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Kopa irabazi baitzituen, baita Europako Superkopa ere. 1997an eta 1998an ere finalak jokatu zituen baina galtzaile atera zen bietan, Borussia Dortmund (3-1) eta Real Madril (1-0). Zinedine Zidane zen taldeko izarra.

XXI. mendea

aldatu

2001 eta 2002an Liga berriak irabazi eta 2003an, AC Milanen aurka Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen berriz, baina galdu egin zuen.

2006ko udan, partidetan iruzur egiteko eskandaluan sartuta ibili zen. Hori dela eta hainbat zigor izan zituen:

  • 2005 eta 2006ko Liga tituluak kendu zizkioten.
  • 2006-2007ko sasoian ezin izan zuen Italiako zein Txapeldunen Ligan parte hartu.
  • Italiako lehen mailatik jaitsiarazi zuten historian lehen aldiz eta puntu zigor gogorra ezarri zioten

Hala ere, urte horretan bertan berriz igo eta 2012tik aurrera liga guztiak irabazi ditu erreskadan. 2014an errekorrak ezarri zituen gainera 33 partida irabazi eta 102 puntu atera zituelarik. Europako txapelketetan ere gogor ari da eta Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen 2015 urtean baina FC Barcelonak 3-1 emaitzaz garaitu zuen. 2015-16 denboraldian Italiako Liga eta Kopa irabazi zituen baina Europan ez zuen emaitza aipagarririk lortu. 2016-17an berriz ere Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen baina Real Madrilek 4-1 emaitzaz garaitu zuen.

Bederatzi liga jarraian eskuratu ondoren 2020-21 denboraldian laugarren egin zuen. Txapeldunen Ligarako sailkatu zen eta Kopa titulua ere eskuratu zuen behintzat.

Uniformea

aldatu

1919tik aurrera marra zuri-beltzak dituen elastikoa eta galtza zuriak ditu, baina XXI. mendean hainbat alditan erabili ditu galtza beltzak. Elastikoko marren lodiera ere aldakorra izan da.

Historikoa

aldatu
     
 
 
 
1897-1899
     
 
 
 
1899-1903
     
 
 
 
1903-1915
     
 
 
 
1915-etik

Azken urteak

aldatu
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-22
     
 
 
 
2022-23

2023/2024 Taldea

aldatu

2023ko uztailaren 3an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Wojciech Szczesny
2   ATZ Mattia De Sciglio
3   ATZ Gleison Bremer
6   ATZ Danilo
7   AUR Federico Chiesa
9   AUR Dušan Vlahović
10   ERD Paul Pogba
11   ERD Filip Kostić
12   ATZ Alex Sandro
14   AUR Arkadiusz Milik
15   ATZ Federico Gatti
18   AUR Moise Kean
19   ATZ Leonardo Bonucci
20   ERD Fabio Miretti
21   AUR Kaio Jorge
22   AUR Timothy Weah
23   ATE Carlo Pinsoglio
24   ATZ Daniele Rugani
25   ERD Adrien Rabiot
27   ERD Manuel Locatelli
Zbk. Postua Jokalaria
30   AUR Matías Soulé
36   ATE Mattia Perin
43   AUR Samuel Iling Junior
44   ERD Nicolò Fagioli
45   ERD Enzo Barrenechea
52   ERD Mohamed Ihattaren
-   ERD Weston McKennie
-   ATZ Koni De Winter
-   ERD Arthur Melo
-   ERD Nicolò Rovella
-   ERD Denis Zakaria
-   ATE Stefano Gori
-   ATZ Andrea Cambiaso
-   AUR Marley Aké
-   ATZ Gianluca Frabotta
-   ERD Filippo Ranocchia
-   AUR Marko Pjaca
-   ATZ Luca Pellegrini
-   ERD Hans Nicolussi Caviglia

Palmaresa

aldatu

Italian: 58

aldatu
  • Italiako futbol liga (36): 1905, 1926, 1931, 1932, 1933, 1934, 1935, 1950, 1952, 1958, 1960, 1961, 1967, 1972, 1973, 1975, 1977, 1978, 1981, 1982, 1984, 1986, 1995, 1997, 1998, 2002, 2003, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020.
  • Italiako futbol kopa (14): 1938, 1942, 1959, 1960, 1965, 1979, 1983, 1990, 1995, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021.
  • Italiako superkopa (9): 1995, 1997, 2002, 2003, 2012, 2013, 2015, 2018, 2020.

Nazioartean: 11

aldatu
  • Txapelduna (2): 1985, 1996.
  • Finalista (1): 1973.
  • Txapelduna (2): 1985, 1996.
  • Finalista (7): 1973, 1983, 1997, 1998, 2003, 2015, 2017.
  • Txapelduna (1): 1984.
  • Txapeldunordea: -.
  • Txapelduna (3): 1977, 1990, 1993.
  • Txapeldunordea (1): 1995.
  • Txapelduna (2): 1984, 1996.
  • Txapeldunordea: -.
  • Txapelduna (1): 1963.

Lagunartekoak

aldatu

Jokalari aipagarriak

aldatu

Jokaturiko nazioarteko finalak

aldatu
Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa 1973   CA Independiente 1-0 Juventus
1985 Juventus 2-2 (pen 4:2)   Argentinos Juniors
1996 Juventus 1-0   River Plate
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1972-73   Ajax Amsterdam 1-0 Juventus Belgrad
1982-83   Hamburger SV 1-0 Juventus Atenas
1984-85 Juventus 1-0   Liverpool FC Brusela
1995-96 Juventus 1-1 (pen:4-2)   Ajax Amsterdam Erroma
1996-97   Borussia Dortmund 3-1 Juventus Munich
1997-98   Real Madril 1-0 Juventus Amsterdam
2002-03   AC Milan 0-0 (pen:3-2) Juventus Manchester
2014-15   FC Barcelona 3-1 Juventus Berlin
2016-17   Real Madril 4-1 Juventus Cardiff
Europako Superkopa 1984 Juventus 2-0   Liverpool FC
1996 Juventus 9-2 (6-1, 3-1)   Paris Saint-Germain
Ferien Kopa 1964-65   Ferencvárosi TC 1-0 Juventus
1970-71   Leeds United 3-3 (2-2, 1-1) Juventus
UEFA Kopa 1976-77 Juventus 2-2 (1-0, 2-1)   Athletic Club
1989-90 Juventus 3-1 (3-1, 0-0)   ACF Fiorentina
1992-93 Juventus 4-3 (1-3, 3-0)   Borussia Dortmund
1994-95   AC Parma 2-1 (1-0, 1-1) Juventus
Europako Errekopa 1983-84 Juventus 2-1   FC Porto

Euskal taldeen aurkako partidak

aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Juventusek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1976-77 UEFA Kopa Finala Juventus
Athletic
1-0
2-1*
Athletic
Juventus
1988-89 UEFA Kopa Final hamaseirenak Juventus
Athletic
5-1
3-2
Athletic
Juventus
1998-99 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Athletic
Juventus
0-0
1-1
Juventus
Athletic
2003-04 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Juventus
Real Sociedad
4-2
0-0
Real Sociedad
Juventus
  • 1976-77ko UEFA Kopan Juventus izan zen txapelduna kanpoko golaren balioagatik.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


2022-23ko Serie A  
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese