Zinedine Zidane
Zinedine Yazid Zidane (zinedin zidan ahoskatua, Marseilla, 1972ko ekainaren 23a), arjeliarra[1], ainitz alditan Zizou izendatua, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea da.
Biografia
aldatuMarseillan «La Castellane»[2] auzoan hazi zen eta aita aljeriar jatorrikoa du. Frantziako lehenengo mailan 1989an egin zuen debuta. Handik hiru urtera Bordeleko Girondins taldean hartu zuten. Hala, gorantz hasi zen bere teknika paregabeari esker. 1994an final erdira iritsi zen Europako txapelketan eta urte horretan bertan Frantziako selekzioan hasi zen jokatzen. Bordeleko taldean egin zuen azken denboraldian UEFAko Kopako finala galdu zuen Munich-eko Bayern taldearen kontra. Hala ere, talde horretan egin zuen lanari esker mundu osoan egin zen ospetsu. 1996an Turin-eko Juventus taldera aldatu zen. 1996an Kontinente arteko Kopa eta Europako Superkopa irabazi zituen, eta 1997an eta 1998an Italiako txapelketa. 1998ko Munduko Kopan Frantziako taldeko kapitain izan zen. 1998an Europako jokalari onenenari ematen zaion urrezko baloia eman zioten, eta Frantziako taldeko jokalari nagusietako bat izan zen Euro 2000. txapelketan. Frantziako taldearekin jokatu dituen 59 partidatan 16 gol sartu ditu.
2016an, Espainiako lehenengo mailako Real Madrid Club de Futboleko entrenatzailea izendatu[3] zuten eta 2018ra arte bertan egon zen.
2019ean berriro bueltatu zen. Gaur egun, 2021an, Real Madrid Club de Futboleko entrenatzailea[4] izaten jarraitzen du.
Bizitza pertsonala
aldatu1994an, Véronique Lentisco-Fernandezekin ezkondu zen. Honek, espainiar jatorriko dantzari profesional frantsesa[5] da. Lau seme dituzte: Enzo (1995eko martxoaren 24a), Luca (1998ko maiatzaren 13a), Théo (2002ko maiatzaren 18a) eta Élyaz (2005ko abenduaren 26a), guztiak Real Madrileko beheragoko kategorietan aritzen dira.
Estatistikak
aldatu- Txapelketak : 506 partida, 95 gol
- Europako kopa : 117 partida, 23 gol
- Frantziako kopa: 52 partida, 7 gol
- Frantziako selekzioan: 108 partida, 31 gol
Guztira : 794 partida, 156 gol edo estatistikan 0,19 gol/partida
Frantziako selekzioan
aldatu- 108 partida Frantziako selekzioarekin (101 aldiz titular, 7 aldiz ordezko, 25 aldiz kapitain): 31 gol.
- 1998ko Munduko Futbol Txapelketa: irabazlea .
- 2006ko Munduko Futbol Txapelketa finalista.
- UEFA Euro 2000: irabazlea.
Klubean
aldatu- Nazioarteko Futbol Kopa irabazlea : 1996 (Juventus) eta 2002 (Real Madrid).
- Europako Futbol Superkopa irabazlea : 1996 (Juventus) eta 2002 (Real Madrid).
- Txapeldunen Liga irabazlea : 2002 (Real Madrid).
- Txapeldunen Liga finalista : 1997 eta 1998 (Juventus).
- UEFAko Kopa finalista : 1996 (Bordele).
- Italiako Liga : 1997 eta 1998 (Juventus).
- Espaniako Liga : 2003 (Real Madrid).
- Italiako Futbol Superkopa irabazlea : 1997 (Juventus).
- Espainiako Futbol Superkopa irabazlea : 2002 eta 2003 (Real Madrid).
- Copa del Reyko finalista : 2002 eta 2004 (Real Madrid).
- Intertoto Kopako irabazlea : 1995 (Bordele) eta 1999 (Juventus).
- Santiago Bernabeu Saria : 2003 eta 2005 (Real Madrid).
- Luigi-Berlusconi Saria: 1998, 1999 eta 2000 (Juventus).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-6-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Frantsesez) «Zidane pour sauver la face ? - Equipe de France - Football» Sport24 2011-05-06CEST10:06:48+0200 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La vida de Zidane fuera del Real Madrid: el sueño americano de una pareja "normal"» ELMUNDO 2016-05-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2015-12-15). «Rafa Benítez entrenador Real Madrid Zidane» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Comunicado Oficial | Real Madrid CF» Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todo lo que tienes que saber de Véronique Zidane» abc 2016-01-05 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Frantsesez)