Marburg
Marburg[1] Alemaniako Hesse estatuan dagoen hiri bat da, Lahn ibaiaren haranean, hiria zeharkatzen duena. XII. mendetik, hiri libre bat da, eta, Erdi Aroko heredentzia honen ondorioz, Hesse estatuko beste sei hirirekin batera, estatus berezi bat du.
Marburg Marburg | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
barrutiko hiriburua | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Hessen | ||||||||||
Gobernu-eskualde | Gießen | ||||||||||
Rural district of Hesse | Marburg-Biedenkopf | ||||||||||
Alkatea | Thomas Spies (mul) | ||||||||||
Izen ofiziala | Marburg | ||||||||||
Jatorrizko izena | Marburg | ||||||||||
Posta kodea | 35037, 35039, 35041 eta 35043 | ||||||||||
Udalerri kodea | 06534014 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 50°49′00″N 8°46′00″E / 50.8167°N 8.7667°E | ||||||||||
Azalera | 123,91 km² | ||||||||||
Altuera | 186 m | ||||||||||
Mugakideak | Cölbe, Kirchhain, Ebsdorfergrund, Weimar, Gladenbach, Dautphetal eta Lahntal | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 78.203 (2023ko abenduaren 31) 358 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 631 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | 1140 (egutegi gregorianoa) | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 06421, 06420, 06424 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Sibiu, Sfax, Poitiers, Maribor, Eisenach eta Northampton | ||||||||||
Matrikula | MR | ||||||||||
marburg.de |
Bertan, 1967an isolatu zen, gaur egun Marburgeko birusa deritzona, ebolaren antzera, sukar hemorragikoak eragiten dituena.
Historia
aldatuBeste hainbat herri bezala, Marburg ere aintzinako bi merkatal bideren arteko bidegurutzean sortu zen, honen kasuan, Koloniatik Pragarako bidea eta Alpeetatik Ipar Itsasorako bidearen arteko elkargunean. Bidegurutzea kontrolatzeko gaztelua eraiki zen IX erdo X mendean eta Marburg herria 1140 urtean sortu zen. Turingiako Elizabet printzesak 1228an alargundu zenean Marburgen bizitzea erabaki zuen Marburgeko landgravea anaiordea baitzuen, baina harremana ez zen ona eta 1231ean hil zen gaixorik, 24 urte baino ez zituela. 1235ean kanonizatu zuten Hungariako Santa Elizabet izenarekin.
Santa Elizabeten alaba zen Brabanteko Sophiaren eskutik Hessengo hiriburu izatera iritsi zen 1264ean eta 1540 arte Kassel eta Marburg txandakatu ziren hiriburutzan. 1527an unibertsitatea fundatu izanak garrantzi handia eman zion. Unibertsitatea protestantea izanik Hogeita Hamar Urteko Gerrak gogor jo zuen eta Marburg inguruko biztanleriaren bi heren hil ziren borroketan.
XVIII mendeko Marburg herri gotikoa zen erabat, ez baitzegoen dirurik eraikin berriak egiteko. Giro honek Alemaniako erromantizismo garaian oso leku interesgarri bihurtu zuen, kulturaren abangoardia bihurtuz eta filologia, literatura, legegintza eta folklorearen aldeko taldeak eratu baitziren. Honen adibide dira unibertsitateko ikasle izan ziren Grimm anaiak. Berpizte garai honek 1820 arte iraun zuen. Prusiak Hessen eskuratu zuen 1866an eta unibertsitatea Prusiaren unibertsitate sisteman sartu zuen. Industriarik ez zen ordea Marburgen.
Alemaniako kantziler-ordea zen Franz von Papenek 1934ean nazien aurkako hitzaldia egin zuen Marburgeko unibertsitatean. Hauek bere ingurukoen aurka jo eta asko hil egin zituzten. Bigarren Mundu Gerran hiria ospitale gisa erabili zen eta ondorioz ez zen bonbakatua izan. 1945eko udaberria aliatuek hiria hartu zutenean 20.000 zauritu zeuden ospitaletan.
Hezkuntza
aldatuMarburgeko unibertsitatea, 1527an sortua, munduko unibertsitate protestanterik zaharrena da. Marburgoko Unibertsitateak, Philipps-Universität bezala ezaguna, eta bere inguruak, Alemaniako sei "hiri unibertsitario"etako bat osatzen du, Friburgo, Göttingen, Heidelberg, Tübingen eta Gießenekin batera. Bertatik, bederatzi Nobel Saridun irten dira. Marburgen ikasten duten 19.000 ikasleetatik %10 gutxi gora-behera, atzerritik datoz.
Bestetik itsuentzako eskola aurreratuenetako bat dauka Marburgek.
Ondasun nabarmenak
aldatuHiria bera da erakargarria, eraikin gotikoz eta pizkundekoez beterik baitaude gotorlekutik behera doazen kaleak. 1972tik aurrera alde zaharra oinezkoentzako baino ez da, Altstadtsanierung proiektua, eta honek hainbat sari eman dizkio hiriari. Honetaz gain aipatzekoak dira:
- Santa Elizabeten eliza (Elisabethkirche): XIII mendean eraikia, Alemaniako gotiko puruko eliza bakanetako bat.
- Udaletxea (Rathaus): 1512an eraikia.
Ingurugiroa
aldatu2008an eguzki energiaren aldeko apustua egin zuen marburgek. Legez eraiki berri guztiek eta berriztaturiko guztiek eguzki plakak ezartzeko agindua eman zen eta berogailu energiaren %20a bweteko duela espero da. Hala ere lege hori momentuz ez da aplikatu.
Hiri senidetuak
aldatu
|
Erreferentziak
aldatuDemografia
aldatuIkus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez)(Ingelesez)(Frantsesez) Webgune ofiziala