Olatzagutia

Nafarroa Garaiko udalerria

Olatzagutia[4] ([olats̻aɣutia]; Olazti [olas̻ti] udalaren arabera) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Sakana haranekoa, zehazki Burunda bailarakoa. 1.552 biztanle zituen 2014. urtean.

Olatzagutia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Olatzagutiko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaBurunda, Sakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Olazti/Olazagutia
AlkateaMikel Azkargorta Boal (EH Bildu)
Posta kodea31809
INE kodea31189
Herritarraolatzagutiar
Geografia
Koordenatuak42°52′40″N 2°11′40″W / 42.877777777778°N 2.1944444444444°W / 42.877777777778; -2.1944444444444
Azalera19,6 km²
Garaiera541 metro
Distantzia53 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.483 (2023:  −7)
alt_left 736 (%49,6)(2019) (%50,8) 753 alt_right
Dentsitatea7,57 bizt/km²
Zahartzea[1]% 27,31
Ugalkortasuna[1]‰ 51,58
Ekonomia
Jarduera[1]% 69,63 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,26 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 23,30 (2018: %2,26)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.olazti.com

Udalerriaren izen ofiziala Olazti/Olazagutia da; hau da, Olazti euskaraz, Olazagutía gaztelaniaz. Euskaltzaindiak euskara baturako onartutako forma, ordea, Olatzagutia da. Izan ere, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak argitu duenez, Olatzagutia da udalerri horren jatorrizko izena, tradizionala eta bizirik dirauena. Olazti ahozko forma da, jatorrizko izenaren ahozko erabilerak sortutako forma laburtua; hortaz, Euskaltzaindiak adierazi duenez, Olazti ez da izen ofiziala izateko egokia. Olazagutía, berriz, euskal izena gaztelaniaren ahoskerara egokitutako forma da.[5]

Izenaren etimologia oso argia da: olatza («korta», «saroi»; edo «burdinola») + guti («txiki») + -a artikulu mugatzailea.[5]

Olatzagutia izenaren amaierako -a artikulu mugatzailea denez, deklinabidea hauxe du: Olatzagutia, Olatzagutiarekin, Olatzagutian..., baina Olatzagutiko, Olatzagutitik, Olatzagutira... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean, adibidez: Olatzaguti maitea, Olatzaguti osoan, gure Olatzaguti hau...[4]

Geografia

aldatu
 
Olatzagutia, Urbasatiko ikusita.

Olatzagutia Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 53 kilometro mendebaldera dago, Iruñeko merindadearen mendebaldeko muturrean, Arabako mugatik gertu, Urbasa mendilerroaren oinean, handik jaisten den errepideak eta A-1 autobideak bat egiten duten tokian.

Mugakideak

aldatu

Olatzagutiak Altsasurekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Ziordiarekin mendebaldean, eta Urbasa mendilerroarekin hegoaldean.

Historia

aldatu

Napoleondar Gerretan, 1810an, Francisco Espoz y Minaren gerrillariek Lakuntzatik alde eginda Olatzagutian hartu zuten atsedena. 1811ko azaroan ere Olatzagutitik igaro ziren; eta, haien atzetik, Abbé jeneralaren agindupeko 4.000 soldadu eta 300 zaldun.

Azpiegiturak

aldatu

Garraioak

aldatu

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honako hau da:

Demografia

aldatu

XX. mendearen lehen hamarkadetan hazkunde nabarmena izan zuen herriak, eta bikoiztu egin zen biztanle kopurua, 1.700 inguru biztanle izateraino. 1950eko hamarkadan ere hazkunde handia izan zen, eta 2.100 biztanletara iritsi zen. Hortik aurrera, txikiagotzen hasi zen populazioa, eta XXI. mendearen hasieran 1.600 bat biztanle ziren.

Olatzagutiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 182 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 10,47 (Nafarroako Foru Erkidegoko batez bestekoaren antzeko balioa).

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

2007an hauteskundeak Nafarroa Baik irabazi zituen eta Iñaki Mentxaka Berra aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 49 izan ziren (emandako guztien % 5,43) eta boto zuriak 24 (% 2,81). Abstentzioa % 33,70 izan zen. Herrian izandako eztabaidengatik, agintaldi horretan alkatetzan hiru aldiz izan zen aldaketa.

Olatzagutiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 432 5
Eusko Abertzale Ekintza 311 3
PSN 87 1

2011ko udal hauteskundeetan Bildu izan zen nagusi gehiengo osoaz.

Olatzagutiko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 382 5
PSN 231 3
PP 120 1

Udaletxea

aldatu
  • HELBIDEA: Gartzia Ximenez Plaza, z/g

Alkateak

aldatu
Agintaldia Alkatea Alderdia
1979-1983 José Miguel Etxandia García PCE
1983-1987 Marcelino Galparsoro Jauregi Indep.
1987-1991 Francisco J. Baztarrika Navarro Indep.
1991-1995 Juan Carlos Pinto Ondarra Indep.
1995-1999 José Manuel Armendaritz Catalán HB
1999-2003 Luis Alberto Besga Baltierra EH
2003-2007 Blanca Artza Bergerandi Indep.
2007-2009 Iñaki Mentxaka Berra Nafarroa Bai
2009 Epifanio Marin Amiama Nafarroa Bai
2009-2010 Rubén García San Román Nafarroa Bai
2010- 2011 Juan Zufiaurre Mendoza EAE
2011-2015 Gurutze Rodríguez Armendaritz Bildu
2015-2016 Gurutze Rodríguez Armendaritz EH Bildu
2016- Mikel Azkargorta Boal EH Bildu

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Olatzagutiko jaiak Uztailaren 26an ospatzen dira, Santa Anaren omenez.

Olaztiko inauteriak, Zamarroak, inauteri asteko asteburuan ospatzen dira. Tradizio handiko ospakizunak dira; 1937an frankismoak debekaturik desagertuak, 1992an berreskuratu ziren.

Zerbitzuak

aldatu
 
Kultur Etxea.

Sakanako Mankomunitatea arduratzen da Olatzagutian zaborra biltzeaz, ur horniduraz eta bestelako zerbitzuez. Lakuntzan du egoitza nagusia mankomunitateak. Honetaz gain, Altsasu eta Ziordirekin Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen du Olatzagutiak.

Olatzagutiar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. a b Euskaltzaindia. (PDF) 155. arauaː Nafarroako udal izendegia. .
  5. a b Mikel Gorrotxategi Nieto (Onomastika batzordeko idazkaria) eta Iñigo Andres (Onomastika batzordeko burua): «Olatzagutia», in Euskera, 2012, 57, 1-2. 301-306. orr. ISSN: 0210-1564.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa