Pablo Iglesias Posse (Ferrol, Galizia, 1850eko urriaren 18a - Madril, Espainia, 1925eko abenduaren 9a) politikaria izan zen, Espainiako sozialismoaren figura nagusia. PSOE (1879) eta Langileen Batasun Orokorraren (UGT) (1888) sortu zituen eta bietako presidentea izan zen.[1] Espainiako sozialismoaren aitatzat hartua, gaur egun haren irudia Pablo Iglesias Fundazioak aldarrikatzen eta mantentzen du.

Pablo Iglesias Posse


1. PSOE-ko Presidentea

2888ko abuztuaren 25a - 1925eko abenduaren 9a
← baliorik ez - Julián Besteiro

Gorteetako diputatua

1910eko ekainaren 10a - 1923ko irailaren 15a
Barrutia: Madrid (en) Itzuli
Hautetsia: 1910 Spanish general election (en) Itzuli, 1914 Spanish general election (en) Itzuli, 1916 Spanish general election (en) Itzuli, 1918 Spanish general election (en) Itzuli, 1919 Spanish general election (en) Itzuli, 1920 Spanish general election (en) Itzuli, 1923 Spanish general election (en) Itzuli

Madrilgo Udaleko zinegotzia

1905 - 1910
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPablo Iglesias Posse
JaiotzaFerrol1850eko urriaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1925eko abenduaren 9a (75 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of Pablo Iglesias (en) Itzuli
Madrilgo hilerri zibila
Familia
Ezkontidea(k)Amparo Meliá (en) Itzuli  (1921eko azaroaren 16a -  1925eko abenduaren 9a)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Acción Socialista (en) Itzuli
KidetzaUnión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Find a Grave: 11816436 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Pablo Iglesias Posse Ferrolen jaio zen, Galizian, 1850eko urriaren 18an. Langile-familia batekoa zen. Aita Pedro Iglesias izan zuen; eta ama, Juana Posse. Aitaren heriotzaren ondoren, Madrila joan ziren bizi izatera Pablo, anaia txikia Manuel (geroago tuberkulosiak hil zuena) eta haien ama. Pablo eta ama oinez joan ziren; eta anaia txikia, berriz, aurrez bidali zuten.[2]

Madrilen lan egiten zuen osaba baten laguntza espero zuten, baina amaren anaia hilda zegoen, jada, eta zerua eta lurra aurkitu zen sendia. Moreria kaleko 8.eko txapitula batean egokitu ziren eta, urtebete geroago, Pablo Real Hospicio General de Pobres del Ave María y Santo Rey Don Fernando izeneko erakundean sartu zuten. Osasuna okertu zitzaion erabat eta bizitza osorako kalteak nozitu zituen. Tipografo lana ikasi zuen, 1861ean, 1854az geroztik goizero ateratzen zen La Iberia egunkaria ateratzen lagundu baitzuen.

Augusto Burgos ezagutzeko aukera izan zuen, Revista Mensual de Agricultura, El Fomento, Miscelánea edo Boletín de Agricultura, Industria y Comercio bezalako aldizkarien kolaboratzaile. Burgos Pablo Iglesias semetzat hartzekotan ere ibili zen, baina amarekin zeukan harreman estua zela-eta, ez zuen sekula ideia hori gauzatu.

1862ko eguberritan, Pablo, ihes egin eta, amarengana joan zen bisitan Morería kalera eta zigor bortitzak ekarri zizkion horrek; izan ere, aldizkaria umezurztegian egiteak ez baitzien gune hortatik alde egiteko baimenik ematen han lanean zebiltzan tipografo eta ikasleei. Bizitza osoa markatu zion horrek ere, langileen lider bilakatu zen garaian.

Urtebete geroago, 1863ko maiatzaren 23an, umezurztegitik bidali egin zuten, berriro egin baitzuen ihes. Ordurako, lehen hezkuntza eta tipografia eginak zituen eta inprenta batean hasi zen lanean, gaueko frantseseko klaseak bere poltsikotik ordaitzen zituen bitartean. Ancha de San Bernardo eta Alamo kaleen artean zegoen inprenta batean hasi zen lanean, unibertsitatearen aurrean. Inprimategi horretan, Diario Universal erredaktatzen zuten, 1863ko urtarrilaren 2an sortua. Madrileko beste inprenta txiki batzuetatik ere igaro zen. Lanean urteak igaro ondoren, azkenean bere lagun taldea garatu zuen eta hori betiko finkatuta geratu zen, Pablok Federación Madrileña de la Internacionaleko tipografiako sailean ingresatu ondoren.

Seiurteko demokratikoan (1868-1874), bere heziketa autodidaktikoan segitu zuen. Pobrezian bizi zen oso, tipografo-mutil gisa irabazten zuen soldata txikiarekin eta, beste tipografoek ez bezala, ez zuen hitzaldietara joateko aukerarik. Hala ere, Colegio Internacional edo San Carloseko aretoetan ematen ziren hitzaldi akademikoetara joaten hasi zen eta han entzun zituen Francisco Giner de los Ríos, Miguel Echegaray eta Raimundo Fernández Villaverde. Mutilaren heziketa osatzen joan zen horrekin, bai eta egin zituen harremanekin eta irakurketekin. Manuel Ruiz Zorrilla ministroak sustatu zituen klaseak ere lagungarri izan zituen, bere pentsamendua osatzeko. Ez zuen irakaskuntza arauturik segitu, baina mila gai landu zituen han, frantses hizkuntzaren hastapenak barne[1].

Militantzia

aldatu
 
Pablo Iglesias (José Noja, 2001).

1870eko ekainaren 26an, Madrilgo tipografoek ordezkari hautatu zuten, beste bi kiderekin batera eta, horrela, 20 urte zituela, Nazioarteko Langileen Elkarteko ordezkari izan zen.

Urtebete geroago, La solidaridad aldizkarian artikuluak idazten hasi zen: lehena La Guerra izan zen. Pazifismoaren aldeko aldarrikapena, espainiar sozialismoan garrantzia izan zuena, ez Pablo Iglesiasen lehena izan zelako bakarrik, baita gerrarekiko kritikoa zen lehen artikuluetakoa izan zelako, estatuak eta langileriak nozitu behar zituen ondorioak azpimarratuz.

Jazarpen eta bortizkeriaz beteriko urteak izan ziren haiek, internazionalaren bilera baten aurka egin zena bezala, maiatzaren 2an Pablo Iglesias Café Internacionalean zegoela. Gobernazio ministerioaren ekintza horrek haien aurkako postura gogorra mantenduko zutela erakutsi zien langile elkarteei.

Urte horietan sortu zen La Emancipación astekaria: madrildar langileriaren bilgune izan zen, hasieran, Internazionalaren aurkako errepresioa zela-eta, Lisboan editatu bazuten ere.

1881ean, Sagastak agintea hartu eta Internazionalean biltzen ziren langile-erakundeen gaineko kontrola gogortu egin zen. Hala ere, langile mugimendua ezin zen geratu, jada, eta Paul Lafargue teoriko iraultzaile marxista eta Karl Marxen alabarekin ezkondutako sendagilea ezarri zenean. Pablo Iglesias eta Friedrich Engelsek gutun bidezko harremana hasi zuten eta, pixkanaka, Langileen Alderdi Sozialista bat sortzen joan ziren.

Langileen alderdi eta sindikatuak

aldatu
 
Pablo Iglesias Espainiako II. Errepublikako zijilu batean, 1937
 
Pablo Iglesias de 1905eko apirilean, langileei hitz egiten. Isabel II.a kanalaren hirugarren depositua hondoratu da eta 30 biktimen oroimenez elkartuta egon dira. (José L. Demaría López Campúaren argazkia da)

Madrilgo Langileen Nazioarteko Erakundean sartu zenetik, jazarpen eta kaleratze bat baino gehiago jasan zuen 1874an Inprimatzeko Artearen Elkarteko lehendari egin zuten arte. Postu horretan eta klandestinitatean, langileen alderdi politiko sozialista bat eratzen hasi zen, 1879ko maiatzaren 2an PSOE sortu zenean amaitu zena. Tetuán kaleko Casa Labra izeneko tabernan izan zen eta 25 lankide izan ziren bertan: 16 tipografo, 4 sendagile, doktore bat, 2 bitxigile, marmolista bat eta zapatari bat.

Apaindura handirik gabe bizi izan zen eta garaiko langileen pobreziarekin identifikatu zen. Bolada batean, El Socialistaren egoitzan bertan bizi izan zen eta, maiz, ez zuen beste soldatarik. Zarzuela oso atsegin zuen eta oso ondo abesten omen zuen, gainera. Ez zen sekula ezkondu, baina bai izan zuen emakume bikotekidea eta haren semea berea izan balitz bezala hartu zuen.

1885ean, Inprimatzeko Artearen Erakundearen lehendakaritza utzi zuenean, postu gorena lortu zuen Espainiako Federazio Tipografikoan[2].

1886ko maiatzaren 12an atera zen El Socialista-ren lehen alea, Iglesiasek berak sortu zuen sindikalismoaren inguruko aldizkaria: oraindik ere argitaratzen da.

1888an, Langileen Batasun Orokorra, UGT sortu zuen eta bertako lehendakaritza hartu zuen 1889an. II. Internazionalaren sorrerako biltzarrean izan zen urte berean, PSOEko bozeramalea izan zelarik[2][1].

1890ean, maiatzaren 1eko manifestazioaren buruan joan zen, 8 orduko laneguna eta haurrak lanerako ez erabiltzea eskatuz. Urte horretan, PSOEren II. Biltzarra eratu zuten eta hauteskundeetan parte hartzea erabaki zuten langile sozialisten alderdi errepublikar gisan. 1905eko hauteskundeetan, Pablo Iglesias, Largo Caballero eta García Ormaechea Madrilgo zinegotzi hautatu zituzten. Bi alditan izan zen zinegotzi: 1906-1910 eta 1914-1918.

1908an, Madrilgo Casa del Pueblo sortu zuen eta, 1909an, berriz, 18 egunez egon zen atxilo, Bartzelonako Aste Tragikoa zela-eta, greba orokorrera deitzen zuen manifestu bat sinatu zuelako.

1910ean, PSOEk lehen diputatua lortu zuen Espainiako Legebiltzarrean eta Iglesias hauteskunde batean baino gehiagotan izan zen, errepublikarrekin koalizioan, eta ordezkarien kopurua igotzen joan zen.

Azken urteak

aldatu

1919an, pneumonia batek politikatik aldendu zuen eta osasuna gero eta okerrago zuen.

1920 eta 1921ean, PSOEk zatiketa jasan zuen, bi talde Leninek deituriko III. Internazionala edo Komiternera atxikitu zirenean. Partido Comunista Español eta Partido Comunista Obrero Español ez zeuden PSOEren moderazioarekin gustura eta, azkenean, PCE sortu zuten.

1925eko abenduaren 9an hil zen Madrilen. Hilotza baltsamatu eta hiriburuko Casa del Puebloko kaperan erakutsi zuten. 150.000 jarraitzaile izan ziren haren hiletan[3].

Erreferentziak

aldatu