Sarre edo Saarland[1] (alemanez: Saarland, ˈzaːɐ̯lant ahoskatua; frantsesez: Sarre, saʁ ahoskatua) Alemaniako hego-mendebaldeko estatua. Saarbrücken da hiriburua. Gainontzeko hiri nagusiak Neunkirchen, Homburg, Sankt Ingbert, Saarlouis eta Völklingen dira.

Sarre/Saarland
Saarland
Sarreko bandera
Bandera
Sarreko armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaSaarbrücken
Land buruaAnnegret Kramp-Karrenbauer (CDU)
ISO kodeaDE-SL
Bozak Bundesraten3 (69tik)
Geografia
Koordenatuak49°23′N 6°53′E / 49.38°N 6.88°E / 49.38; 6.88
Azalera2.569 km²
Demografia
Biztanleria986.887 biztanle
Dentsitatea384.15 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.saarland.de/

Geografia

aldatu

Muga hauek ditu: iparraldean eta ekialdean, Renania-Palatinatua; mendebaldean, Luxenburgo; hegoaldean, Frantzia.

Sarre ibaiak eratutako haranak hartzen du estatua. Haranaren iparraldean Hunsrück mendialdea dago, eta, hegoaldean, Lorrenako mendiak (695 m ditu mendi garaienak). Blies eta Prims ibai txikiek Sarre ibaian isurtzen dute ura. Klima kontinentala da, eta 800 mm euri-ur egiten du urtean batez beste.

Historia

aldatu

Herri zeltak bizi ziren Sarre aldean erromatarren garaian, eta franko germaniarrak zabaldu ziren K.o. II. mendetik aurrera. Karolingiar inperioaren ekialdeko lurraldea izan zen, eta Berant Erdi Aroan jaurgo ugari osatu ziren.

Westfaliako bakearen ondoren (1648), Frantziako koroaren eraginpean egon zen; 1684-1697 bitartean, Frantzia barneko lurralde bihurtu zuten, eta, 1792-1815 bitartean, Frantziako departamendu izan zen. 1815-1870 bitartean Renaniari lotuta egon zen, eta, 1871. urtetik aurrera, industria azkar garatu zen hango ikatz-hobiei esker.

Lehen Mundu Gerraren amaieran (1918), beretzat eskatu zuen Frantziak Saarland, baina aliatuek ez zuten horrelakorik onartu eta Nazioen Ligaren babespean geratu zen. Frantsesen eskuetara igaro ziren, hala ere, ikatz-hobiak. 1935ean biztanle gehienek (% 90etik gora) Alemaniako Reich-ean sartzea aukeratu zuten erreferendumean. 1945ean frantses-armada sartu zen Sarren, eta 1947an Sarreko lurralde autonomoa eratu zuten Frantziari loturik. 1955ean, ordea, biztanle gehienek (% 68k) autonomia haren aurka eta Alemania Federalarekiko batasunaren alde eman zuten botoa erreferendumean. 1957ko urtarrilaren 1ean Alemania Federaleko 10. land edo estatu bihurtu zen.

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Sarreko landa-barrutiak

Barrutiak

aldatu

Sei landa-barrutik (Landkreise) osatzen dute Sarre:

  1. Merzig-Wadern
  2. Neunkirchen
  3. Saarbrücken
  4. Saarlouis
  5. Saarpfalz
  6. Sankt Wendel

Hiri handienak

aldatu

Datuak 2010ko abenduaren 31koak dira.

  1. Saarbrücken (175.810 biztanle)
  2. Neunkirchen (47.398)
  3. Homburg (43.808)
  4. Völklingen (39.626)
  5. Sankt Ingbert (37.195)
  6. Saarlouis (37.136)

Gizartea

aldatu

Biztanleak katolikoak dira, oro har. Hizkuntza ofiziala alemana den arren, frantses-hiztun asko daude.

Politika

aldatu

2012ko martxoaren 25an izan ziren Sarreko parlamenturako azken hauteskundeak eta CDU alderdiak dezente galdu arren, alderdi bozkatuena izatea lortu zuen.

Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:

Alderdia Bozkak Ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 169.594 % 35'2 27
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 147.160 % 30'6 17
Ezkerra (Die Linke) 77.612 % 16'1 9
Alemaniako Alderdi Pirata 35.646 % 7'4 4
90 Aliantza/Berdeak 24.248 % 5'0 2
Alemaniako Familiaren Alderdia (FAMILIE) 8.393 % 1'7 0
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) 5.871 % 1'2 0
Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NDP) 5.604 % 1'2 0
Freie Wähler (Hautesle askeak) (FW) 4.172 % 0'9 0
Gainontzeko alderdiak 2.949 % 0'6 0

Ekonomia

aldatu

Ikatz-arro garrantzitsua eta oparoa izan da, Saarlouisetik Saarbrückenera eta Saarbrückenetik Neunkirchena luzatzen diren ardatzak batez ere. Hala eta guztiz ere, XX. mendearen erdialdetik aurrera, nabarmen murriztu da ikatz-ekoizpena, eta industria (altzairugintza, metalurgia, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, beiragintza, janari-industria, zurgintza, papergintza, industria kimikoa) da, egun, ekonomia-jarduera nagusia.

Pertsona famatuak

aldatu

Gizateriaren Ondare

aldatu

Völklingengo burdingintza izenarekin UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Völklingen hiriaren ondoan dagoen burdin lantegia.

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu