Sevilla Fútbol Club
Sevilla futbol taldea 1890. urtean Sevillan sortutako futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena. Taldea 1905an erregistratu zen eta 2005ean horregatik ospatu zuen mendeurrena. Beranduago jakin zuten 1890an sortutakoa zela. Bere historia guztian Espainiako Liga bakarra irabazi du baina UEFA Europa League gehien irabazi duen taldea da, zazpi aldiz hain zuzen ere.
Sevilla Fútbol Club | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | futbol-kluba eta kirol talde profesionala | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Espainiako futbol ligako lehen maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | Ramón Sánchez Pizjuán estadioa: Sevilla 37°23′02″N 5°58′14″W / 37.38388°N 5.97047°W 45.500 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Agintea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | García Pimienta (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoitza nagusi | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | 777 Partners (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zeren jabe | Estadio de Nervión (en) , Campo de la Reina Victoria (en) , Campo del Mercantil (en) eta Ramón Sánchez Pizjuán estadioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1905 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Koloreak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgune ofiziala |
Ramón Sánchez Pizjuán da Sevilla futbol taldearen estadio ofiziala da. Nervión auzoan dago kokatuta eta hamazazpi urtez taldeko presidentea izan zenaren izena darama. 42.714 ikusle sartzen dira. Sevilla FC taldeak Real Betis Balompié taldearekin lehia itsua dauka.
Historia
aldatuSevillako football clubeko hasierak
aldatuFutbola Sevillan britainiarrek sartu zuten XIX mendearen amaieran. Urtarrilaren 25ean ospatzen den Burns gaua aprobetxatuz 1890. urtean ingeles eta sevillar lagun talde batek futbol taldea sortzea erabaki zuen. Sociedad de Foot Ball izena jarri zioten argi utziz futbol taldea zela eta ez errugbi taldea. Taldearen lehenengo presidentea Edward Farqueharson Johnston izan zen, lehenengo idazkaria Isaías White Méndez eta lehenengo kapitaina Hugo MacColl.
Kluba sortu eta hilabetera Huelva Recreation Club-aren idazkaria zen E.W Palin-i gutuna bidalio zioten elkarrekin partida bat jokatzera gonbidatuz. Partida hau Sevillan jokatu zen, 1890ko martxoaren 8an eta Espainiako lehen partidu ofiziala izan zen. Sr. Johnstonek izan zen epailea eta Sevillak 2-0 emaitzaz irabazi zuen. 150 ikusle bildu ziren bertan. Sevilla Football Cluba ingelesez, alemaniarrez eta espainiarrez osatuta egon zen hasierako garai haietan.
1905ko urriaren 14an Sevilla Football Club-aren estatutuak sinatu ziren Jose Luis Gallegos Arnosa presidente zela. Manuel Jiménez de León idazkaria eta diruzaina zen eta Juan Mejías, Samuel Hammick, Manuel Zapata Castañeda eta Charles Langdon bokalak. Taldearen egoitza Manuel Jiménez de Leónen etxean ezarri zuten. 1907an taldean istiluak gertatu ziren eta banaketa hartatik Betis Football Club sortu zen. Hirian bazen Sevilla Balompié izeneko hirugarren talde bat eta Betisek harekin bat eginda Real Betis Balompié eratu zen.
Sevilla Football Club taldeak Andaluziako Kopan nagusitasun handia erakutsi zuen urte haietan baina Estatu mailan ez zuen emaitza aipagarririk lortu.
Ligako aurreneko urteetan bigarren mailan (1928-1934)
aldatuEspainiako Liga 1928an sortu zen. Hamar taldek osatu zuten Espainiako Lehen Maila, ordura arteko Errege Kopako txapeldun eta txapeldunordeek (bederatzi ziren guztira) eta sailkapen fase bateko irabazleak. Sevillak eta Santanderko Racingek jokatu zuten finala eta kantabriarrek irabazi zutenez Sevillak bigarren mailan jokatu behar izan zuen. Lehen maila hartan ez zen talde andaluziarrik izan, Betis taldea ere bigarren mailan kokatu baitzen.
1928ko urriaren 7an Nervión estadioa inauguratu zuen, Eduardo Dato etorbidean zegoena. Sevilla eta Betis taldeen arteko aurreneko derbia bigarren mailan jokatu zen eta Betis izan zen garailea 1-2 emaitzarekin. Sevilla ordea bigarren mailako txapelduna izan zen eta igo ahal izateko lehen mailako azken taldearen kontra jokatu behar izan zuen. Racing de Santander izan zuen aurkari eta berriz ere kantabriarrak nagusitu zirenez ez zuen igotzerik lortu.
1932an Ramon Sanchez Pizjuán Muñoz izendatu zuten presidente. 1941. urtera arte egon zen karguan, eta 1948 eta 1956 artean bigarren aldi batean ere bai. Ez zuen hasiera erraza izan, Sevilla hirugarren mailara jeistear izan baitzen 1933an baina buelta eman eta 1934an lehen mailara igotzea lortu zuen. 1934ko otsailaren 18an Atlético Madril taldea garaitu zuen Madrilen eta horri esker igo zen. Jende ugari joan zen Madrilera partida ikustera eta itzulerakoan trenak istripua izan zuen eta bederatzi pertsona hil eta 50 zauritu ziren. Honen ondorioz ospakizun guztiak bertan behera gelditu ziren.
Lehenengo tituluak eta Gerra Zibila
aldatuLehen mailara igo eta hurrengo urtean Errege Kopako txapelduna izan zen. CE Sabadell taldearen aurka jokatu zuen Madrilen eta 3-0 emaitzaz nagusitu zen. Hurrengo urtean larri ibili zen mantentzeko baina azken partidan Atlético Madrilen aurka jokatuz lehen mailan jarraitzea lortu zuen.
Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Espainiako Liga hiru urtez egon zen jokatu gabe eta futbola aginte militarren menpe egon zen. Sevilla hirian frankisten aldean zeuden jokalariek bazuten futbolean jokatzeko baimena eta lagunarteko hainbat partida eta eskualdeko txapelketa jokatu ziren. 1936ko urritik 1938ko abendura bitartean 66 partida jokatu zituen Sevillak eta hauetako 55 irabazi zituen. 1938an ordurarte alokaturik zeukan Nervión estadioa erosi zuen.
Gerra bukatu berritan, 1939an bertan bigarren Kopa eskuratu zuen, oraingoan Bartzelonan Racing de Ferrol talde galiziarra 6-2 garaituz. 1939an bertan Espainiako Ligari berrekin zitzaion eta Sevillak maila handia azaldu zuen hasieratik emaitza harrigarriak lortu baitzituen. Bartzelona 11-1 gainditu zuen, Valentzia 10-3 eta Hércules 8-3 besteak beste. Liga irabaztear egon zen baina azken partidan Herculesekin berdindu eta bigarren egin zuen. Aurrelari bikainak zituen, López, Torrontegui, Campanal, Raimundo, Berrocal eta Pepillo. "Los stukas" (gerra hegazkin alemaniarrak) ezizena zuten aurrelari hauek eta lau denboralditan 216 gol sartu zituzten. 1942-43denboraldian berriz bigarren egin eta azkenean 1946an lortu zuten aurreneko Espainiako Liga irabaztea, gaur egun arte taldeak lortu duen bakarra. Ramón Encinas zen entrenatzailea eta jokalari aipagarrienak Busto, Joaquín, Villalonga, Alconero, Félix (Antúnez), Eguiluz, López, Arza, Araujo, Herrera eta Campos ziren.
50. hamarkadan ere talde garrantzitsua izaten jarraitu zuen. Helenio Herrera entrenatzaile zuela Ligako lehen 5 postuetan bukatzen zuen urtero. 1956ko urriaren 28an Ramón Sánchez-Pizjuán presidentea bapatean hil zen eta samin handia hartu zuten zaleek, haren agindupean Liga bat eta hiru Kopa lortu baitziren. Nervión estadioa bota eta haren izena izango zuen estadio berria eraikitzea erabaki zen orduan. 1956-57an denboraldi hartan berriz bigarren egin zuen, Real Madril handiaren atzetik, eta Europako Kopan aritzeko txartela lortu zuen, Real Madril aurreko urteko Europako txapelduna izanik Espainiako bigarrenak txartela baitzeukan..
Krisi ekonomikoa eta kiroletakoa (1960-1975)
aldatuEstadio berriaren eraikuntzaren ondorioz Sevillak zr handiak egin zituen eta jokalari onenak saldu behar izan zituen: Ruiz Sosa, Atletico de Madrid taldera, Agüero, Real Madrid taldera eta Francisco Gallego, Bartzelonara. Zaleek ez zuten begi onez ikusi Gallegoren salmenta eta istiluak izan ziren. 1967-68 denboraldian bigarren mailara jeitsi zen, lehen mailan 31 urtez jarraian egon ondoren. Hurrengo urtean ordea lehen mailara itzultzea lortu zuen. Igoera lortu zuten 11 jokalariak Rodri, Santos Bedoya, Costas, Toni, Pazos, Hita, Berruezo, Bergara, Lebrón, Eloy II eta Lora izan ziren. Entrenatzailea Juan Arza zen eta presidentea Cisneros Palacios.
1969-70 denboraldian Max Merkel entrenatzaile austriarra fitxatu zuen. “Míster Látigo” ezizena zuen diziplina eta entrenamendu teknikak oso gogorrak erabiltzen zituelako. Denboraldi horretan hirugarren postuan amaitu zuten Liga eta Lora eta Hita aurrelariak Espainiako selekzioarekin jokatu zuten. Hurrengo urteetan apalago ibili zen eta 1972-73 denboraldian maila galdu zuen. Denboraldi horretan Pontevedraren aurkako partidan Pedro Berruezo jokalariak bat bateko heriotza izan zuen. 1975ean lehen mailara itzuli zen.
Egonkortasuna baina titulurik ez (1976-1995)
aldatu80. hamarkada lehen mailan hasi zuen eta Miguel Muñoz entrenatzailearekin UEFA Kopara sailkatzea lortu zuen bi urtez jarraian. Jokalarien belaunaldi berri bat azaldu zen. Paco Buyo, Francisco eta Pintinho ziren izarrak. 1987an Xabier Azkargorta entrenatzaile zela Dasáyev eta Polster etorri ziren eta 1992/93 denboraldian Maradona bera ere aritu zen taldean, Napoliri 7'5 milioi dolar ordainduta. Emaitzak hala ere ez ziren ikusgarriak izaneta gastaturiko diruak krisi berria ekarri zuen.
Krisi berria (1995-2001)
aldatu1995.urtean ateratako Kirol Legeak futbol taldeak elkarte anomino bihurtzera behartzen zituen. Horretarako zorrik ez izatearen abala aurkeztu beharra zegoen eta Sevilla eta Celta de Vigok ez zuten bete. Beren lekua bigarren mailatik igotako Valladolid eta Albacete taldeak igo ziren. Sevillan eta Vigon manifestaldi handiak antolatu ziren eta azkenean 22 taldetako lehen maila egotea lortu zuten. Ezegonkortasuna handia zen ordea eta Sevillak lau presidente eta hiru entrenatzaile izan zituen urte horretan bertan. 1997an bigarren mailara jeitsi zen eta bi urte egin zituen bertan. 2000an berriz jeitsi zen eta diru arazoei aurre egiteko jokalariak saldu behar izan zituen berriz, Marchena, Jesuli eta Tsartas. Une zail horretan etxeko entrenatzaile baten aldeko apustua egin zuen klubak eta Joaquín Caparrósek bigarren mailako txapeldun bihurtu eta lehen mailara igotzea lortu zuen.
XXI mendea: Europako tituluak
aldatu2002an José María del Nido presidente izendatu zuten eta taldearen aro berria hasi zen. 2005ean taldearen mendeurrena zela eta diru asko inbertitu zen eta denboraldi hartan UEFA Kopa eta Europako Superkopa irabazi zituen. Hurrengo urtean berriz irabazi zuen UEFA Kopa. Urte hauetan Ligarik irabazterik lortu ez bazuen ere Erregearen Kopan bi aldiz nagusitu zen 2007an eta 2010an.
Hurrengo denboraldiak oso gorabeheratsuak izan zituen eta 2012 eta 2013ko ligetan 9. postuan bukatu zuen. 2013-14 denboraldiak ere antzekoa izango zela zirudien baina denboraldiaren bukaeran izandako ekinari esker UEFA Europa League hirugarren aldiz irabaztea lortu zuen. Ligan 5. egin zuen azken bi urteotan. 2014-15 urtean ere iritsi da UEFA Europa Leagueko finalera eta oraingoan FC Dnipro Dnipropetrovsk talde ukrainarra gainditu zuen 3-2 emaitzaz.
2015-16 denboraldia ere bikaina izan zen, ligan 7. egin zuen arren bi final jokatzeko sailkatu zen, UEFA Europa League eta Espainiako Errege Kopa. Europa Leaguea hirugarren aldiz jarraian irabazi zuen eta bosgarrena izanik garaikurraren jabe egin zen. Errege Kopa aldiz luzapenean galdu zuen Bartzelonaren aurka. 2016-17 denboraldian laugarrena izan zen Ligan eta Txapeldunen Ligako final zortzirenak jokatu zituen. 2017-18 denboraldia are eta hobea izan zuen eta Txapeldunen Ligako final laurdenak jokatu zituen. Errege Kopako finalera ere iritsi zen baina Bartzelonak 5-0 emaitzaz irabazi zion.
2019-20 denboraldian UEFA Europa League txapelketa irabazi zuen seigarren aldiz, finalean Milango Inter garaituta. 2020an eta 2021ean Ligan laugarren egin zuen eta hurrengo urteetan Txapeldunen Ligan aritu zen. 2022-23 denboraldia gaizki hasi zuen, jeitsiera postuetatik gertu ibili baitzen. 2023ko martxoan Jose Luis Mendilibar entrenatzailea fitxatu zuen, denboraldiko hirugarren entrenatzailea, eta goranzko bideari ekin zion, hala ligan, nola Europa Leaguen. Manchester United eta Juventus kanporatu eta finalean Romaren aurka penaltietan lortu zuen zazpigarren aldiz txapeldun izatea. Europako Superkopa Manchester Cityren aurka jokatu zuen eta 1-1 egin ondoren penalti jaurtiketatan 5-4 galdu zuen.
Hurrengo denboraldia hasi eta emaitza txarren ondorioz Mendilibar kaleratu egin zuten. Azken aurreko jardunaldia lortu zuen salbazioa.
Uniformea
aldatuSevillak erabili duen uniformea ez da ia aldatu denboran zehar. Hasieran jokalariek kamiseta zuria, praka zuria eta galtzerdi beltzak erabiltzen zituzten, errazak baitziren lortzeko. Klubaren lehenengo kapitaina zen Hugo MacCollek Sunderland hiriarekin harremanak zituen eta Sunderland AFC taldeari uniformeak eskatu zizkion Sevillaren lehen ekipamendua izateko asmoz. Marra zuri gorriak zituen kamiseta honek. Taldeak jokatu behar zuen aurreneko partidarako ez ziren ordea garaiz iritsi eta zuriz jokatu behar izan zuen. Taldeak orduan kamiseta berriak bigarren ekipamendu gisa erabiltzea erabaki zuen. 1961tik aurrera galtzerdi zuriak erabiltzen hasi zen eta 2005ean galtzerdi beltzak berreskuratu zituen. Honekin batera, kamiseta zuriari detaile gorriak jartzen hasi zitzaizkion lepoan eta mahuketan.
Bigarren uniformea gorria izan da historikoki, inoiz beste koloreren bat erabili badu ere.
Historikoa
aldatu
|
|
|
|
|
Etxeko uniformearen bilakaera
aldatu
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
Kanpoko uniformearen bilakaera
aldatu
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
Datuak
aldatu2023-24 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 80
- Denboraldiak 2. mailan: 13
- Denboraldiak 2. B mailan: 0
- Denboraldiak 3. mailan: 0
- Ligako posturik onena: 1.a Lehen mailan (1945-46)
2023/2024 taldea
aldatu2023ko uztailaren 5ean eguneratua.
|
|
Utzitako jokalariak
aldatu
|
Irabazitako txapelketak
aldatuEspainiako txapelketak: 7
aldatu1945/46
1935, 1939, 1948, 2007, 2010
2007
Andaluziako txapelketak: 17
aldatu- Andaluziako Kopa: 17
1916/17, 1918/19, 1919/20, 1920/21, 1921/22, 1922/23, 1923/24, 1924/25, 1925/26, 1926/27, 1928/29, 1929/30, 1930/31, 1931/32, 1935/36, 1938/39 eta 1939/40
Nazioarteko txapelketak: 8
aldatu2006
2005/06, 2006/07, 2013/14, 2014/15, 2015/16, 2019/20, 2022/23
Lagunartekoak
aldatu1946, 1954, 1960, 2011
1975, 1985, 1996, 2005
1955, 1956, 1957, 2004, 2008, 2009, 2013
Jokaturiko nazioarteko finalak
aldatuTxapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|---|
Txapeldunen Liga | ez | |||
Europako Superkopa | 2006 | Sevilla | 3-0 | FC Barcelona |
2007 | AC Milan | 3-1 | Sevilla | |
2014 | Real Madril | 2-0 | Sevilla | |
2015 | FC Barcelona | 5-4 (luz) | Sevilla | |
2016 | Real Madril | 3-2 | Sevilla | |
2023 | Manchester City | 1-1 (pen:5-4) | Sevilla | |
Europa League | 2005-06 | Sevilla | 4-0 | Middlesbrough FC |
2006-07 | Sevilla | 2-2 (pen:3-1) | RCD Espanyol | |
2013-14 | Sevilla | 0-0 (pen:4-2) | SL Benfica | |
2014-15 | Sevilla | 3-2 | FC Dnipro Dnipropetrovsk | |
2015-16 | Sevilla | 3-1 | Liverpool FC | |
2019-20 | Sevilla | 3-2 | FC Internazionale Milano | |
2022-23 | Sevilla | 1-1 (pen:4-1) | AS Roma |
Azken urteetako ibilbidea
aldatuUrtea | Espainiako Liga | Errege Kopa | Esp. Superkopa | Europa | Eur. Superkopa | Mundua |
---|---|---|---|---|---|---|
1999-2000 | 20.a | 1/32 | ||||
2000-01 | 1.a (2. mailan) | 1/64 | ||||
2001-02 | 8.a | 1/32 | ||||
2002-03 | 10.a | 1/4 | ||||
2003-04 | 6.a | 1/2 | ||||
2004-05 | 6.a | 1/4 | 1/8 (Europa League) | |||
2005-06 | 5.a | 1/8 | 1.a (Europa League) | 1.a | ||
2006-07 | 3.a | 1.a | 1.a | 1.a (Europa League) | 2.a | |
2007-08 | 5.a | 1/8 | 1/8 (Txapeldunen Liga) | |||
2008-09 | 3.a | 1/2 | 1/32 (Europa league) | |||
2009-10 | 4.a | 1.a | 2.a | 1/8 (Txapeldunen Liga) | ||
2010-11 | 5.a | 1/2 | 1/16 (Europa League) | |||
2011-12 | 9.a | 1/8 | ||||
2012-13 | 9.a | 1/2 | ||||
2013-14 | 5.a | 1/16 | 1.a (Europa League) | 2.a | ||
2014-15 | 5.a | 1/4 | 1.a (Europa League) | 2.a | ||
2015-16 | 7.a | 2.a | 2.a | 1.a (Europa League) | 2.a | |
2016-17 | 4.a | 1/8 | 1/8 (Txapeldunen Liga) | |||
2017-18 | 7.a | 2.a | 2.a | 1/4 (Txapeldunen Liga) | ||
2018-19 | 6.a | 1/4 | 1/8 (Europa League) | |||
2019-20 | 4.a | 1/8 | 1.a (Europa League) | 2.a | ||
2020-21 | 4.a | 1/2 | 1/8 (Txapeldunen Liga) | |||
2021-22 | 4.a | 1/8 | 1/8 (Europa League) | |||
2022-23 | 12.a | 1/4 | 1.a (Europa League) | 2.a | ||
2023-24 | 14.a | 1/4 | Ligaxka (Txapeldunen Liga) |
Armarria
aldatuTaldea sortu zenetik Sevillaren armarriak hainbat diseinu izan ditu. Erabiliena bi zirkulu zentrokide eta haien erdian klubaren izena eta estatutuak onartu zireneko data daukana izan da: “SEVILLA FOOT-BALL CLUB 1905”. Barrualdeko zirkulu zurian SFC hizkiak daude idatzita.
Lehenengo armarria 1908a Juan Lafitak diseinatu zuen. 1921.urtean Pablo Rodriguez Blancok armarri berria diseinatu zuen. Klubaren zuzendaritzak onartu eta urriaren 16an estrainiatu zen. Hau da gaur egungo armarri ofiziala.
Ereserkia
aldatuSevilla taldeak bi ereserki ofizial ditu;
Sevilla F.C-ren ereserki ofiziala: Ereserki hau 1983.urtean egin zen. Letra Angel Luis Osquiguilea de Roncalesek idatzi zuen eta musika Manuel Osquiguilea de Roncalesek konposatu zuen.
Sevilla F.C-ren mendeurrenekoa: 2005 Javier Labandon El Arrebato-k konposatu zuen Sevilla F.C.-k 100 urteko historia ospatzen zuelako. Ereserki hau Espainiako kluben artean gehien saldu zen himnoa izan zen eta 2006 gehien saldu ziren diskoen artean bigarrena izan zen. 2006ko urriaren 6an Ramon Sanchez-Pizjuanen urreko diskoa jaso zuten ereserki honengatik.
Kanpo estekak
aldatu2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak | |
---|---|
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal |