Tomás Yerro

idazle espainiarra

Tomás Yerro Villanueva (Lerin, 1950eko otsailaren 11Iruñea, 2021eko apirilaren 10a) nafar poeta, filologo eta katedraduna izan zen.

Tomás Yerro

Bizitza
JaiotzaLerin1950eko otsailaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2021eko apirilaren 10a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea : Filologia Erromaniko
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, filologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Plaza de la Cruz BHI
Jasotako sariak

Biografia

aldatu

Nafarroako Unibertsitatean Filologia Erromanikoa ikasi zuen. Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle izan zen, eta literatur lanak argitaratu zituen hainbat hedabidetan. Nafar Ateneoa sortzeko prozesuan parte hartu zuen, eta Nafarroako Gobernuan ere izan zituen ardurak: Nafarroako Gobernuko Kultur Ekinaldien zerbitzuko buru izan zen 1991tik 1995era, eta Kultura zuzendari nagusi 1995etik 1999ra.[1] Bestetik, Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria ere izan zen.

Bere lan nagusiak honakoak dira:[2]

  • Aspectos técnicos y estructurales de la novela española actual (1977)
  • "Río Arga", revista poética navarra: estudio y antología (Charo Fuentesekin batera, 1988)
  • Escritores navarros actuales: antología (koord. 1990)
  • Narrativa española actual 1993-1997 (1998)
  • Por la senda del Quijote (koord. 2005)
  • Amado Alonso: el español de las dos orillas (koord. 2014).

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.