Tomás Yerro
idazle espainiarra
Tomás Yerro Villanueva (Lerin, 1950eko otsailaren 11 – Iruñea, 2021eko apirilaren 10a) nafar poeta, filologo eta katedraduna izan zen.
Tomás Yerro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lerin, 1950eko otsailaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2021eko apirilaren 10a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea : Filologia Erromaniko |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, filologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa Plaza de la Cruz BHI |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuNafarroako Unibertsitatean Filologia Erromanikoa ikasi zuen. Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle izan zen, eta literatur lanak argitaratu zituen hainbat hedabidetan. Nafar Ateneoa sortzeko prozesuan parte hartu zuen, eta Nafarroako Gobernuan ere izan zituen ardurak: Nafarroako Gobernuko Kultur Ekinaldien zerbitzuko buru izan zen 1991tik 1995era, eta Kultura zuzendari nagusi 1995etik 1999ra.[1] Bestetik, Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria ere izan zen.
Lanak
aldatuBere lan nagusiak honakoak dira:[2]
- Aspectos técnicos y estructurales de la novela española actual (1977)
- "Río Arga", revista poética navarra: estudio y antología (Charo Fuentesekin batera, 1988)
- Escritores navarros actuales: antología (koord. 1990)
- Narrativa española actual 1993-1997 (1998)
- Por la senda del Quijote (koord. 2005)
- Amado Alonso: el español de las dos orillas (koord. 2014).
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Tomas Yerrok jasoko du Vianako Printzea saria» Berria 2019-04-05 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El escritor y profesor Tomás Yerro, Premio Príncipe de Viana de la Cultura 2019» Diario de Navarra 2019/04/05.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |