1984ko Neguko Olinpiar Jokoak
Itxura
1984ko Neguko Olinpiar Jokoak, garai hartan Jugoslavia zeneko Sarajevo hirian ospatu ziren. Neguko Olinpiar Jokoen XIV. edizioa izan zen. Bertan, 1272 kirolarik parte hartu zuten, 49 herrialde, 6 kirol eta 49 probatan ordezkatuz. Joko hauetarako euren hautagaitza aurkeztu zuten beste hiri batzuk, 12 urte lehenagoko jokoen egoitza izan zen Sapporo eta Suediako Falun-Göteborg hiri bikotea izan ziren.
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | 9 | 9 | 6 | 24 |
2 | Sobietar Batasuna | 6 | 10 | 9 | 25 |
3 | AEB | 4 | 4 | 0 | 8 |
4 | Finlandia | 4 | 3 | 6 | 13 |
5 | Suedia | 4 | 2 | 2 | 8 |
6 | Norvegia | 3 | 2 | 4 | 9 |
7 | Suitza | 2 | 2 | 1 | 5 |
8 | Kanada | 2 | 1 | 1 | 4 |
Alemaniako Errepublika Federala | 2 | 1 | 1 | 4 | |
10 | Italia | 2 | 0 | 0 | 2 |
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herrialde sozialista batean ospatu ziren lehen Neguko Olinpiar Jokoak izan ziren
- Juan Antonio Samaranchen lehen olinpiar jokoak izan ziren, Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren presidente bezala.
- Emakumezkoen eski nordikoko 20 kilometroko lasterketak, bere debuta egin zuen olinpiar joko hauetan.
Kirolari nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jure Franko
- Marja-Liisa Hämäläinen
- Gaetan Boucher
- Karin Enke
- Eirik Kvalfoss
- Phil Mahre
- Steve Mahre
- Jayne Torvill
- Christopher Dean
- Bill Johnson
- Lamine Gueye
Maskota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokoetako maskota, Vučko izan zen, otso bat, Jože Trobec esloveniar diseinatzaile eta marrazkilariak egina.
Aurrekoa 1980ko Lake Placideko Neguko Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Neguko XIV. Olinpiar Jokoak 1984 |
Ondorengoa 1988ko Calgaryko Neguko Olinpiar Jokoak |