Edukira joan

Aldare taurobolikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa: 19. lerroa:


* Jainkosaren izena, oro har, laburki: M(atri) D(eum) I(daeae) edo MATRIS DM ID (Idaeatar jainkoen amari); S(acrum) M(ater) D(eum), (Jainkoen ama sakratua), M(agna) M(ater) D(eum) (Jainkoen ama handia).
* Jainkosaren izena, oro har, laburki: M(atri) D(eum) I(daeae) edo MATRIS DM ID (Idaeatar jainkoen amari); S(acrum) M(ater) D(eum), (Jainkoen ama sakratua), M(agna) M(ater) D(eum) (Jainkoen ama handia).
* Sakrifizioaren aipamena, ''taurobolium-a'' (batzuetan ''tauropolium''), batzuetan ''criobolium''-a<ref group="oh">Ahari baten sakrifikatzea.</ref> (edo biak); aditza da edo ''fecit'' (X-k taurobolioa “egin” zuen) edo ''accepit'' (Xk taurobolioa “jaso” zuen); aditza aldatzeak, Robert Turcan-en arabera, sakrifizioaren praktika ezberdina ekar dezake.<ref>{{Ouvrage|prénom1=Robert|nom1=Turcan|titre=Les cultes orientaux dans le monde romain|éditeur=Les Belles Lettres|collection=Histoire|lieu=Paris|année=1992|numéro d'édition=2|pages totales=397|isbn=978-2-251-38001-8|isbn10=2-251-38001-9}}.</ref> Batzuetan ''vires''-ak aipatzen dira, zeintzuk, oro har, animalia sakrifikatuaren barrabilak direla uste baita:
* Sakrifizioaren aipamena, ''taurobolium-a'' (batzuetan ''tauropolium''), batzuetan ''criobolium''-a<ref group="oh">Ahari baten sakrifikatzea.</ref> (edo biak); aditza da edo ''fecit'' (X-k taurobolioa “egin” zuen) edo ''accepit'' (Xk taurobolioa “jaso” zuen); aditza aldatzeak, Robert Turcan-en arabera, sakrifizioaren praktika ezberdina ekar dezake.<ref>{{erreferentzia|izena=Robert|abizena=Turcan|urtea=1992. 2. arg.|izenburua=Les cultes orientaux dans le monde romain|argitaletxea=Paris, Les Belles Lettres, bild. « Histoire »|orrialdeak=397|ISBN=9782251380018|hizkuntza=fr}}</ref> Batzuetan ''vires''-ak aipatzen dira, zeintzuk, oro har, animalia sakrifikatuaren barrabilak direla uste baita:
* Sakrifizioaren jasotzailea edo jasotzaileak, pertsona pribatua (oro har, babeslea bera), pertsona ospetsuak (enperadorea, familia inperiala);
* Sakrifizioaren jasotzailea edo jasotzaileak, pertsona pribatua (oro har, babeslea bera), pertsona ospetsuak (enperadorea, familia inperiala);
* Sakrifizioa agindu duena, pertsona pribatua edo komunitatea izan daitekeena;
* Sakrifizioa agindu duena, pertsona pribatua edo komunitatea izan daitekeena;
55. lerroa: 55. lerroa:
[[Erroma|Erroman]], kultu [[Frigia|frigiarren]] gune nagusia [[Vatikano Hiria|Vatikanoko]] muinoan zegoen. Tenplua IV. mendean suntsitu zuten. 1618an, [[Paulo V.a|Paulo V.ak]] [[San Petri basilika|San Petri basilikako]] fatxada eraiki zuenean, apurtutako aldare tauroboliko ugari aurkitu ziren.<ref group="oh">« On trouva, dans une fosse profonde, un amas considérable de débris qu’on y avait jetés après les avoir soigneusement brisés et martelés. Ils provenaient d’autels érigés en cet endroit pour conserver le souvenir de sacrifices tauroboliques », Gaston Boissier, ''La fin du paganisme'', livre 6 chapitre 1, Paris, Hachette, 1891.</ref> Inskripzioak, funtsean, [[Graziano|Grazianoren]] agintaldikoak ziren. Gaur egun, hamabost bat aldare daude Erroman.<ref>Guarducci, Margherita (1979) ''Phrygianum del Vaticano'', in ''La soteriologia dei culte orientale nell’imperio romano'', colloque international, Rome, 1979, Leiden, E. J. Brill, 1982. </ref>
[[Erroma|Erroman]], kultu [[Frigia|frigiarren]] gune nagusia [[Vatikano Hiria|Vatikanoko]] muinoan zegoen. Tenplua IV. mendean suntsitu zuten. 1618an, [[Paulo V.a|Paulo V.ak]] [[San Petri basilika|San Petri basilikako]] fatxada eraiki zuenean, apurtutako aldare tauroboliko ugari aurkitu ziren.<ref group="oh">« On trouva, dans une fosse profonde, un amas considérable de débris qu’on y avait jetés après les avoir soigneusement brisés et martelés. Ils provenaient d’autels érigés en cet endroit pour conserver le souvenir de sacrifices tauroboliques », Gaston Boissier, ''La fin du paganisme'', livre 6 chapitre 1, Paris, Hachette, 1891.</ref> Inskripzioak, funtsean, [[Graziano|Grazianoren]] agintaldikoak ziren. Gaur egun, hamabost bat aldare daude Erroman.<ref>Guarducci, Margherita (1979) ''Phrygianum del Vaticano'', in ''La soteriologia dei culte orientale nell’imperio romano'', colloque international, Rome, 1979, Leiden, E. J. Brill, 1982. </ref>


1919an San Pedro plazatik gertu aurkitutako aldare batek, grezierazko inskripzioarekin, zezenaren eta ahariaren sakrifizio bat aipatzen du, hartzaileari «hogeita zortzi urte baketsu» egozten dizkiona.<ref>{{Erreferentzia|izena=Franz|abizena=Cumont|izenburua=Découverte d'un autel taurobolique à Rome|orrialdeak=253–255|data=1923|url=https://www.persee.fr/doc/crai_0065-0536_1923_num_67_3_74778|aldizkaria=Comptes rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres|alea=3|zenbakia=67|doi=10.3406/crai.1923.74778|sartze-data=2024-10-01}}</ref> Hasieran Letrango Museoan jarri zuten, baina gaur egun [[Vatikanoko Museoak|Vatikanoko Museoen]]<ref>Margherita Guarducci, (1982) "[https://brill.com/display/book/edcoll/9789004295704/B9789004295704-s006.xml L’interruzione dei culti nel Phrygianum del Vaticano durante il IV secolo d.Cr.]", ''La soteriologia dei culti orientali nell'Impero Romano,'' 109–122 or. DOI:  <nowiki>https://doi.org/10.1163/9789004295704_006</nowiki></ref> erreserbetan dago.
1919an San Pedro plazatik gertu aurkitutako aldare batek, grezierazko inskripzioarekin, zezenaren eta ahariaren sakrifizio bat aipatzen du, hartzaileari «hogeita zortzi urte baketsu» egozten dizkiona.<ref>{{Erreferentzia|izena=Franz|abizena=Cumont|izenburua=Découverte d'un autel taurobolique à Rome|orrialdeak=253–255|data=1923|url=https://www.persee.fr/doc/crai_0065-0536_1923_num_67_3_74778|aldizkaria=Comptes rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres|alea=3|zenbakia=67|doi=10.3406/crai.1923.74778|sartze-data=2024-10-01}}</ref> Hasieran Letrango Museoan jarri zuten, baina gaur egun [[Vatikanoko Museoak|Vatikanoko Museoen]]<ref>Guarducci, Margherita (1982) "[https://brill.com/display/book/edcoll/9789004295704/B9789004295704-s006.xml L’interruzione dei culti nel Phrygianum del Vaticano durante il IV secolo d.Cr.]", ''La soteriologia dei culti orientali nell'Impero Romano,'' 109–122 or. DOI:  <nowiki>https://doi.org/10.1163/9789004295704_006</nowiki></ref> erreserbetan dago.


=== Iberiar penintsula ===
=== Iberiar penintsula ===
Kordoban bi aldare aipatzen dira:
Kordoban bi aldare aipatzen dira:


* M. J. Vermaseren, ''Corpus Cultus Cibelae Attidisque'', V. liburukian aipatzen den 234 zenbakidun aldarea<ref>M. J. Vermaseren, ''Corpus Cultus Cibelae Attidisque'', V, 176.</ref>
* M. J. Vermaseren, ''Corpus Cultus Cibelae Attidisque'', V. liburukian aipatzen den 234 zenbakidun aldarea<ref>Vermaseren, M. J. (1986). ''[[iarchive:corpuscultuscybe0005verm|Corpus Cultus Cibelae Attidisque]]'', V, 176.</ref>
* M. J. Vermaseren, ''Corpus Cultus Cibelae Attidisque'', V. liburukian aipatzen den Martxoaren 238 zenbakidun<ref>M. J. Vermaseren, ''Corpus Cultus Cibelae Attidisque'', V, 177.</ref>
* M. J. Vermaseren, ''Corpus Cultus Cibelae Attidisque'', V. liburukian aipatzen den Martxoaren 238 zenbakidun<ref>Vermaseren, M. J. (1986) ''[[iarchive:corpuscultuscybe0005verm|Corpus Cultus Cibelae Attidisque]]'', V, 177.</ref>
* Cordoban aurkitutako aldare zatia, J. Beltránentzat aldare taurobolikoa da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos|hizkuntza=es|url=https://ceres.mcu.es/pages/Main?idt=136625&inventary=CE009034&table=FMUS&museum=MAECO|aldizkaria=ceres.mcu.es|sartze-data=2024-09-29}}</ref>
* Cordoban aurkitutako aldare zatia, J. Beltránentzat aldare taurobolikoa da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos|hizkuntza=es|url=https://ceres.mcu.es/pages/Main?idt=136625&inventary=CE009034&table=FMUS&museum=MAECO|aldizkaria=ceres.mcu.es|sartze-data=2024-09-29}}</ref>
* Meridan aurkitutako aldare krioboliko bat dago MANen (MAN 16514).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos|hizkuntza=es|url=https://ceres.mcu.es/pages/Main?idt=38054&inventary=16514&table=FMUS&museum=MAN|aldizkaria=ceres.mcu.es|sartze-data=2024-09-29}}</ref><ref>{{erreferentzia|argitaletxea=Museo Arqueológico Nacional|hizkuntza=es|url=https://www.man.es/man/dam/jcr:f7bdc66d-d918-401b-b2c3-92f73d22716c/2014-patrimoniofemenino-tradici-n-modernidad-valeria-avita.pdf|aldizkaria=Tradición y Modernidad. Patrimonio en fermenino.}}</ref>
* Meridan aurkitutako aldare krioboliko bat dago MANen (MAN 16514).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos|hizkuntza=es|url=https://ceres.mcu.es/pages/Main?idt=38054&inventary=16514&table=FMUS&museum=MAN|aldizkaria=ceres.mcu.es|sartze-data=2024-09-29}}</ref><ref>{{erreferentzia|argitaletxea=Museo Arqueológico Nacional|hizkuntza=es|url=https://www.man.es/man/dam/jcr:f7bdc66d-d918-401b-b2c3-92f73d22716c/2014-patrimoniofemenino-tradici-n-modernidad-valeria-avita.pdf|aldizkaria=Tradición y Modernidad. Patrimonio en fermenino.}}</ref>
80. lerroa: 80. lerroa:


* [[Bordele]] (Gironda), Akitaniako Museoa: Valeria Iullina eta Iulia Sanctaren aldarea ([[Corpus Inscriptionum Latinarum|CIL]] XIII 573); Sulpicius Tertiusen alaba zen ''Sulpicia'' Albaren aldarea.
* [[Bordele]] (Gironda), Akitaniako Museoa: Valeria Iullina eta Iulia Sanctaren aldarea ([[Corpus Inscriptionum Latinarum|CIL]] XIII 573); Sulpicius Tertiusen alaba zen ''Sulpicia'' Albaren aldarea.
* [[Périgueux|Perigueux]] (Dordoina), Vesunna museo galo-erromatarra, Lucius Pomponius Paternus-ek ''"Jainkoen Amari eta Numma inperialei''" egindako aldarea (CIL XIII 11042).<ref>[http://www.perigueux-vesunna.fr/ressources/les-collections/visite-du-musee-approche-thematique/le-monde-religieux/ ''Vesunna'', musée de Périgueux].</ref>
* [[Périgueux|Perigueux]] (Dordoina), Vesunna museo galo-erromatarra, Lucius Pomponius Paternus-ek ''"Jainkoen Amari eta Numma inperialei''" egindako aldarea (CIL XIII 11042).<ref group="oh">[http://www.perigueux-vesunna.fr/ressources/les-collections/visite-du-musee-approche-thematique/le-monde-religieux/ ''Vesunna'', musée de Périgueux].</ref>
* Lectoure (Gers), 20 aldare kontserbatu dira (berez, 22 aurkitu ziren hasieran), hiru zeremonia handiri dagozkienak K.o. 176, 239 eta 241. urtekoak Lectoureko Eugène Camoreyt Museoa, 1540an aurkitua eta «bilduma publiko» gisa.
* Lectoure (Gers), 20 aldare kontserbatu dira (berez, 22 aurkitu ziren hasieran), hiru zeremonia handiri dagozkienak K.o. 176, 239 eta 241. urtekoak Lectoureko Eugène Camoreyt Museoa, 1540an aurkitua eta «bilduma publiko» gisa.


==== Galia Narbonensea ====
==== Galia Narbonensea ====


* [[Narbona]] (Aude), museo arkeologikoa: bederatzi aldare tauroboliko eta aldare-zatiak aurkitu eta erreferentziatu zituzten; hainbat galdu egin ziren.<ref> Duthoy,Robert (1969), ''[[iarchive:tauroboliumitsev0000robe|The Taurobolium: its evolution and terminology]]''. ISBN: 9789004005594</ref>
* [[Narbona]] (Aude), museo arkeologikoa: bederatzi aldare tauroboliko eta aldare-zatiak aurkitu eta erreferentziatu zituzten; hainbat galdu egin ziren.<ref> Duthoy, Robert (1969), ''[[iarchive:tauroboliumitsev0000robe|The Taurobolium: its evolution and terminology]]''. ISBN: 9789004005594</ref>
* [[Saintes-Maries-de-la-Mer]] herriko elizako kriptan, [[Mitraismo|Mitraren]] gurtzari lotutako aldare tauroboliko bat dago. "Hiru Amen" gurtzari dedikatutako eta "Junoiei" eskainita dagoelnaen idazkuna duen aldare baten beste bi zatirekin batera, “Mari santuen burukoak” multzoa osatzen dute.
* [[Saintes-Maries-de-la-Mer]] herriko elizako kriptan, [[Mitraismo|Mitraren]] gurtzari lotutako aldare tauroboliko bat dago. "Hiru Amen" gurtzari dedikatutako eta "Junoiei" eskainita dagoelnaen idazkuna duen aldare baten beste bi zatirekin batera, “Mari santuen burukoak” multzoa osatzen dute.
* [[Lyon]] (Rodano), aldare garrantzitsua, Fourvière-ko museo galo-erromatarra, K.o. 160. Beste lau aldare oso eta zati bat ere badaude museo horretan.
* [[Lyon]] (Rodano), aldare garrantzitsua, Fourvière-ko museo galo-erromatarra, K.o. 160. Beste lau aldare oso eta zati bat ere badaude museo horretan.
91. lerroa: 91. lerroa:
* [[Tain-l'Hermitage|Tain-l’Hermitage]] (Drôme), K.o. 184ko aldarea taurobolikoaren kopia berria. Aurpegi nagusian, behe-erliebean, zezen burua eta dedikazio testua.
* [[Tain-l'Hermitage|Tain-l’Hermitage]] (Drôme), K.o. 184ko aldarea taurobolikoaren kopia berria. Aurpegi nagusian, behe-erliebean, zezen burua eta dedikazio testua.
*[[Valence (Drôme)|Valence]] (Drôme), [[Châteauneuf-sur-Isère|Châteauneuf-sur-Isère-n]] 1786an aurkitutako aldarea; Valencen aurkitutako aldarea (goiko aldea), Place des Ormeaux, 1863an (CIL XII, 1745), Valenceko Arte Ederren Museoa.
*[[Valence (Drôme)|Valence]] (Drôme), [[Châteauneuf-sur-Isère|Châteauneuf-sur-Isère-n]] 1786an aurkitutako aldarea; Valencen aurkitutako aldarea (goiko aldea), Place des Ormeaux, 1863an (CIL XII, 1745), Valenceko Arte Ederren Museoa.
*[[Die|Die (Drôme)]], Die edo inguruan aurkitutako zazpi aldare.<ref>Jacques Planchon et alii ''(''2010), ''Carte archéologique de la Gaule'', 26 (Drôme), AIBL / MSH, Paris, 303, 309-310 eta 491 or.</ref> Hiru Dieko Museoan<ref group="oh">[https://www.museededie.org/ Musée de Die et du Diois]</ref> daude. Beste bat epaitegiaren fatxadan dago, bi bilduma pribatuetan daude eta zazpigarrena XVIII. mendean desagertu zen. Guztiak II. eta III. mende amaierakoak dira; desagertutako aldareak Dieko zeremonia bat aipatzen zuen, [[Filipo Arabiarra]] enperadorearen omenez eta Valenceko, [[Alba Helviorum|''Alba Helviorume''ko]] eta [[Orange (Vaucluse)|Orangeko]] apaizen aurrean.<ref>Bernard Rémy, Henri Desaye et alii (2012), ''Inscriptions Latines de Narbonnaise'', VII, Les Voconces, 1, Die, ''Gallia'', XLIVe suppl. (''ILN''), CNRS Editions, Paris, 10. zk., 105-108 or.</ref> Gainerako seiek berezitasun bat dute: aldarearen alde nagusian elkartuta, zezen buru bat eta ahari bat dituzte.
*[[Die|Die (Drôme)]], Die edo inguruan aurkitutako zazpi aldare.<ref>Jacques Planchon et alii ''(''2010), ''Carte archéologique de la Gaule'', 26 (Drôme), AIBL / MSH, Paris, 303, 309-310 eta 491 or.</ref> Hiru Dieko Museoan<ref group="oh">[https://www.museededie.org/ Musée de Die et du Diois]</ref> daude. Beste bat epaitegiaren fatxadan dago, bi bilduma pribatuetan daude eta zazpigarrena XVIII. mendean desagertu zen. Guztiak II. eta III. mende amaierakoak dira; desagertutako aldareak Dieko zeremonia bat aipatzen zuen, [[Filipo Arabiarra]] enperadorearen omenez eta Valenceko, [[Alba Helviorum|''Alba Helviorume''ko]] eta [[Orange (Vaucluse)|Orangeko]] apaizen aurrean.<ref>Rémy, Bernard; Desaye,Henri ''et alii'' (2012), ''Inscriptions Latines de Narbonnaise'', VII, Les Voconces, 1, Die, ''Gallia'', XLIVe suppl. (''ILN''), CNRS Editions, Paris, 10. zk., 105-108 or.</ref> Gainerako seiek berezitasun bat dute: aldarearen alde nagusian elkartuta, zezen buru bat eta ahari bat dituzte.


* [[Le Pouzin]] (Ardèche), III. mendeko <ref>Louis Richard, ''L’Autel taurobolique du Pouzin (Ardèche)'', ''Revue des Études anciennes'', 1967, 3-4, 255-265 or., Ill.</ref> aldare zati bat (altuera: 36 cm), 1950ean aurkitua. Zezen buru bat darama inskripzio baten gainean.
* [[Le Pouzin]] (Ardèche), III. mendeko <ref>Louis Richard, ''L’Autel taurobolique du Pouzin (Ardèche)'', ''Revue des Études anciennes'', 1967, 3-4, 255-265 or., Ill.</ref> aldare zati bat (altuera: 36 cm), 1950ean aurkitua. Zezen buru bat darama inskripzio baten gainean.
97. lerroa: 97. lerroa:
* [[Avignon]] ([[Vaucluse]]), Calvet museoa: [[Cadarossa|Caderoussen]] aurkitutako aldare bat, Orangetik gertu.
* [[Avignon]] ([[Vaucluse]]), Calvet museoa: [[Cadarossa|Caderoussen]] aurkitutako aldare bat, Orangetik gertu.
* [[Vence]] ([[Itsas Alpeak]]), katedralaren fatxadan dagoen aldarea (CIL XII, 1).
* [[Vence]] ([[Itsas Alpeak]]), katedralaren fatxadan dagoen aldarea (CIL XII, 1).
* Ríez ([[Proventza Garaiko Alpeak]]) Museo lapidarioan. 1616an aurkitu zuten, K.o. II. mendearen bigarren erdikoa. Iturri baten oinarri gisa erabili zuten, 1824an Museo lapidariora eraman aurretik<ref>Museo lapidarioa Riezeko baptisterioa paleokristatuan egin zuten. [http://jean.morenon.fr/museum/HTML/asterix.htm Baptistère de Riez (04). Visite du musée lapidaire]</ref><ref>Aubin-Louis Millin, ''Voyage dans les départemens du Midi de la France'', T. III, Paris, Imprimerie impériale, 1808 .</ref>. Aldarea Lucius Decimus Pacatus eta bere emazte Coelia Secundinarentzat eskainia da. Errematea falta da. Alboetako aurpegiak, zezen buru batekin, ahari buru batekin eta pinu sagar batekin onartuta daude (CIL XII, 357). Bigarren aldare bat ere badago (CIL XII, 358).
* Ríez ([[Proventza Garaiko Alpeak]]) Museo lapidarioan. 1616an aurkitu zuten, K.o. II. mendearen bigarren erdikoa. Iturri baten oinarri gisa erabili zuten, 1824an Museo lapidariora eraman aurretik<ref group="oh">Museo lapidarioa Riezeko baptisterioa paleokristatuan egin zuten. [http://jean.morenon.fr/museum/HTML/asterix.htm Baptistère de Riez (04). Visite du musée lapidaire]</ref><ref>Aubin-Louis Millin, ''Voyage dans les départemens du Midi de la France'', T. III, Paris, Imprimerie impériale, 1808 .</ref>. Aldarea Lucius Decimus Pacatus eta bere emazte Coelia Secundinarentzat eskainia da. Errematea falta da. Alboetako aurpegiak, zezen buru batekin, ahari buru batekin eta pinu sagar batekin onartuta daude (CIL XII, 357). Bigarren aldare bat ere badago (CIL XII, 358).
* Porquerollesen, [[Hyères|Hyèresetik]] gertu ([[Var (departamendua)|Var]]), 2004an aurkitu zuten, oso degradatua; atzeko aurpegian, zezen eta ahari buruak ditu.<ref>Lemoine, Yvon (2004) [https://www.academia.edu/2907528/Un_autel_taurobolique_découvert_rue_de_la_Douane_à_Porquerolles_Hyères_Y._Lemoine_Revue_du_Centre_Archéologique_du_Var_2004_p._87-89 Un autel taurobolique découvert rue de la Douane à Porquerolles, Hyères] Revue du Centre Archéologique du Var, 87-89 or. Academia bidez.</ref>
* Porquerollesen, [[Hyères|Hyèresetik]] gertu ([[Var (departamendua)|Var]]), 2004an aurkitu zuten, oso degradatua; atzeko aurpegian, zezen eta ahari buruak ditu.<ref>Lemoine, Yvon (2004) [https://www.academia.edu/2907528/Un_autel_taurobolique_découvert_rue_de_la_Douane_à_Porquerolles_Hyères_Y._Lemoine_Revue_du_Centre_Archéologique_du_Var_2004_p._87-89 Un autel taurobolique découvert rue de la Douane à Porquerolles, Hyères] Revue du Centre Archéologique du Var, 87-89 or. Academia bidez.</ref>



22:27, 1 urria 2024ko berrikusketa

K.o. II. eta III. mendeetako aldare taurobolitikoak, Fourvière-ko museo galo-erromatarra Lyonen (Frantzia).
K.o. 160ko aldarearen hiru alde, Lyonen.
Bordeleko aldarea.
Severusen aldarea, Lectoure.
Texongo aldarea, Texon auzoa, Flavignac.
Tain-l'Hermitageko (Drôme) aldarearen kopia modernoa.
Archigallus bat irudikatzen duen behe-erliebea: txindatak , isipua, otarra mistikoa[1], tympanum-a (panderoaren antzeko soinu-tresna), liturgia buruaren makulua, eta enokoe bat.
Valeceko dendrophorus-ek[oh 1] eskainitako aldare taurobolitikoa, Chateauneuf-d'Isère-n aurkitua. Valenceko Arte Ederren Museoa (Drôme)
Place des Ormeaux-n aurkitutako aldare taurobolikoa, Velencen. Velenceko Arte Ederren Museoa (Drôme)

Aldare taurobolikoa harrizko monumentu bat da, taurobolio (zezenaren sakrifizioa) izeneko sakrifizio bat oroitzeko erabiltzen dena, Zibele jainkosaren eta Atis jainkoaren omenez egiten dena; zezen bat, batzuetan ahari bat, sakrifikatzean datza (sakrifizioari kriobole deitzen zaio).

Deskribapena

Aldare taurobolikoa paralelepipedo forma duen harrizko blokea da. Oro har, moldurak izaten ditu oinarrian eta goiko partea landuta du, erlaitz bat eta bestelako dekorazio-elementuren batek osatua; azken burko hori frontoi itxurako pieza bat izan daiteke. Neurriak aldakorrak dira, eta altuera metro eta erdira irits daiteke. Harriaren izaera aldatu egiten da eskualdearen arabera, kareharria, marmol zuria (Lectoure) edo granitoa (Texongoa). Aurpegi nagusian, sakrifizioaren onuraduna eta emailea, apaizaren izena eta abar adierazten dituen testua dago grabatuta. Alboetako aurpegietan behe-erliebean zizelkatuta agertzen dira, ia beti zerrendekin (infulae), animalia sakrifikatuek (zezena, aharia), objektu liturgikoek, harpè bat (aberea akabatzeko labanaren antzekoa, punta konkortuta duena), labana, zuzia, patera. Atisen gurtzari lotuak ere ager daitezke: enborra, adarra, pinu-sagarra. Ez zuen balio sakrifizio-aldare gisa, zenbaitek hori uste izan duten arren, eta, beraz, ez zuen inolako paperik betetzen sakrifizioan bertan, gero egiten baitze, oroitzapenezko gisa.

Sakrifizioa babesleak diren pertsonen alde ematen da, baina enperadorearentzat izan daitezke, osasunagatik: Lyongo aldare taurobolikoa Antonino Pio enperadoreari eskainita dago; Lectouren, Erromatar garaiko Lactora hirian, lactorateen errepublikak aldare tauroboliko bat eskaintzen du “familia inperialaren salbaziorako”.

Idazkunak

Aldareen inskripzioetan, xehetasun gehiagorekin edo gutxiagorekin, honako elementu hauek aipatzen dira:

  • Jainkosaren izena, oro har, laburki: M(atri) D(eum) I(daeae) edo MATRIS DM ID (Idaeatar jainkoen amari); S(acrum) M(ater) D(eum), (Jainkoen ama sakratua), M(agna) M(ater) D(eum) (Jainkoen ama handia).
  • Sakrifizioaren aipamena, taurobolium-a (batzuetan tauropolium), batzuetan criobolium-a[oh 2] (edo biak); aditza da edo fecit (X-k taurobolioa “egin” zuen) edo accepit (Xk taurobolioa “jaso” zuen); aditza aldatzeak, Robert Turcan-en arabera, sakrifizioaren praktika ezberdina ekar dezake.[2] Batzuetan vires-ak aipatzen dira, zeintzuk, oro har, animalia sakrifikatuaren barrabilak direla uste baita:
  • Sakrifizioaren jasotzailea edo jasotzaileak, pertsona pribatua (oro har, babeslea bera), pertsona ospetsuak (enperadorea, familia inperiala);
  • Sakrifizioa agindu duena, pertsona pribatua edo komunitatea izan daitekeena;
  • Apaiz ospatzailea (sacerdos);
  • Batzuetan, tibia jotzailea aipatzen da; tibia bi hodi dituen txirula zeremoniala da;
  • Testu luzeetan, parte-hartzaileen beste aipamen batzuk ager daitezke: galoak (Zibele-Atis kultuaren apaiz mota bat) , Archigallus, dendrophorumak;
  • Azkenik, agintzean zegon enperadorea, urteko kontsula, sakrifizioaren data.

Apaingarriak

Behe-erliebean zizelkatutako apaingarri nagusiek gurtzako elementuak irudikatzen dituzte, giza irudikapenak izan ezik. Batez ere, hauek dira:

  • Hildako animaliaren burua, kasu gehienetan zezen bat (taurobolerako), adarrak zerrendaz (vittus) edo alde bakoitzetik zintzilik dagoen perlazko iduneko batez (infulaue) inguratuta. Edo ahari-buru bat (kriobolioa baterako); biak batera ager daitezke aldare berean.
  • Pinu bat, Attisen sinboloa, edo pinu-sagar bat; pinua, moztua eta zerrendaz inguratua, dendroforeek garraiatzen zutena.
  • txano frigiarra;
  • gurtzako objektuak:
    • enokoe, ardoarentzako pitxer mota, bureta;
    • urceus[oh 3], pegarra, buztinezko pitxerra;
    • Patera sinplea edo kirtenduna;
    • cista (ontzi mota bat, kultu hauetan sakratutzat zutena)
    • pedum (heldulekua bihurritua duen makila, autoritate liturgikoaren ikurra, geroago apezpikuaren makuluaren antzekoa); txirula bihurritu batekin nahas daiteke;
    • aspergillum-a (isipua);
    • Hiltzeko ganibeta (harpè), zati batean, igitai forma duen labana; harpè-aren ezaugarria da bere xafla ilgora-itxurako kako bat duela, orriaren erdian kokatua, biktimaren zauria handitzeko;
    • tympanum-a;
    • txindatak;
    • tibia, flauta, (badirudi tibia jotzaileak zeremonian paper garrantzitsua jokatzen duela ). Zibele eta Atisen kultuarekin lotutako festek musika tresna asko eta zaratatsuak eskatzen zituzten.

Apainketa operoa eta inskripzioa duten aldare taurobolitiko askotan, musika-tresnak eta musikarien aipamen epigrafikoak (tibia jolea) dituzte, Lectoure-koetan izan ezik.[3]

Banaketa geografikoa

Ez dirudi animaliak, zezena edo aharia, hil direnik Zibeleren gurtzaren jaiotza lekuan (Anatolia); nolanahi ere, ez dute monumentu berezirik utzi. Taurobolioak eta kriobolioak Erroman gurtza sartzearekin batera agertu ziren. Hurrengo zerrendak gordetzen diren aldare nagusiak biltzen ditu, eta ezin da zehatza eta mugatzailea izan. Zenbaketa zehatza zaildu egiten da aldare asko puskatuta daudelako edo identifikaezinak direlako (batez ere erregistrorik ez daramatenak) Zibele eta Atis-ekiko kultuekin lotutako monumentu askoren artean. Corpus Cultus Cybelae Attidisque 1977 eta 1989 urteen artean sortu zen, eta mota horretako objektuen errolda bat jaso zuen.

Franck Delage-k, Emile Esperandieu-ren Erromatar Galiako behe-erliebeen, estatuen eta bustoen Bilduma Orokorrean oinarrituta, 25 taurobolio zerrendatu zituen Galia osorako. Gaur egun oso gaindituta dago zenbaki hori, eta Louis Richard 71 deskribatu ditu.[4]

Italia

Erroman, kultu frigiarren gune nagusia Vatikanoko muinoan zegoen. Tenplua IV. mendean suntsitu zuten. 1618an, Paulo V.ak San Petri basilikako fatxada eraiki zuenean, apurtutako aldare tauroboliko ugari aurkitu ziren.[oh 4] Inskripzioak, funtsean, Grazianoren agintaldikoak ziren. Gaur egun, hamabost bat aldare daude Erroman.[5]

1919an San Pedro plazatik gertu aurkitutako aldare batek, grezierazko inskripzioarekin, zezenaren eta ahariaren sakrifizio bat aipatzen du, hartzaileari «hogeita zortzi urte baketsu» egozten dizkiona.[6] Hasieran Letrango Museoan jarri zuten, baina gaur egun Vatikanoko Museoen[7] erreserbetan dago.

Iberiar penintsula

Kordoban bi aldare aipatzen dira:

  • M. J. Vermaseren, Corpus Cultus Cibelae Attidisque, V. liburukian aipatzen den 234 zenbakidun aldarea[8]
  • M. J. Vermaseren, Corpus Cultus Cibelae Attidisque, V. liburukian aipatzen den Martxoaren 238 zenbakidun[9]
  • Cordoban aurkitutako aldare zatia, J. Beltránentzat aldare taurobolikoa da.[10]
  • Meridan aurkitutako aldare krioboliko bat dago MANen (MAN 16514).[11][12]

Meridan aurkitutako aldareak, Madrilen dagoen Espainiako Arkeologia Museo Nazionala (MAN). Espainian aurkitutako aldareek taurobolium hitza erabiltzen dute maiz.

Portugalen, Faro eta Belémgo museo arkeologikoek aldare kriobolikoak baino ez dituzte gordetzen.

Nafarroa Garaia, Araba eta Zaragoza

Badirudi Ebro bailarako eskualde horretan bereziki ugariak direla taurobolioak, eskualde erlatiboki txiki batean mota honetako aldare asko agertu baitira, nahiz eta ez diren beste lekuetan bazian aberatsak eta ez dute horren apainketa oparoa.

Araba, Nafarroa eta Zaragoza probintzietan aurkitu diren aldareak hauek dira: Zaragozako probintzian, lau aldare Zaragozako Ejea de los Caballeros udalerriko Farasdués[13] herrian, bat in situ agertu zena, Uncastillon (Los Bañales aztarnategiko bi bloke)[14], Sausen, Sause udalerriko Mamillas herrian, Cinco Villaseko Sofuentesen eta Layana-Sádaba. Ikerlari guztiek ez dituzte horiek denak aldare moduan interpretatzen, baina denek dute zezen-burua irudikatua erliebearen bidez. Nafarroen agertu dira Eslaban, Gallipentzun eta Arellanoko villan[15] [16] eta Artaxoan[17]. Araban, Amurrion agertu da bat, Elexazareko aztarnategian.

Arellanon dagoen Musen villa erromatarrean aurkitu zen bi aldareetako bat.

Frantzia

Gaur egun kontserbatzen diren aldare taurobolitikoek gurtzarako leku nagusiak gutxi gorabehera kokatzeko aukera ematen dute. Frantzian, erromatarren okupazio eremuetan kokatzen dira gehienbat, Proventzan, Lyonen eta Rodano haranean, Galia Narbonensisean eta Akitanian. Aldare taurobolitikoen bildumarik garrantzitsuena Lectoure-koa da, antzinatean, Lactora zena. Hogei aldarerekin, Frantzian kontserbatutako aldareen erdia baino zertxobait gutxiago gorde ditu. Zazpi aldarerekin, Die udalerriak (Dea Augusta Vocontiorum kolonia) Narbonensis probintziako bilduma garrantzitsuena eman du.

Akitania

  • Bordele (Gironda), Akitaniako Museoa: Valeria Iullina eta Iulia Sanctaren aldarea (CIL XIII 573); Sulpicius Tertiusen alaba zen Sulpicia Albaren aldarea.
  • Perigueux (Dordoina), Vesunna museo galo-erromatarra, Lucius Pomponius Paternus-ek "Jainkoen Amari eta Numma inperialei" egindako aldarea (CIL XIII 11042).[oh 5]
  • Lectoure (Gers), 20 aldare kontserbatu dira (berez, 22 aurkitu ziren hasieran), hiru zeremonia handiri dagozkienak K.o. 176, 239 eta 241. urtekoak Lectoureko Eugène Camoreyt Museoa, 1540an aurkitua eta «bilduma publiko» gisa.

Galia Narbonensea

  • Narbona (Aude), museo arkeologikoa: bederatzi aldare tauroboliko eta aldare-zatiak aurkitu eta erreferentziatu zituzten; hainbat galdu egin ziren.[18]
  • Saintes-Maries-de-la-Mer herriko elizako kriptan, Mitraren gurtzari lotutako aldare tauroboliko bat dago. "Hiru Amen" gurtzari dedikatutako eta "Junoiei" eskainita dagoelnaen idazkuna duen aldare baten beste bi zatirekin batera, “Mari santuen burukoak” multzoa osatzen dute.
  • Lyon (Rodano), aldare garrantzitsua, Fourvière-ko museo galo-erromatarra, K.o. 160. Beste lau aldare oso eta zati bat ere badaude museo horretan.
  • Chateaubourg (Ardèche), XVII. kristaututako aldare taurobolikoa, elizan.
  • Tain-l’Hermitage (Drôme), K.o. 184ko aldarea taurobolikoaren kopia berria. Aurpegi nagusian, behe-erliebean, zezen burua eta dedikazio testua.
  • Valence (Drôme), Châteauneuf-sur-Isère-n 1786an aurkitutako aldarea; Valencen aurkitutako aldarea (goiko aldea), Place des Ormeaux, 1863an (CIL XII, 1745), Valenceko Arte Ederren Museoa.
  • Die (Drôme), Die edo inguruan aurkitutako zazpi aldare.[19] Hiru Dieko Museoan[oh 6] daude. Beste bat epaitegiaren fatxadan dago, bi bilduma pribatuetan daude eta zazpigarrena XVIII. mendean desagertu zen. Guztiak II. eta III. mende amaierakoak dira; desagertutako aldareak Dieko zeremonia bat aipatzen zuen, Filipo Arabiarra enperadorearen omenez eta Valenceko, Alba Helviorumeko eta Orangeko apaizen aurrean.[20] Gainerako seiek berezitasun bat dute: aldarearen alde nagusian elkartuta, zezen buru bat eta ahari bat dituzte.
  • Le Pouzin (Ardèche), III. mendeko [21] aldare zati bat (altuera: 36 cm), 1950ean aurkitua. Zezen buru bat darama inskripzio baten gainean.
  • Caveirac (Gard), aldare bat udaletxearen sarreran.
  • Avignon (Vaucluse), Calvet museoa: Caderoussen aurkitutako aldare bat, Orangetik gertu.
  • Vence (Itsas Alpeak), katedralaren fatxadan dagoen aldarea (CIL XII, 1).
  • Ríez (Proventza Garaiko Alpeak) Museo lapidarioan. 1616an aurkitu zuten, K.o. II. mendearen bigarren erdikoa. Iturri baten oinarri gisa erabili zuten, 1824an Museo lapidariora eraman aurretik[oh 7][22]. Aldarea Lucius Decimus Pacatus eta bere emazte Coelia Secundinarentzat eskainia da. Errematea falta da. Alboetako aurpegiak, zezen buru batekin, ahari buru batekin eta pinu sagar batekin onartuta daude (CIL XII, 357). Bigarren aldare bat ere badago (CIL XII, 358).
  • Porquerollesen, Hyèresetik gertu (Var), 2004an aurkitu zuten, oso degradatua; atzeko aurpegian, zezen eta ahari buruak ditu.[23]

Galia zeltika

Marie-François Rever abadeak egindako aldare taurobolikoen planoa.
Rever abadeak Mont-Dol-eko aldare taurobolitikoetan egindako indusketa arkeologikoak
  • Mont-Dol (Mont-Saint-Michel badia) Ille-et-Vilaine, 1778an Rever abadeak, Chateaubriandeko irakasleak, aurkitutako aldare taurobolikoak
  • Poitiers (Viena), aldare baten zatiak, Musée Sainte-Croix museoa[24].
  • Flavignac (Vienne Garaia), granitozko aldare bat Texongo elizaren aurrean. Aurpegi batean jarrita, hildakoen harri gisa erabiltzen zuten elizaren sarreraren aurrean: hilkutxa han uzten zuten hileta-elizkizuna baino lehen. Bere aurpegi nagusiak hainbat ikur daramatza, baina inskripzio bat bera ere ez dago ikusgai.
  • Metz (Divodurum Medio-Matricorum), Zibeleren gurtza lekua, 1886an aurkitutako aldarea (CIL XIII 11352), museo arkeologikoan (Musée de la cour d'or).
  • Vesoul (Saona Garaia): aldare bat (CIL XIII, 5451)

Grezia

Aljeria

Oharrak

  1. Zibele eta Attisen zeremoniatan parte hartzen zuten liturgiaburu bata da, Attisen gorpua irudikatzen duen pinua eramateaz ardura zuena.
  2. Ahari baten sakrifikatzea.
  3. Antzinako pitxer erromatarra, sakrifizioetan erabiltzen zen helduleku batekin.
  4. « On trouva, dans une fosse profonde, un amas considérable de débris qu’on y avait jetés après les avoir soigneusement brisés et martelés. Ils provenaient d’autels érigés en cet endroit pour conserver le souvenir de sacrifices tauroboliques », Gaston Boissier, La fin du paganisme, livre 6 chapitre 1, Paris, Hachette, 1891.
  5. Vesunna, musée de Périgueux.
  6. Musée de Die et du Diois
  7. Museo lapidarioa Riezeko baptisterioa paleokristatuan egin zuten. Baptistère de Riez (04). Visite du musée lapidaire
  8. Musée national archéologique, Athènes.

Erreferentziak

  1. «A Dictionary of Greek and Roman Antiquities (1890), CISTA» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  2. (Frantsesez) Turcan, Robert. (1992. 2. arg.). Les cultes orientaux dans le monde romain. Paris, Les Belles Lettres, bild. « Histoire », 397 or. ISBN 9782251380018..
  3. Christophe Vendries, Pour les oreilles de Cybèle : images plurielles de la musique sur les autels tauroboliques de la Gaule romaine, in Pierre Brulé et Christophe Vendries (dir.), Chanter les dieux, Presses universitaires de Rennes, Rennes, 2001, ISBN 9782868475985 .
  4. Louis Richard, L’autel taurobolique de Texon (Haute-Vienne), in Revue archéologique du Centre, année 1967, vol. 4, N° 2,p. 101-118 (note n°50, p. 115) Persée.
  5. Guarducci, Margherita (1979) Phrygianum del Vaticano, in La soteriologia dei culte orientale nell’imperio romano, colloque international, Rome, 1979, Leiden, E. J. Brill, 1982.
  6. Cumont, Franz. (1923). «Découverte d'un autel taurobolique à Rome» Comptes rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres 67 (3): 253–255.  doi:10.3406/crai.1923.74778. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  7. Guarducci, Margherita (1982) "L’interruzione dei culti nel Phrygianum del Vaticano durante il IV secolo d.Cr.", La soteriologia dei culti orientali nell'Impero Romano, 109–122 or. DOI:  https://doi.org/10.1163/9789004295704_006
  8. Vermaseren, M. J. (1986). Corpus Cultus Cibelae Attidisque, V, 176.
  9. Vermaseren, M. J. (1986) Corpus Cultus Cibelae Attidisque, V, 177.
  10. (Gaztelaniaz) «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
  11. (Gaztelaniaz) «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
  12. (Gaztelaniaz) Tradición y Modernidad. Patrimonio en fermenino. (Museo Arqueológico Nacional).
  13. (Gaztelaniaz) «Zaragozako museoa. 27786 inbentario zk.» Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos. ceres.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  14. (Gaztelaniaz) Marco Simón, Francisco. (1997). «¿Taurobolios vascónicos? La vitalidad pagana en la Tarraconense durante la segunda mitad del siglo IV» Gerión (15): 297–320. ISSN 0213-0181. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  15. (Gaztelaniaz) Mezquiriz Irujo, María Ángeles. «La villa romana de Arellano, Pamplona, Gobierno de Navarra, 2003.» Trabajos de arqueología Navarra (Ejemplar dedicado a: María Ángeles Mezquíriz Irujo) 17: 247-252. ISSN 0211-5174..
  16. (Gaztelaniaz) «Septiembre» Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  17. Jimeno Aranguren, Roldán; Jimeno Jurío, José María. (1997). «Estela taurobólica de Artajona» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 29 (70): 343–347. ISSN 0590-1871. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  18. Duthoy, Robert (1969), The Taurobolium: its evolution and terminology. ISBN: 9789004005594
  19. Jacques Planchon et alii (2010), Carte archéologique de la Gaule, 26 (Drôme), AIBL / MSH, Paris, 303, 309-310 eta 491 or.
  20. Rémy, Bernard; Desaye,Henri et alii (2012), Inscriptions Latines de Narbonnaise, VII, Les Voconces, 1, Die, Gallia, XLIVe suppl. (ILN), CNRS Editions, Paris, 10. zk., 105-108 or.
  21. Louis Richard, L’Autel taurobolique du Pouzin (Ardèche), Revue des Études anciennes, 1967, 3-4, 255-265 or., Ill.
  22. Aubin-Louis Millin, Voyage dans les départemens du Midi de la France, T. III, Paris, Imprimerie impériale, 1808 .
  23. Lemoine, Yvon (2004) Un autel taurobolique découvert rue de la Douane à Porquerolles, Hyères Revue du Centre Archéologique du Var, 87-89 or. Academia bidez.
  24. "Autel taurobolique - base (architecture) - sculpture - 2015.0.8.1" Alienor.org
  25. Stéphane Gsell, Autel romain de Zana (Algérie).

Bibliografia

  • (Ingelesez) Alvar, Jaime (2008) Romanising Oriental Gods. Myth, Salvation and Ethics in the Cults of Cybele, Isis and Mithras, Brill, Leyde, 2008 L-ko txostena. Bricault-a.
  • Alvar, Jaime (2022) Los cultos de Mater Magna y Atis en Hispania. Dykinson S.L. & Presses universitaires de Franche-Comté. ISBN: 978-84-1122-885-5.
  • (Ingelesez) Maarten Jozef Vermaseren, Corpus Cultus Cybelae Attidisque, Brill, 1997 [1].
  • (Ingelesez) Turcan, Robert (1992) Les cultes orientaux dans le monde romain, Paris, Les Belles Lettres, coll. « Histoire », 2. arg., 397 or. (ISBN 978-2-251-38001-8)

Kanpo estekak