Edukira joan

Ameriketako europar kolonizazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:09, 1 maiatza 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Amerikaren banaketa 1750erako.

Ameriketako kolonizazio europarra Kolonen aurkikuntzarekin (1492) kontinente horien gainean europarrek burutu zuten konkista eta menderatze prozesua da. Honen ondorioz, gutxienez Kristobal Kolonen aurreko milioika indioen kulturak eta zibilizazioak, XVIII., XIX. eta XX. menderako, Europako botereetatik independentzia lortu orduko, europar gisako gizarteek ordezkatu zituzten, non jatorrizko populazio indiarrak murriztuta eta baztertuta suertatu ziren.

Nahiz eta Amerikara iritsi ziren lehen europarrak bikingoak izan (XI. mendean), Ameriketako kolonizazioa 1492an hasi zen, Indiara ailegatu nahi zuen Gaztelako espedizioa Karibera heldu zenean. Horrez geroztik europarren bidaiak ugaldu ziren, hasieran Karibean eta XVI. mendean Ipar zein Hego Amerikako kontinenteetan. Gaztelari, Portugalek, Frantziak, Ingalaterrak eta Herbehereek jarraitu zioten, eta urte gutxiren bururan, botere militarrean zeukaten nagusitasuna eta beraiekin eramandako gaixotasunak zirela medio, Amerikako zibilizazio nagusiak europarren esku geratu ziren. Haien mendean, paisaian, populazioan eta ekonomian aldaketa ugari gertatu ziren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]