Billie Eilish
Billie Eilish Pirate Baird O'Connell (Los Angeles, 2001eko abenduaren 18) abeslari eta konpositore estatubatuarra da.
Los Angeles hirian jaio zen 2001eko abenduaren 18an. 2016an, 14 urte zituela, famatu bihurtu zen "ocean eyes" abestia argitaratu zuenean. Momentu horretatik aurrera, oso ospetsu bilakatu zen mundu osoan zehar. Lehen E.P-a, "Don't smile at me" (Ez iezadazu barre egin) izenburukoa, Finneas anaiarekin sortu zuen. Diskorik famatuena, ordea, "When we all fall sleep where do we go?" (nora goaz loak hartzen gaituenean ?) suertatu zen 2019ko martxoaren 29an argitaratua. Sari asko lortu ditu bere, adibidez, Grammy saria bat urteko album onenari, eta artista berririk hoberenaren Grammy saria. Bere 2. añbumak, "Happier than ever" (Inoiz baino pozikago) du izena eta 3.-ak eta oraingoz azkenak "Hit me hard and soft".
Biografia eta karrera musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak 2001-2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Billie Eilish Los Angelesen jaio zen 2001eko abenduaren 18an eta “Highland Park” en hazi zen artisten familia batean.
Ama Maggie Bard aktoresa eta Patrik O’Connell giodoilaria ditu. Anai zaharrago bat dauka, Finneas O’Connell, bera era aktorea eta musikaria da. Billiek jatorri irlandar eta eskoziarrak ditu. Haurra zelarik, Taurette sindromea diagnostikatu zioten.
Ondorioz, etxean ikasi behar izan zuen eta zortzi urte zituela, Los Angeleseko haurren korura batu zen, eta bertan kantua eta teknika musikala ikasi zuen. Pianoa eta ukelelea jotzen ikasi eta dantza ere egiten zuen. 11 urterekin kantak idazten zituen.
Karreraren hasiera 2015-2017
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen arrakasta “Ocean eyes” izan zen. 2015eko urrian grabatu zuen. Originalki,bere anaiak bere taldean jotzeko kanta zen baina tonua oso altua zenez, bere ahizpari esan zion abesteko.
2016an Soundcloud era igo zuen eta denbora gutxian oso ospetsua egin zen. Horren ondorioz, “Intersope records” diskografikoarekin sinatu zuen eta abestia ofizialki argitaratu zuen 2016 eko Azaroaren 18an. Oso kritika honak izan zituen eta hortik aurrera dena ezin hobe joan zitzaion.
2017ko otsailean, Billiek bere bigarren abestia atera zuen” Bellyache”. Handik hilabete batera, “13 reasons why” serie famatuarentzat kanta bat egin zuen “Bored” izenekoa. Hortik aurrera hainbat abesti argitaratu zituen (Copycat, Don’t smile at me…)
2018: When We All Fall Asleep, Where Do We Go?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau bere lehenengo diskoa da,2019 Martxoaren 29an argitaratu zen. 2018ko Martxotik proiektu honetan lanean ari zen. Abesti guztiak berak konposatu zituen bere anaia Finneas O'Conellen laguntzaz, abesti batzuk bere esperientzietan oinarritzen dira, beste batzuk berriz, fikziozkoak dira. Bere arrakastaren ondorioz, XXI. mendean "nerabeen antsietatea definitzen duen pop ikonoa" bezala definitzen dute.
Artea eta inspirazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abeslariak bere abesti guztiak konposatzen ditu bere anaia Finneas-ekin batera. Hau ere bere produktorea da eta Billie-rekin kontzertuak ematen ditu. Batzuetan abestien barrena fikziozko gaiak agertzen dira baina gehienetan Billie eta bere anaiaren esperientzietan daude oinarrituak. Abeslariak dio abesti hauetan berak eta Finneas-ek pentsatzen dutena baina esaten atrebitzen ez dutena agertzen dela.
Billie-k bere eragina batzuetan hip hop-etik eta beste batzuetan rythim and blues-etik lortzen du. Txikitatik The Beatles, Green Day eta Justin Bieber bezalako artisten abestiak entzuten zituen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]