Frankonia
Frankonia | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°48′58″N 10°51′54″E / 49.816°N 10.865°E |
Honen parte da | Bavaria Turingia Baden-Württemberg Hessen |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Frankonia[1] (alemanez: Franken) Alemaniako antzinako eskualdea, Rhinetik Mainzeko mendebala eta Main eta Hesse alderik alde hartzen zituena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde hori frankoek hartu zuten VII. mendean, eta ekialdeko Frankoen Erresuma, eta ondoren Germaniako Erresuma izan zen Konrado I.arekin, Frankoniako dukearekin, X. mendean. Baina hura oinordekorik gabe hil baitzen, Oton I.ak Frankonia betirako bereganatu eta Saxoniako dinastia sortu zuen bertan. Erresuma berehala hautsi zen berriro, baina bertan dinastia saliarra sortu zen Konrado II.a Saliarrak aginpidea hartu zuenean. Würzburgeko apezpikuek Frankoniako duke titulua izan zuten, eta Maximilianok inperioko hamar barrutietako bat izendatu zuen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungo Frankonia bi estatutan banaturik dago: Bavaria eta Baden-Württemberg hain zuzen ere.
Bavaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frankoniaren gehiengoa Bavarian dago, hiru eskualdetan banaturik:
Eskualdea | Hiriburu | Azalera | Biztanleria (2005eko irail) |
Bizt./km² |
Frankonia Garaia | Bayreuth | 7.231,00 km² | 1.103.239 | 153 |
Frankonia Erdikoa | Ansbach | 7.244,85 km² | 1.708.841 | 236 |
Frankonia Beherea | Würzburg | 8.530,99 km² | 1.342.308 | 157 |
Frankonia Bavarian | 23.006,84 km² | 4.154.388 | 181 |
Hona hemen eskualdeko hiri nagusiak:
Hiria | 2000ko bizt. | 2005eko bizt. | 2007ko bizt. |
---|---|---|---|
1. Nuremberg | 488.400 | 497.254 | 503.110 |
2. Würzburg | 127.966 | 133.188 | 135.212 |
3. Fürth | 110.477 | 113.076 | 114.130 |
4. Erlangen | 100.778 | 102.745 | 104.650 |
5. Bayreuth | 74.153 | 74.137 | 73.097 |
6. Bamberg | 69.036 | 69.934 | 69.884 |
7. Aschaffenburg | 67.592 | 68.798 | 68.434 |
8. Schweinfurt | 54.325 | 54.351 | 53.798 |
9. Hof | 50.741 | 48.982 | 47.744 |
10. Coburg | 42.427 | 42.015 | 41.283 |
11. Ansbach | 40.450 | 40.510 | 40.330 |
12. Schwabach | 40.125 | 38.630 | 38.753 |
Baden-Württemberg
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baden-Wurtemberg estatuak 2003an Region Franken izeneko eskualdea sortu zuen, gero Region Heilbronn-Franken izendatua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .