Edukira joan

Leontzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:26, 3 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Leontzio

bizantziar enperadore

695 - 698
Justiniano II.a - Tiberio III.a
Bizitza
JaiotzaIsauria, 660 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla706ko otsailaren 15a (45/46 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Find a Grave: 42107282 Edit the value on Wikidata

Leontzio[1] (grezieraz: Λεόντιος, Leóntios; 660705) Bizantziar Inperioko agintaria izan zen 695tik 698ra doan epe laburrean. Boterera Justiniano II.aren aurka buruturiko estatu kolpe baten bidez iritsi zen eta bere agintaldian Bizantziok afrika iparraldean zuen Kartagoko kolonia galdu zuen arabiarren eskutara pasa zena.

Konstantino IV. eta Justiniano II.aren agindupean jeneral izan zen arabiarrek Sebastopolisen garaitu zuten arte, porrot honen ondorioz Justinianok kartzelatua izan zen. 695. urtean ihes egitea lortu zuen handik gutxira Justiniano II.ari agintea kendu zion kolpea burutu zuelarik. Jendeak ez zuen sekula begi honez ikusi bere zerga politika zela eta. Mendeku gisa Justinianori sudurra motz ziezaiotela agindu eta Krimeako Kherson koloniara erbesteratu zuen.

Agintearen iraupena hiru urte eskasekoa izan zen eta esan bezala 697 eta 698 urteen artean arabiarrek Kartago konkistatu zuten. Kartago defendatzera bidali zen flota batek garaitua izan ostean beren komandante Apsimar agintari izendatu zuen. Bizantziora itzuli zenean flotak Leontziori agintea kendu eta Apsimari eman zion zeina Tiberio III.a izena hartu zuen.

Tiberiok Leontzio elbarritu eta komentu batean giltzaperatu zuen 705. urte artean. 705. urtean hain zuzen Justiniano II.ak boterea berreskuratu eta mendekutzat Leontzio exekutatu zuen.

Zenbaitetan Leontziori Leontzio II.a izena egozten zaio V. mendean Zenon I.aren agintean Leontzio izeneko botere-lapur bat izan baitzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 179. araua, Bizantziar Inperioko pertsona-izenak


Aurrekoa
Justiniano II.a
Bizantziar agintaria
695698
Ondorengoa
Tiberio III.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leontzio Aldatu lotura Wikidatan