Edukira joan

Streptococcus pyogenes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Streptococcus pyogenes
Streptococcus pyogenes
Streptococcus pyogenes


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Firmicutes
Klasea: Bacilli
Ordena: Lactobacillales
Familia: Streptococcaceae
Generoa: Streptococcus
Espeziea: Streptococcus pyogenes

Streptococcus pyogenes bakterio Gram positiboa da, estreptokoko patogenoen A taldean sailkatzen dena, Lancefield-en irizpideak jarraituz. Kate luzeak sortzen ditu ugaltzerakoan eta eritrozitoen hemolisia eragiten du. Patogeno hertsia da.

Bakterio honek sustantzia kaltegarri asko ekoizten du: besteak beste, O eta S hemolisinak, eritrozitoak ez ezik, leukozitoak ere sunsitzen dituztenak; DNAsa eta hialuronidasa, DNA eta ehun konjuntiboaren azido hialuronikoa hidrolizatzen dutenak; toxina eritrogenikoa eta toxina pirogenikoa, e.a. Sustantzia horiek mikrobio horren birulentzia areagotzen dute.

Lau dira Streptococcus pyogenes-ek sortzen duen patologia nagusiak:

  • faringoamigdalitis: eztarriko infekzioak dira, kutsakorrak direnak. Amigdalitisa eta faringitisa jatorri birikoarenak izan daitezke ere, baina %30 inguru Streptococcus pyogenes-ek sortutakoak dira.
  • eskarlatina, eztarriko infekzioa larruazaleko exantemarekin osatzen den gaitza
  • sukar erreumatikoa, faringitis baten ondorioz sortutako gaixotasuna. Artritisa da sintoma nagusia, eta gaitz autoinmunetzat jotzen bada ere jatorri bakteriar argia du.
  • sindrome toxiko estreptokozikoa, toxina pirogenikoak eragindakoa. Gaitz larria da, toxina hori odolaren bitartez gorputzan barrena hedatzen denean agertutakoa.


Streptococcus pyogenes oso sentikorra da penizilinarekiko. Aipatutako gaitzak tratatzeko hori da antobiotiko erabiliena (penizilinari alergia dutenei eritromizina eman ohi zaie)