Wikipedia, Entziklopedia askea
1918ko Erresuma Batuko Hauteskunde Orokorrak (Irlanda)
Irlandako hauteskunde-barrutiak alderdi irabazlearen arabera koloreztatuak.
1918ko Irlandako Hauteskunde Orokorrak , Irlandan , 1918ko Erresuma Batuko Hauteskunde Orokorren barnean burutu ziren. Gaur egun, Irlandako historiari dagokionez, sekulako garrantzia izan zuten, Pazko Matxinadaren ondoren, Sinn Féin alderdi errepublikarrak ordurarte Irlandan nagusi zen Irlandako Alderdi Parlamentarioa alderdi nazionalista moderatua garaitzea eta nagusitasuna bereganatzea lortu baizuen, horrek irlandar errepublikanismoak Irlandako Errepublikaren alde egiteko irlandar gehiengoaren babesa jasotzea ekarri eta 1919ko Irlandako Independentzia Gerrari hastepan eman zion.
Emaitza hauekin, Sinn Féin alderdiko legebiltzarkideek Westminsterko Parlamentuko beren eserlekuei uko egitea erabaki eta Irlandako Parlamentua osatzea erabaki zuten, Irlandan britainiar agintaritzari zilegitasuna kentzeko asmoz.