1941eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 6 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1941eko irailaren 7a |
Amaiera | 1941eko irailaren 14a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Hondarribia |
Txapeldunordea | San Juan |
← 1940
|
1942 →
|
1941eko Kontxako Bandera (Banderaren 46. ekitaldia) urte honetako irailaren 7 eta 14an jokatu zen, eta Hondarribiak bere bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei traineruk hartu zuten parte, bost gipuzkoarrek eta bizkaitar batek. Hondarribia eta San Juanen arteko lehia estua izan zen eta lehenengo egunean hondarribitarrak 3 segundo aurretik sartu baziren ere bigarren igandean sanjuandarrak aurreratu zitzaizkien. Sailkapen orokorrean bien arteko aldea segundo bat eta hiru bostenekoa izan zen. Ohorezko txanda Oriok eta Loiolatarrak osatu zuten eta hauek izan ziren banderarako lehian sartu zirenak.
Garai hartako araudiaren arabera lehenengo jardunaldian bakoitza bere traineruarekin aritzen zen eta bigarren igandean traineruak trukatu egiten zituzten. Horrela, ekitaldi honetako bigarren jardunaldian Hondarribiak Loiolatarrarekin trukatu zuen trainerua eta San Juanek Oriorekin.
Kontsolazio txandan aritu ziren Chimpartak eta Kaikuk ere beraien artean trukatu zituzten. Hauentzat lehen eguneko denborek ez zuten kontatu, beraz bigarren eguneko estropada irabaziz Kaiku izan zen sailkapeneko bosgarrena.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Chimparta (Donostia) Emen Gatoxti (Orio) Hondarribia Kaiku Loiolatarra (Donostia) San Juan |
Amaikak Bat San Nicolas Ama Guadalupekoa Kaiku Loyolatarra Sto. Cristo de Bonanza |
Antonio Bakeriza Jose Mari Urdangarin Roman Agirre Alfredo Gutierrez Sebastian Bakeriza Francisco Lujanbio |
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Hondarribia | 19:45:0/5 | 20:22:0/5 | 40:07:0/5 | |
2 | San Juan | 19:48:0/5 | 20:20:3/5 | 40:08:3/5 | + 0:01:3/5 |
3 | Orio | 20:22:0/5 | 20:47:0/5 | 41:09:0/5 | + 1:02:0/5 |
4 | Loiolatarra | 20:30:0/5 | 21:08:0/5 | 41:38:0/5 | + 1:31:0/5 |
5 | Kaiku | 21:06:0/5 | 20:34:0/5 | ||
6 | Chimparta (Donostia) | 20:49:0/5 | 20:44:0/5 |
Tripulazio irabazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hondarribia
- Patroia: Roman Agirre
- Arraunlariak: Bizente Larrarte, Jose Lekuona, Gerardo Amunarriz, Severo Goikoetxea, Leokadio Agirre, Enrike Arrillaga, Juan Araneta, Bernardo Olaskoaga, Justo Olasagasti, Juan Gonzalez, Fortunato Lazkonategi, Jose Etxaide, Migel Iridoi.
Kontxako Banderak | ||
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |