1962ko Kontxako Bandera
Francisco Franco diktadorea garailea zoriontzen | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 6 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1962ko irailaren 2a |
Amaiera | 1962ko irailaren 16a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Juan |
Txapeldunordea | Orio |
← 1961
|
1963 →
|
1962ko Kontxako Bandera (Banderaren 67. ekitaldia, garai hartan 60. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 2 eta 16an jokatu zen, eta San Juanek bere laugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.
Kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jardunaldi bien artean 15 egunetako tartea egon zen, izan ere irailaren 9an Espainiako Traineru Txapelketa jokatu baitzen Donostian, hau ere San Juanek irabazi zuelarik.
Kontxako lehenengo igandean denborarik onena Jaizkibelek markatu zuen San Juan faboritoari lau segundo atereaz. Hurrengo asteburuan A Coruñako Generalisimoaren Kopara joatea erabaki zuen, han sari ederrak baitzeuden. Hura irabazi zuten baina bidaiak bere eragina izan zuen Kontxako bigarren jardunaldirako eta San Juanek 50 segundoko aldea atera zien. Gainera, Kontxako bigarren jardunaldian beste zailtasun bat gehitu zitzaien: eguraldi txarra zegoen eta kanporanzko luzean palka haldu zuten; hala, bi arraunlari ura kanporatzen aritu zuren denbora luzez[1]. Orio bera ere aurretik gelditu zen sailkapen orokorrean.
Aipagarria da laugarren aldiz jarraian hiru traineru pasaitar aritu zirela lehian.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Emen Gatoxti (Orio) Hondarribia Jaizkibel San Juan San Pedro Trintxerpe |
? ? ? ? ? ? |
Inazio Sarasua Tomas Iza Klaudio Etxeberria "Gorria" Bibiano Etxabe Jose Urdanbide "Gorrion" Juan Mariscal |
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | San Juan | 21:33:1/5 | 22:48:2/5 | 44:21:3/5 | |
2 | Orio | 21:48:3/5 | 22:53:1/5 | 44:41:4/5 | + 0:20:1/5 |
3 | Jaizkibel | 21:29:2/5 | 23:38:2/5 | 45:07:4/5 | + 0:46:1/5 |
4 | San Pedro | 22:13:1/5 | 24:31:0/5 | 46:44:1/5 | + 2:22:3/5 |
5 | Hondarribia | 22:41:4/5 | 24:54:3/5 | 47:36:2/5 | + 3:14:4/5 |
6 | Trintxerpe | 23:47:2/5 | 26:48:1/5 | 50:35:3/5 | + 6:14:0/5 |
Tripulazio irabazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Juan
- Patroia: Bibiano Etxabe
- Arraunlariak: Aurrekoa: Imanol Goikoetxea. Istriborra: Karmelo Garmendia, Jose Sagarzazu "Xurdo", Kustodio Makazaga, Pio Aldasoro, Jose Kruz Garmendia eta Lorenzo Garmendia. Ababorra: Florentino Legorburu, Antonio Legorburu, Inazio Mujika, Agustin Landa, Migel Goikoetxea Jose Mari Mujika eta Alfontso Sagarzazu
Kontxako Banderak | ||
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |