Edukira joan

Akallabêth

Wikipedia, Entziklopedia askea

Akallabêth (Lurperatua adûnaikoz) Tolkienek idatzitako istorio bat da, bere Silmarillion lanaren zati dena. Numenor erresuma Iluvatarren haserrearen ondorioz Eguzkiaren Bigarren Aroaren amaieran itsasoan nola urperatua izan zen kontatzen du. Hau Ar-Pharazôn erregea Lurralde Iraunkorrak inbaditzen saiatu izanaren ondorio izan zen, hala hilezkortasuna lortuko zuela usterik. Akallabêth Numenorrek bere erorketaren ondoren jasotzen duen izena ere bada.

Ez da ezagutzen ze urtetan idatzi zen istorio hau, baina Numenorren erorketari buruzkoa denez, Eguzkiaren Bigarren Aroaren amaieran gertatu zena, Akallabêth ziuraski Eguzkiaren Hirugarren Aroan idatziko zen, agian Arnor erresuman, duen eragin elfotarragatik eta, gainera, Bilbo Zorrozabalek Akallabêthen kopia bat lortu zuelako [[Rivendel]en egon zen garaian.

Akallabêth Numenortarrek Sauron kargutik kentzeko erabakia hartuz hasten da, bere boterea kenduz eta Dorre Ilunetik kanporatuz. Umbarren lehorreratu zirenean, Ar-Pharazônek bere tronua muino baten jarrarazi zuen, nondik bere armadaren kanpamendu osoa ikus zezakeen denda gorriekin ate beltzetaraino. Sauron, bere dorretik Numenortarrei aurre egiteko haina botere ez zuela ohartu zen, eta preso eramaten utzi zen, "Itsasoko Gaztelu" handian, erregearen itsasontzian kateatua izan zelarik.

Hitz maltzurren bidez, bere jakinduria handiarekin batera, erregea biziki pozten zuena, honen aholkulari pertsonal bihurtu zen. Hain botere handia izatera iritsi zen nobleek ere lehenik Sauronekin hitz egin behar izan zutela erregearekin baino lehen, asko, gobernatzen ari zena Sauron zela pentsatzera eraman zituelarik (euren artean Elendil). Honek, Valarrekiko gurtza ezabarazi zuen, baita Celebornen seme ederra zen Nimloth errearazi ere, Eressëa erdian hazten zen zuhaitz zuria, eta era berean Galathilionen kimua zena, Yavannak Eldarrei Bedeinkatutako Erresuman eman zien Telperionen irudia. Gainera, erregea, numenortarrak izakirik handienak zirela konbentzitu zuen, Erdialdeko Lurraldeko erregeek ez euren ontzietan opariekin zetozen errege abegikorrak bezala, baizik eta gerlariz kargatutako ontzietan zetozenak bezala ezagutzen zituztelarik.

Denbora baten ondoren, Sauronek numenortarrak suntsituak izan behar zirela pentsatu zuen, eta gerra Valinorreko kostaldera eramateko konbentzitu zituen, Valarren lurraldera. Hauek gizaki hilkorrek Aman lurralde iraunkorra zapaltzearen debeku zehatzaren ondorioz, erasotzaileak olatu erraldoi batek suntsitu zituen, eta euren arrastoa Ardatik desagertu zen. Sauron hondamenditik ihes egiten saiatu zen, baina ezin izan zuen, eta hil ez zen arren, bere izpiritua hilezkorra baitzen, sekula gehiago ezin izan zuen Eruren Semeen konfidantza lortzeko balioko zion itxura ederrik hartu. Ar-Pharazônen emaztea, bere herriaren itxaropena zena, oso emakume ederra, olatuek eraman zuten eta uharte osoarekin batera urperatua izan zen. Elendilek, bere seme Anarion eta Isildurrekin batera Numenorretik Valarren laguntzari esker ihes egin ahal izan zuten, eurekiko leialak ziren beste pertsona askorekin batera zenbait itsasontzitan, Erdialdeko Lurraldera iritsiz, non beranduago Gondor eta Arnor erresumak sortu zituzten, honela benetako numenortarren ondarea jarraituz.


Aurrekoa
Quenta Silmarillion
Silmarillion laneko istorioak
1977
Ondorengoa
Botere eraztunei eta Hirugarren Aroari buruz

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]