Edukira joan

Alexandre de La Cerda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandre de La Cerda

(2010)
Bizitza
JaiotzaFontenay-sous-Bois1948ko abenduaren 26a (75 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta historialaria
Jasotako sariak
lacerda.chez.com

Alexandre de Miller de La Cerda[1] (Fontenay-sous-Bois, 1948ko abenduaren 26a-) Euskal Herriko kazetari, idazle eta historialaria da.

Biarritzez eta Euskal Herri osoaz ikerketa lan ugariren egilea da, baita bere familia jatorri bereziarekin lotutakoena ere, historiaz, kultura zein ondareaz; animatzaile kulturala, bereziki Biarritzen antolatzen diren ekimen askotako bultzatzailea da eta Ipar Euskal Herriko kultura giroan erreferentzietakoa. Poliglota da eta horren baitan euskalduna ere bada.

Genealogia aparta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familiaren genealogia oso berezia da. Arbasoak Gaztelako Erresumako noblezian ditu: Alfonso de La Cerda (1270-1324) Gaztelako Koroa lortzen saiatu zen arrakastarik gabe, Alfontso X.a Gaztelakoak bera errege izateko izendatu arren. La Cerda noble etxea Medinaceli noble etxearen jatorria da[2].

Familiak Ondorengotzaren Gerrarekin 1711n Espainiatik alde egin zuten eta zenbait gorabeheraren ostean 1761ean Errusian plantatu. Tsarren agindupean jarri, ortodoxo bihurtu eta senideen arteko ezkontza ugariren bidez Baltiko aldeko nobleziarekin eta Errusiako aristokrazia ortodoxoarekin bat egin zuten. XX. mendean zehar Biarritzek giro aristokratikoetan lortu zuen ospeak deituta orduantxe hasi ziren Lapurdira familiak egin zituzten bisitaldiak; lehena 1906an izan zen. Alexandre de Roberty jenerala, La Cerdako kondea eta Alexandre de La Cerdaren birraitona boltxebikeek hil zuten eta Alexandre von Miller aitona Nikolas II.aren txanbelana, Errusiako Kanpo Arazoetarako ministro ordea eta Kaunaseko (orduan Kovno) nobleziaren marexala izan zen[3].

Sophie de Roberty de La Cerda bere izeba erretratu egile ospetsua izan zen.

Paris aldeko Fontenay-sous-Boisen jaioa, sei hilabete zituela joan zen Biarritzera amonarenera. Batxilergo ikasketak 1967an amaitu zituen Parisko École Massillon pribatuan. Hiri berean Medikuntza ikasketak egiteari ekin zion baina Yale Unibertsitatean egonaldia egin eta gero bere urratsak komunikazioaren eta hedabideen mundura bideratu zituen.

Nabarmentzeko moduko lehen parte hartze publikoa 1971ean izan zen; 1930eko hamarkadako Ez Konformistei buruzko eztabaidan Robert Aron, Thierry Maulnier, Jean de Fabrègues, Thierry Pfister edota Patrick Poivre d'Arvorrekin batera[4].

Haurtzaroko Biarritzera bueltatuta, 1968an hasi zen irratigintzan Bilbo, Santander eta Donostiako Radio Popularren lehen eta Loiolakoan geroago; 1969-1974 aldian Radio-France izeneko proiektua (Espainiara zihoazen turista frantsesei zuzendua) sortu eta zuzentzea hurbilpen honetan lagungarri suertatu zitzaion.

1978ko abuztuan Radio Adour Navarre izeneko irratia sortu zuen; Ipar Euskal Herrian eta Gaskoinian lehena izan zen eta ia inork halakorik egiten ez zuen garaian euskarari nahiz okzitanierari lekua eskaini zien, agintariek honelako irratiak bultzatzeko jartzen zituzten oztopoei aurre eginez. Harrezkero hainbat hedabidetan aritzen diren kazetari euskaldun askoren eskola izan zen[5]; han Piarres Lafitte aritu zen, besteak beste. 10 urtez irratiaren zuzendaria izan zen; garai horretan hasi zen Euskal Herriko eta Gaskoiniako historia eta zibilizazioari buruz ikertzen eta hala segitu zuen geroago Bordeleko Courrier Français, La Gazette de Biarritz edo El Diario Vascon. Azken honetan bezala, 1979tik Deian eta Radio Euskadin Ipar Euskal Herriaz Hegoaldean informatu zuen; irrati publikoaren Bidasoaz haraindiko lehen kazetaria izan zen.

Idatzizko zein ikus-entzunezko beste hedabide batzuetan ere aritu da kolaboratzaile: Journal de la Franco-phonie, Fiesta brava...

Kultura munduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Association Française de Relations Publiques delakoan Akitaniako presidente orde funtzioa bete izan du.

Urtero kostaldeko hiriko Kasinoan egiten den Biarrizko Liburu Saloia bultzatu eta antolatzen du; 2010ean 7. edizioa izan zen. Ildo beretik 1950eko hamarkadan sortu eta geroago desagertu zen literaturaren arloko Trois Couronnes Saria berrantolatzen ibili da eta 2009tik sari banaketa aipatu Liburu Saloiaren harira egiten da, de La Cerda epaimahaiaren buru dela[6].

Errusia gogoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiaren jatorrietakoa den Errusia ere izan du gogoan eta Euskal Herria -bereziki Biarritzen izan duten eta duten presentzia- eta herrialde eslaviarraren arteko harremanak zenbait ekimenekin bultzatu ditu:

Anne emaztea ere -izen osoz Anna Olegovna eta jaiotzaz Tolstoiko kondesa- Saint-Germain-en-Layen (Yvelines) jaiotako errusiar jatorriko noblea da.

Batez ere bi hedabide hauetan egiten du lan:

Atlantica hilabetekarian eta Cigares & Co aldizkarian ere kolaboratzen du eta Biarrizko Kasinoan asteartero egiten den Mardis de l'Histoire ("Historiaren astearteak") ekitaldian hizlari aritzen da.

Egun familiak Biarritzen, Behauzen (Amikuze) eta Sent Marçaun (Gironda, Okzitania) dituen etxeen artean banatzen du denbora. Azken honetan Château Miller La Cerda izenpean ardoa ekoizten dute Bordeleko ardoaren eremuaren barruan[10].

Idatzi dituen liburuetan bere biografia eta bizitzan zehar garatu dituen gai kutunak islatzen dira.

Euskal Herrian jasotako azken bi ohore hauek bereziki preziatzen ditu; hauxe zioen de La Cerdak[15]: « Sarako Biltzarreko sariak neure zoriontasuna asebetetzen du eta Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak euskal kulturaren ohorezko sariduna izateagatik emandako makila neure betiereko "marexal makila" izango da. »

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Era publikoan gehien erabiltzen duen izena Alexandre de La Cerda da. Alexandre (de) Miller de La Cerda ere baliatzen duenetakoa da. Bere izen osoa Alexandre Nicolaevitch de Miller (edo von Miller), comte de La Cerda ("La Cerdako kondea") da. Ikus genealogiari buruzko webgune hau, Rodovid.
  2. Alfonso de La Cerda Fundación Medinaceli webgunean.
  3. La Tournée des grands-ducs liburua, 12-15. or.
  4. Biarritz Folies liburuan agertzen den biografia.
  5. 2002ko euskal kulturaren berrikuspenean de La Cerda Allande Sokarrosek aipatua; ikus 68.or.
  6. Saria Prix-litteraires.net webgunean. Literalki Trois Couronnes ("Hiru koroak") frantsesez Aiako Harriari deitzeko erabiltzen den forma da.
  7. De La Cerda Sud Ouesten, 2010eko irailaren 27a.
  8. La Semaine du Pays Basque, 2010eko apirilaren 2-9a.
  9. Kronikak France Bleu Pays Basque irratian.
  10. Château Miller La Cerdaren webgunea.
  11. Iturria: liburuko biografia.
  12. Liburua Sud Ouesten argitalpenen webgunean.
  13. Liburu artean eleketan, Berria, 2010eko apirilaren 6a.
  14. Elkarrizketa Garan, 2010eko apirilaren 6a.
  15. La Semaine du Pays Basque, 2010. Frantsesetik itzulita.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]