Euskal Herriko Idazleen Biltzarra
Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Sarako Idazleen Biltzarra | |
---|---|
Sarako herriko etxearen irudia. | |
Sorrera | 1984 |
Data | Urtero, Pazko egunez |
Lekua | Sara (Lapurdi) Euskal Herria |
Egoitza | Sarako kiroldegia |
Antolatzaileak | Sarako Turismo Bulegoa Euskal Kultur Erakundea |
Webgunea | Euskal Herriko Idazleen Biltzarra |
Euskal Herriko Idazleen Biltzarra, Euskal Idazleen Biltzarra edota Sarako Idazleen Biltzarra Lapurdiko Sara udalerrian urtero Pazko egunez ospatu ohi den topagune edo biltzarra da. Hastapenetik xede bera izan du: egun berean, toki batean, Euskal Herrian bizi edo honetaz ari diren idazleen biltzea, euskaldunak izan ala ez.
Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen dute eta Sarako kiroldegian ospatzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarako Idazleen Biltzarra lehen aldikoz 1984ko Pazko astelehenez egin zen. Omordiako geletan ospatzen hasi zen, baina 1993tik aurrera herriko kiroldegian burutzen da.
Biltzarrak arrakasta gero eta handiagoa bildu du. Lehen urtean 70 idazle bildu baziren, gaur egun 150 idazle inguru etorri eta bertaratutako orori heuren liburuak sinatu ohi diete. Lehen urtean 70 idazle bildu baziren, gaur egun 150 etortzekotan dira liburuen sinatzeko.
2016ko martxoaren 28an ospatutako ekitaldian, orotara, 11 argitaletxek, 22 elkartek eta ehun idazlek baino gehiagok parte hartu zuten.
Sarituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994: Iratzeder eta Lauburu
- 1996: Janbattitt Dirassar eta Euskal Museoaren Adiskideen Elkartea
- 1998: Emile Larre eta Izpegi argitaletxea
- 2000: Junes Casenave eta Jacques Blot
- 2002: Marijane Minaberri eta Miguel Angulo
- 2004: Filipe Oihanburu eta Jean Louis Davant
- 2006: Piarres Xarriton eta Claude Dendaletxe
- 2008: Xipri Arbelbide eta Txomin Peillen
- 2010: Eñaut Etxamendi eta Alexandre de La Cerda
- 2012: Pier Paul Berzaitz eta Jakintza
- 2013: Jean Haritschelhar (Omenaldia)
- 2014: Erramun Baxok, Manex Pagola eta Patrice Rouleau
- 2016: Itxaro Borda eta Michel Iturria[1]
- 2018: Jean-Claude Larronde eta Auxtin Zamora
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo lotura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren webgunea (Frantsesez)