Ana Alba García
Ana Alba García | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1971ko urriaren 16a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 2020ko maiatzaren 6a (48 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta korrespontsala |
Enplegatzailea(k) | Avui El Periódico de Catalunya Sputnik (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ana Alba García (Bartzelona, Katalunia, 1971ko urriaren 16a - Ibidem, 2020ko maiatzaren 6a) bartzelonar kazetaria izan zen. Ekialde Hurbilean eta Jugoslavia zaharrean korrespontsal jardun zuen.[1] Gerra eta nazioarteko gatazketan aditua zen, eta korrespontsal gisa lan egin zuen Israelen edo Jugoslavian, besteak beste.[2] 2011tik hil zen arte, El Periódico egunkariaren korrespontsala izan zen Israelen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Informazio Zientzietako lizentziatura egin zuen 1995ean.
Kazetari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an Sarajevora (Bosnia-Herzegovina) joan zen Avui egunkariaren korrespontsal lanetan. Handik Bosniako gerrari buruzko informazioa eman zuen, eta ondoren, Kosovoko gerrari buruzkoa.[3]
Lanaren zati bat freelance gisa egin zuen, Avui eta El Periódico egunkarietara bere kronikak bidalita. Ekialde Hurbiletik, Serbian (2000) Slobodan Miloνevic-en agintaldia amaitu zuten adierazpenei buruzko kronikak bidali zituen, eta Iraneko hauteskunde-protestak (2009).
2011n, El Periódico egunkariko korrespontsal lanetan, Jerusalemera joan zen, eta hantxe egon zen hil arte. Besteak beste, Gazako Gatazka (2008-09) eta Defentsako Pilar Operazioa (2012) kontatu zituen.[3]
2014. urtean Sputnik errusiar agentziaren gaztelaniazko zerbitzurako lan egin zuen.[4]
Condenadas en Gaza dokumentala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beatriz Lecumberri kazetari nafarrarekin batera, "Condenadas en Gaza" izeneko dokumentala zuzendu zuen. Inguru horretako emakume gaixoek beren gaixotasuna tratatzeko dituzten zailtasunei buruzko dokumentala da.[5][6]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko apirilaren 20an bidali zuen azken kronika, Benjamin Netanyahu eta Benny Gantzen arteko akordioari buruzkoa, batasun nazionaleko gobernua osatzeko.[5]
Jaio zen hiri berean hil zen, Bartzelonan, 48 urte geroago, 2020ko maiatzaren 6an, hiru urte lehenagotik zuen minbiziarengatik.[3][7]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020ko apirilaren 7an XIII. Julio Anguita Parrado saria , Andaluziako Kazetarien Sindikatuak emana, 2003an Irakeko gerran hildako kazetariaren omenez sortua. Alba Garcíari eman zioten saria, bere ibilbide profesionalean "gatazka armatuetako herri ahulenekiko zorroztasuna, erantzukizuna eta konpromisoa" aitortzeko.[1]
- 2018ko maiatzean Cirilo Rodríguez sariaren finalista izan zen, Segoviako Kazetarien Elkarteak emana, atzerrian berriemaile aritu izan diren kazetarian aintzesteko.[8][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Redacción. (6 de mayo de 2020). Fallece la periodista Ana Alba, ganadora del Premio Julio Anguita Parrado 2020. Madrid.
- ↑ (Gaztelaniaz) Redactor. (2020-05-11). «Adiós a la periodista Ana Alba García» informaUVA (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ a b c López, Marta. (6 de mayo de 2020). Adiós a Ana Alba, periodista de raza y apasionada. Barcelona.
- ↑ a b Sánchez, Gervasio. (6 de mayo de 2020). Querida Ana, que en paz descanses. Zaragoza.
- ↑ a b Ayestarán, Mikel. (9 de mayo de 2020). Una periodista incansable: Ana Alba (1971-2020). Madrid, 50 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) HAMEIDA, EBBABA. (2021-06-27). «'Condenadas en Gaza', un documental sobre la doble discriminación que sufren las mujeres palestinas con cáncer» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ «Ana Alba García» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ Martín, Aurelio. (2 de junio de 2019). Javier Martín gana el XXXV Premio ‘Cirilo Rodríguez’. Segovia.