Ana Guerra
Ana Guerra | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana Alicia Guerra Morales |
Jaiotza | San Cristóbal de La Laguna, 1994ko otsailaren 18a (30 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Víctor Elías (2024ko urriaren 31 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, aurkezlea eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra pianoa Zeharkako txirula claves (en) |
Diskoetxea | Universal Music Group |
anaguerraoficial.com | |
Ana Alicia Guerra Morales (San Cristóbal de La Laguna, Tenerife, Espainia, 1994ko otsailaren 18a) Ana Guerra izenez ezaguna, abeslaria eta konpositorea da, ospetsua Operación Triunfoko bederatzigarren edizioan parte hartu zuelako eta bosgarren bukatu zuelako. 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketan Espainia ordezkatzeko sei hautagaietako bat izan zen, "El remedio" kanta bakarka abestuta eta "Lo malo" kanta Aitana Ocañarekin batera abestuta.
Lo malo singleak hirugarren bukatu zuen, botoen % 26rekin;[1] Espainiako musika zerrendetan lehen postua lortu zuen; eta platinozko bost disko lortu zituen, 200.000 erosketa digitalekin.[2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ana Guerra txikitatik murgildu da musikan, batez ere aitaren eraginez. Joera hori abestiak ikasteko erreztasunez islatu zen lehen unetik. Ikasketa klasikoak ere eginak ditu, Santa Cruz Tenerifeko Kontserbatorio Profesionalean, zortzi urtez, zehar txirularen ikasketak egin baitzituen. Lanaren ikuspuntik mota askotako lanbideak izan ditu: lurrindegi batean, kamarera, musikaletan aktorea...
2002an, zortzi urte zituenean, lehen aldiz agertu zen telebistan, Alonso Caparrósek aurkezten zuen Menudas estrellas saioan. Gero, Teresa Rabalen Veo veo eta Telecincoko A tu lado saioetako aktuazioak etorri ziren. Azken horretan ekoizle batek aitari musika ikasketak egin behar zituela aholkatu zion. Aldi berean, Kanariar uhartetan egin diren ekimen askotan ezagutu da bere presentzia: Tenerifeko Orkesta Sinfonikoarekin Gabon Kontzertuan, Santa Cruz Tenerifeko Inauterietan, bideoklip desberdinetan, Jesucristo Superstar eta Evita musikaletan...[4] 2015ean Madrilera joan zen, han aukera handiago izan zituela jakinez.
2017an, Operación Triunfo saioan onartua izan zen eta horrek ezagutzera emateko aukera eman zion. 16 partaideen artean, talent show horretan, bosgarrena gelditu zen. Urte berean OTren giran ibili zen Espainia osoan. Halaber, 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketan hartu zuen parte, hirugarrena geldituz.
Ondoren, abeslaria grabazio eta saio desberdinetan aritu da. Esaterako, Fugitiva telesailaren soinu bandan.[5]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019: Reflexión
- 2021: La luz del martes
- 2023: Érase una vez
- 2024: Sin final
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018: «Lo malo» (Aitanarekin batera). Disko honek arrakasta handia izan zuen Espainian, 2018an bost platinozko diskoak bilduz.[6]
- 2018: «Ni la hora» (Juan Magánekin batera)
- 2018: «Bajito»
- 2019: «Sayonara» (Mike Bahíarekin batera)
- 2019: «Culpable o no» (Luis Cepedarekin batera)
- 2020: «Tarde O Temprano»
- 2020: «Listo va» (Léricarekin batera)
- 2021: «Tik-Tak»
- 2023: «Si me quisieras»
- 2023: «Tiempo de Descuento»
- 2024: «Contar Mentiras»
- 2024: «Érase una vez»
- 2024: «Canción de luto» (Cotirekin batera)
Kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018: «Camina» (Aitana, Alfred, Amaia eta Miriam Rodríguezekin batera)
- 2018: «El mundo entero» (Agoney Hernández, Aitana, Mimi Doblas, Raoul Vázquez eta Maikel Delacallerekin batera)
- 2019: «Desde que te vi» (David Bustamanterekin)
- 2019: «El Viajero (Remix)» (Nabález eta Yerarekin batera)
- 2019: «Acepto Milagros» (Tiziano Ferrorekin)
- 2020: «Robarte el Corazón» (Bombairekin)
- 2020: «Dos segundos» (Hueccorekin)
- 2020: «Los amigos no se besan en la boca» (Lassorekin)
- 2020: «¡Contigo siempre es Navidad!» (Raphael, Bely Basarte, María Parrado, Luis Cepeda, Antonio José eta Miriam Rodríguezekin batera)
- 2021: «Peter Pan» (David Oterorekin)
- 2022: «Voy a pensar en ti» (Fran Perearekin)
Soinu-banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018: «Fugitiva» (Fugitive seriearen doinua)
- 2020: «En el amor todo es empezar» (Explota, explota filmaren soinu banda)
- 2020: «Historias que nos unen» (Disney Gabonetako laburra)
Birak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018: Operación Triunfo 2017
- 2019: ImaginBank, Luis Cepedarekin
- 2019: Reflexión
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guerra, Ana (2019): Con una sonrisa. Planeta argitaletxea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Puntuaciones de las canciones candidatas a Eurovisión 2018» El Correo 2018-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EL HORMIGUERO 3.0 - Aitana y Ana Guerra reciben su primer Disco de Platino por su single 'Lo malo'» Antena3 2018-04-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los 'triunfitos', distanciados en su despedida televisiva» ELMUNDO 2018-09-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ https://www.elmundo.es/television/2018/03/16/5aaacb21468aeb196f8b4697.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20180707172553/https://www.elespanol.com/bluper/noticias/asi-suena-cancion-ana-guerra-cabecera-serie-fugitiva
- ↑ https://www.vinilonegro.com/2018/11/lo-malo-de-aitana-y-ana-guerra-primera-cancion-certificada-con-5-discos-de-platino-en-2018-en-espana/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ana Guerra, Webgune ofiziala.
- Ana Guerra erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan.
- Ana Guerraren profila, Instagram zerbitzuan.
- Ana Guerraren datuak, Internet Movie Database datu basean.
- Ana Guerra, YouTubeko kanala.