Edukira joan

Ana Guerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Guerra

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Alicia Guerra Morales
JaiotzaSan Cristóbal de La Laguna1994ko otsailaren 18a (30 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Víctor Elías  (2024ko urriaren 31 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, aurkezlea eta aktorea
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
pianoa
Zeharkako txirula
claves (en) Itzuli
DiskoetxeaUniversal Music Group

anaguerraoficial.com
IMDB: nm9380740 Twitter: anaguerra Instagram: anaguerramusic Telegram: anaguerrawarmusic Youtube: UCluC_MjkxIvvH6AUiP__tKQ Spotify: 3MRynBsyLGzv3IQ9Fip6hO iTunes: 353485786 Musicbrainz: 67158463-7136-4204-8a07-d65959594e92 Discogs: 6371626 Allmusic: mn0003683993 Deezer: 364890 Edit the value on Wikidata

Ana Alicia Guerra Morales (San Cristóbal de La Laguna, Tenerife, Espainia, 1994ko otsailaren 18a) Ana Guerra izenez ezaguna, abeslaria eta konpositorea da, ospetsua Operación Triunfoko bederatzigarren edizioan parte hartu zuelako eta bosgarren bukatu zuelako. 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketan Espainia ordezkatzeko sei hautagaietako bat izan zen, "El remedio" kanta bakarka abestuta eta "Lo malo" kanta Aitana Ocañarekin batera abestuta.

Lo malo singleak hirugarren bukatu zuen, botoen % 26rekin;[1] Espainiako musika zerrendetan lehen postua lortu zuen; eta platinozko bost disko lortu zituen, 200.000 erosketa digitalekin.[2][3]

Ana Guerra txikitatik murgildu da musikan, batez ere aitaren eraginez. Joera hori abestiak ikasteko erreztasunez islatu zen lehen unetik. Ikasketa klasikoak ere eginak ditu, Santa Cruz Tenerifeko Kontserbatorio Profesionalean, zortzi urtez, zehar txirularen ikasketak egin baitzituen. Lanaren ikuspuntik mota askotako lanbideak izan ditu: lurrindegi batean, kamarera, musikaletan aktorea...

2002an, zortzi urte zituenean, lehen aldiz agertu zen telebistan, Alonso Caparrósek aurkezten zuen Menudas estrellas saioan. Gero, Teresa Rabalen Veo veo eta Telecincoko A tu lado saioetako aktuazioak etorri ziren. Azken horretan ekoizle batek aitari musika ikasketak egin behar zituela aholkatu zion. Aldi berean, Kanariar uhartetan egin diren ekimen askotan ezagutu da bere presentzia: Tenerifeko Orkesta Sinfonikoarekin Gabon Kontzertuan, Santa Cruz Tenerifeko Inauterietan, bideoklip desberdinetan, Jesucristo Superstar eta Evita musikaletan...[4] 2015ean Madrilera joan zen, han aukera handiago izan zituela jakinez.

2017an, Operación Triunfo saioan onartua izan zen eta horrek ezagutzera emateko aukera eman zion. 16 partaideen artean, talent show horretan, bosgarrena gelditu zen. Urte berean OTren giran ibili zen Espainia osoan. Halaber, 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketan hartu zuen parte, hirugarrena geldituz.

Ondoren, abeslaria grabazio eta saio desberdinetan aritu da. Esaterako, Fugitiva telesailaren soinu bandan.[5]

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2019: Reflexión
  • 2021: La luz del martes
  • 2023: Érase una vez
  • 2024: Sin final
  • 2018: «Lo malo» (Aitanarekin batera). Disko honek arrakasta handia izan zuen Espainian, 2018an bost platinozko diskoak bilduz.[6]
  • 2018: «Ni la hora» (Juan Magánekin batera)
  • 2018: «Bajito»
  • 2019: «Sayonara» (Mike Bahíarekin batera)
  • 2019: «Culpable o no» (Luis Cepedarekin batera)
  • 2020: «Tarde O Temprano»
  • 2020: «Listo va» (Léricarekin batera)
  • 2021: «Tik-Tak»
  • 2023: «Si me quisieras»
  • 2023: «Tiempo de Descuento»
  • 2024: «Contar Mentiras»
  • 2024: «Érase una vez»
  • 2024: «Canción de luto» (Cotirekin batera)

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2018: «Fugitiva» (Fugitive seriearen doinua)
  • 2020: «En el amor todo es empezar» (Explota, explota filmaren soinu banda)
  • 2020: «Historias que nos unen» (Disney Gabonetako laburra)
  • 2018: Operación Triunfo 2017
  • 2019: ImaginBank, Luis Cepedarekin
  • 2019: Reflexión
  • Guerra, Ana (2019): Con una sonrisa. Planeta argitaletxea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]