Beñat Sarasola
Beñat Sarasola | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1984ko maiatzaren 14a (40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea (2006ko irailaren 1a - 2008ko uztailaren 31) Bartzelonako Unibertsitatea (2008ko uztailaren 1a - 2010eko uztailaren 1a) master Bartzelonako Unibertsitatea (2011ko urtarrilaren 1a - 2014ko uztailaren 1a) doktoretza |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, telebista aurkezlea, itzultzailea, literatura-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea (2010eko urtarrilaren 1a - 2012ko abenduaren 31) Euskal Herriko Unibertsitatea (2015eko irailaren 1a - 2016ko uztailaren 1a) |
Beñat Sarasola (Donostia, Gipuzkoa, 1984ko maiatzaren 14a) idazlea, literaturako kritikaria eta irakaslea da.[1] Euskaraz bi poema-liburu argitaratu ditu eta Philip Rothen Nemesis liburua euskaratu du (Meettokek argitaratua).[2][3] 2023an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Antropologia, Hezkuntza eta Filosofia Fakultateko irakaslea da.[4]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia Ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2006an bukatu zuen. Geroago, bigarren karrera bat egin zuen, Bartzelonako Unibertsitatean Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatu zen 2008an. Geroago doktore-tesia ere aurkeztu zuen 2014an Bartzelonan Robert Caner-Liese irakaslearekin.
Doktoregoko Sari Berezia eskuratu zuen tesian bigarren modernismoa aztertu zuen, Modernitatearen dialektika eta postmodernitate estetikoa Frankfurteko eskolatik 2014ra arte [5] ("El segundo modernismo. La dialéctica de la modernidad y la posmodernidad estética desde la escuela de Frankfurt hasta la actualidad ", Bigarren modernismoa. Modernitatearen dialektika eta postmodernitate estetikoa Frankfurteko eskolatik gaur egunera arte). Modernitateari eta postmodernitate estetikoari buruzko eztabaida XX. mendeko 70eko eta 80ko hamarkadetan izan zen bereziki. Modernitatearen amaiera eta postmodernitatearen hasiera bezala ezagutu zen. Hala ere, XXI. mendearen lehen urteetan modernitate eta modernismo estetikoari buruzko interesa piztu zen berriro. Tesian Sarasolak sakon aztertzen zuen modernitatearen eta postmodernitate estetikoaren arteko dialektika, Frankfurteko Eskolaren teoria estetikotik azken teoria estetikoetara, eta defendatzen zuen 2014an modernismo berri batean bizi zela, bigarren modernismo batean.[6]
Samuel Beckett Fundazioan eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatean (NYC) egin zituen ikerketak geroago. [4]
Idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremulauak web gunean hasi zen lehen literatur testuak argitaratzen eta 2007ko apirilean publikatu zuen Susarekin bere estreinako lana, Kaxa huts bat poesia liburua.
Bi poema liburu argitaratu ditu, Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009), eta 2013an literatur ikerketarako Santiago Onaindia beka eskuratu zuen. Beka horren emaitza izan zen 2015ean argitaratutako Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott, eta Oh! Euzkadi liburua. Berriki, bere estreinako nobela argitaratu du, Deklaratzekorik ez (Susa, 2019).[5]
Itzulpengintzaren arloan, Philip Roth-en Nemesis nobela ekarri zuen euskarara 2011n Meettok argitaletxearen eskutik.
Hainbat literatur jaialditan parte hartu du, hala nola, Eako Poesia egunak, Bilboko Gutun Zuria, Eslobeniako Pranger eta Bartzelonako Literaldia jaialdietan.[5]
Literatura-kritikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berria egunkarirako literatur kritikak egiten dihardu gaur egun. 2008ko otsailaren 4tik 2009ko apirilaren 6ra Hitz egiteko modu bat bloga idatzi zuen. Argia aldizkariko kolaboratzailea era bada.
Beñat Sarasolak zuzendu eta aurkeztu zuen ETB 1 kanaleko Sautrela[7] literaturari buruzko telebista-saioa. Urtebetez eutsi zion ardura horri, 2016ko irailetik Sautrelako azken emankizunera arte, 2017ko urrira arte. Guztira lau urtez lan egin zuen ETBko Sautrelan gidoilari eta zuzendari gisa.
Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumako editorea ere bada.[5]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Deklaratzekorik ez (2019, Susa)[10]
- Coca-Cola bat zurekin (2024, Susa)[11]
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Philip Rothen Nemesis (2011, Meettok)[3]
Literatura kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Beñat Sarasola - Irakasleak - Doktoregoa - UPV/EHU» Doktoregoa (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ «literaturaren zubitegia - Beñat Sarasola» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ a b Sarasola, Beñat. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ a b «Beñat Sarasola | University of the Basque Country, Euskal Herriko Unibertsitatea - Academia.edu» ehu.academia.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ a b c d «Sarasola, Beñat» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ Sarasola Santamaria, Beñat. (2014-01-08). «El segundo modernismo. La dialéctica de la modernidad y la posmodernidad estética desde la escuela de Frankfurt hasta la actualidad.» www.educacion.gob.es (Universitat de Barcelona - Teseo) (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ Bereziartua Mitxelena, Gorka. (2017). «Baldintza minimoetatik behera egin genuen lan Sautrelan azken urte osoan» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
- ↑ «Susa literatura - Kaxa huts bat» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ «Susa literatura - Alea» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ «Susa literatura - Deklaratzekorik ez» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ «Susa literatura - Coca-Cola bat zurekin» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
- ↑ Sarasola, Beñat. (2015). Bainaren belaunaldia : "Ustela", "Pott" eta "Oh! Euzkadi". Labayru Fundazioa ISBN 978-84-92599-57-8. PMC 974406696. (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beñat Sarasola, Literaturaren Zubitegian.
- Beñat Sarasola. Booktegi
- Kaxa huts bat liburua osorik, Susa argitaletxearen webgunean.
- Hitz egiteko modu bat Beñat Sarasolaren bloga.
- Nemesis itzulpenaren aurkezpen bideoa.
- Deklaratzekorik ez liburua osorik, Susa argitaletxearen webgunean.
- Deklaratzekorik ez eleberriaren aurkezpen bideoa.
- @bsarasola kontua Twitterren