Edukira joan

Bidebietako parkea

Koordenatuak: 43°19′23″N 1°56′38″W / 43.32299°N 1.9439°W / 43.32299; -1.9439
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidebietako parkea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′23″N 1°56′38″W / 43.32299°N 1.9439°W / 43.32299; -1.9439
Map

Bidebietako parkea Gipuzkoako Donostia hiriburuko Miracruz-Bidebieta barrutian dagoen Bidebieta auzoko parke bat da. Hiriaren ekialdean, Mendiola mendiaren magalean dago.

Parke hau oso hurbil dago Bidebietako auzoko kiroldegitik. Auzotarren laguntzaz diseinatu zen, eta, bertan, mundu osoko zuhaitz eta landareakikus daitezke. Gainera, haurrentzako jolas gune koloretsuak ditu. 5.500 metro karratu ditu.

Bidebietako parkeak frantses lorategiaren eredukoa du. Txikitxoek zein handiagoek jolas dezakete bertan. Txikienentzat betiko jolasak daude: zabuak, txirristak, tunelak, etxeak... Asko, gainera, txalupa edo hegazkin itxurakoak dira. Handiagoentzat, berriz, eskalatzeko pareta harri koskorrez betea, txirrista mugikorra, txingoa lurrean irudikatua eta twisterra.

Eta arratsalde pasa dabilenarentzat badira bi urmael eta, haien artean, bidexka erosoak. Nekatuz gero edo irakurri nahi izanez gero, non-nahi daude eserlekuak. Labanda eta erramu usain goxoa dago, gainera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]