Miramongo parkea
Miramongo parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°17′42″N 1°59′00″W / 43.29494°N 1.9832°W |
Miramongo parkea, baita ere Miramongo basoa Donostiako Miramon-Zorroaga eta Aiete auzoen artean dagoen parke bat da. Uraren presentzia haren ezaugarri garrantzitsuena da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parke honek hiriaren hegoaldeko ibarbide handi bat hartzen du. 628.258 metro karratuko azalera du. Oso zabala denez, flora eta fauna aniztasun ikaragarria du. Bide ugari ditu, baita harrizko harmailadun anfiteatroa eta egoteko eta piknik egiteko hainbat gune ere. Orain gutxi berritutako Katxola baserria ere bertan dago (garai batean sagardotegia izan zen). Parkearen bereizgarri bat hegaletan dituen basoak dira; errekastoaren aldamenean landaretza hazten da, eta haranaren barrenean hezeguneak ditu.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografikoki hauek dira parkearen mugak: GI-20 edo Donostiako bariante zaharra, Oriamendi pasealekua eta Miramon poligonoa. Goi aldean poligonoa dago eta parkea handik sortzen diren behe-ibarreran zabaltzen da.[1]
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekologiaren ikuspuntutik Donostiako parke interesgarrenetariko bat da nahiz eta eraikinek eta utzikeriak baztertuaren itxura eman. Hegaztien ikuspuntutik espezie ugari ikus daiteke parke honetan: passeriformesak (Amilotx urdin, Kaskabeltz handi) mozoloak eta beste harrapariak... Anfibioak ere barruan dauden erreketan, Mando erreka eta Pakea erreka, eta urmaela zein putzuetan aurki daitezke. Errekak eta hezeguneak elementu bereizienak dira parke honetan. Ugaztunen artean untxiak, saguzarrak eta katagorriak aipa daitezke. Landaredian sagarrondoak eta aritzak aipa daitezke.[1] Aipatzekoak dira ere intsektuak, esaterako arkanbeleak.
Zuhaitz erori eta ustelduta asko daude eta horrek parkearen biodibertsitatea handitzen du.
Arriskuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inguruko eraikinen handitzea parkearen mugak hautsiz, arrisku nagusia da.
- Utzikeria: bideak eta altzariak gaizki daude.
- Higadura eta lurren mugimenduak.
- Inguruko errepideak
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jon Begiristain oinzubia, parkearen erdian.[2]
-
Parkearen mapa.
-
Miramongo oinzubiak markatzen du parkearen muga goitik ikusita.
-
Urtegi txikia parkearen txoko interesgarrenetariko bat da.
-
Pakea erreka.
-
Xagurrentzako kutxak.
-
Antzinako garbitokia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): ibilbide bat basoan.