Edukira joan

Carlos Filipe Ximenes Belo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Filipe Ximenes Belo

apezpiku tituludun

1988ko martxoaren 21a -
Ennio Appignanesi
Elizbarrutia: Q1870346 Itzuli
administratzaile apostoliko

1988ko martxoaren 21a - 2002ko azaroaren 26a
Martinho da Costa Lopes (en) Itzuli - Basilio do Nascimento (en) Itzuli
Elizbarrutia: Diliko artxidiozesia
Bizitza
JaiotzaBaucau1948ko otsailaren 3a (76 urte)
Herrialdea Ekialdeko Timor
Hezkuntza
HeziketaSalesian Pontifical University (en) Itzuli
Portugalgo Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, politikaria eta apezpiku katolikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaSan Frantzisko Saleskoaren Elkartea

Carlos Filipe Ximenes Belo (Baucau, 1948ko otsailaren 3a) timortar apezpiku katolikoa da. 1996an Bakearen Nobel Saria jaso zuen José Ramos-Horta politikariarekin batera.

Bacauko familia behartsu batean jaio zen, 1948ko otsailaren 3an. Bufaloak zaintzen aritu zen 14 urte bete arte. 1980an apaiztu zen, Portugalen eta Erroman ikasi ostean. 1983an, Diliko administratzaile apostoliko izendatu zuen Joan Paulo II.ak. Ordudanik, etengabe salatu zituen Indonesiako Armadaren giza eskubideen kontrako ekintzak. Salaketa horien ondorioz, mehatxu ugari jasan izan zituen. Izan ere, timortarren babesleku izan zen Eliza askotan, eta Indonesiaren erasoen jomuga. Bakearen Nobel saria jaso zuen 1996an, José Ramos-Hortarekin batera, Ekialdeko Timorko gatazkari irtenbide baketsua emateko egindako lanarengatik.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eskisabel, Idurre. Ekialdeko Timor: zalantzaz beteriko etorkizuna. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko abuztuak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]