Edukira joan

Cocosak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cocos (Keeling) Uharteetako Lurraldea
Territory of the Cocos (Keeling) Islands

flag of the Cocos (Keeling) Islands (en) Itzuli

Geografia
HiriburuaWest Island
12°11′13″S 96°49′42″E
Hiririk handienaBantam
Azalera14
KontinenteaOzeania
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzionala
ErreginaElisabet II.a
Epai autoritateaSupreme Court of Cocos (Keeling) Islands (en) Itzuli eta Supreme Court of Western Australia (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria602
Dentsitatea43 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
MonetaAustraliar dolar (AU$)
Historia
Sorrera data: 1955
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+61891
ISO 3166-1 alpha-2CC
ISO 3166-1 alpha-3CCK
Ordu eremua
Internet domeinua.cc

Cocosak[1] edo Keeling uharteak[1], administratiboki Cocos uharteetako Lurraldea[1] (ingelesez: Territory of Cocos (Keeling) Islands) burujabetasun gabeko Australiako lurraldea da.

Hiriburua West Island da.

Cocos uharteek bi urtaro dituzte:

Uztaila da euri gehien egiten duen hilabetea.

Cocosak ikusteko lehendabiziko europarra William Keeling kapitaina zen 1609an, baina 1826an Alexander Hare ailegatu zen arte ez zituzten biztanlerik.

Clunies-Ross enpresak, XIX. mendeko hasieran John Clunies-Ross eskoziarrak sortua, 1878 eta gero benetako uhartediaren jabea zen. Hori zela eta, Victoria I.ak Clunies-Ross familiari 1886an kopra uztaitzeko uharteak eman zizkion, lurra publiko izaten jarraitu arren.

Bigarren Mundu Gerran, 1942 eta 1944 artean uharteak Japoniak erasoak ziren.

Kokoak lehortzen, kopra egiteko

1955an Erresuma Batuak, behin Singapur eta Malaysia independenteak izan, Cocos uharteak Australiari eman zizkion. Clunies-Ross enpresak kopra ekoizteari ekin zion, 1978an Australiarekin ituna sinatu arte.

1984an, referendumaren bitartez, biztanleek Australiarekin batzea eta australiar nazionalitatea izan erabaki zituzten.

2001eko abenduan, West uharteak biztanleria bikoiztu zuen Sri Lankatik etorritako etorkinei esker. Aurretik, Home uhartea malaysiarrez beteta zegoen eta West australiarrez.

Evan Williams, 2003ko urrian, Cocos uharteetako administratzaile bihurtu zen, 2006ko urtarrilera arte, Neil Lucas, Christmas uharteko administratzailea lurralde bien administratzaile bihurtu zenean.

Uharteek 14,2 km² area dute. Cocos (Keeling) uharteak Indiako ozeanoaren erdian daude, Perthetik 2.750 kilometrotara ipar-ekialderantz, eta Christmas uhartetik 900 kilometrotara hego-ekialderantz. 27 uharteko multzoan bi baino ez dituzte biztanlerik: Home Island eta West Island, hauetako koordenadetan kokaturik 12°11′10″S 96°49′47″E / 12.18611°S 96.82972°E / -12.18611; 96.82972. Hiriburua West Island du.

Hauxe da Cocos (Keeling) uharteen zerrenda:

Hegoaldeko Keeling uharteen mapa
Zb. Uharte Area
(km²)
Izena malaysieraz Izena ingelesez
1 Pulu Luar Horsburgh Island 1.04
2 Pulu Tikus Direction Island 0.34
3 Pulu Pasir Workhouse Island 0.00
4 Pulu Beras Prison Island 0.02
5 Button Islets 0.00
7 Pulu Gangsa <0.01
8 Pulu Selma Home Island 0.95
9 Pulu Ampang Kechil  Scaevola Islet <0.01
10 Pulu Ampang 0.06
11 Pulu Wa-idas Ampang Minor 0.02
12 Pulu Blekok 0.03
13 Pulu Kembang 0.04
14 Pulu Cheplok Gooseberry Island  <0.01
15 Pulu Pandan Misery Island 0.24
16 Pulu Siput Goat Island 0.10
17 Pulu Jambatan <0.01
18 Pulu Labu 0.04
19 Pulu Atas South Island 3.63
20 Pulu Kelapa Satu 0.02
21 Pulu Blan East Cay 0.03
22 Pulu Blan Madar Burial Island 0.03
23 Pulu Maria West Cay 0.01
24 Pulu Kambling ?Turtle Island <0.01
25 Pulu Panjang West Island 6.23
26 Pulu Wak Bangka ?Turtle Island 0.22

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]