Edukira joan

Durango

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Koordenatuak: 43°10′01″N 2°37′56″W / 43.166974°N 2.6321025°W / 43.166974; -2.6321025
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Durango (argipena)».
Durango
 Bizkaia, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
AlkateaMireia Elkoroiribe (EAJ)
Posta kodea48200
INE kodea48027
Herritarradurangar
Kokapena
Koordenatuak43°10′01″N 2°37′56″W / 43.166974°N 2.6321025°W / 43.166974; -2.6321025
Map
Azalera10,91 km²
Demografia
Biztanleria29.767 (2023)
158 (2022)
alt_left 15.237 (%51,2) (%48,9) 14.554 alt_right
Dentsitatea27,28 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 11,49
Zahartze tasa[1]% 22,73
Ugalkortasun tasa[1]‰ 36,45
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,33 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,55 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,62 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 49,48 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 33.22 (2016)
Datu gehigarriak

Durango Bizkaiko hego-ekialdeko udalerri bat da, Durangaldea eskualdekoa. 10,79 km² ditu, eta 2023. urtean 29.767 biztanle zituen.

Bizkaiko barnealdean, eta Ibaizabal ibaiak sortutako lautada txiki baten kokatuta, Durangoko udalerriak 10,70 km² hartzen ditu. Ibaizabal ibaiak, udalerritik pasatzean, Mañarierrekaren eta Larrinagatxu errekaren urak jasotzen ditu.

Udalerriaren barnean, Mugarra (960 metro) eta Neberondo (453 metro) mendiak nabarmentzen dira, karezko mendikate bat osatzen dutenak. Mugarra da Durangaldeko mendizerraren hasiera, Bizkaiko eskualde honetan zehar hedatzen dena. Bertan, Alluitz, Untxillatz edota Anboto mendiak kokatzen dira; guzti-guztiak Urkiolako Parke Naturalaren barruan daudela.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu iparraldean Iurreta, hegoaldean Izurtza, mendebaldean Amorebieta-Etxano eta Dima, eta ekialdean Abadiño.

Durangoko planoa Francisco Coellok 1857an egina. Hiribilduaz gain, Durangoko bost errebalak ikus daitezke.

Durangoko merinaldea Nafarroako erresumako parte izan zen, 1200 urtean behin betiko Gaztelako erresuman sartu zen arte. Hamabi urte geroago, Henrike erregeak Diego Lopitz I.a Harokoari eman zion Durangaldeko tenentzia, Navas de Tolosako guduan emandako zerbitzuarengatik.

XII. mendearen erdialdean, Villanueva de Durango izenarekin Nafarroako erregeak hiribildua fundatu zuen, Tabira herriaren gainean.

Jatorrizko herrigunea Uribarriko Andra Maria eta Santa Ana elizen artean zegoen kokatuta, eta gaur egun ere jatorrizko egitura bera mantentzen du, lau kale paraleloz (Barrenkalea, Artekalea, Goienkalea, eta, geroago, Kalebarria) eta hauek zeharkatzen dituen kale perpendikular batez (Zeharkalea) osatuta. Harresi batez inguratuta zegoen, eta Kurutziaga, San Pedro, San Martin, Pietatearen Andra Maria, eta Santa Ana ateen bidez zuen sarrera. Gaur egun, azken hau baino ez da kontserbatzen[4].

Erdi Aroan, leinu gerrek presentzia aktiboa izan zuten Durangon. Merinaldeko nobleak bi bandoen (ganboatarrak eta oinaztarrak) artean banatu ziren. XV. mendean zehar, hainbat gatazka izan ziren Ibarguren, Zaldibar eta Unzueta familien artean. Garai honetan hainbat dorretxe eraiki ziren, nahiz eta gaur egun ez den haien arrasto handirik geratzen. Henrike III.a Gaztelakoak udalerria bisitatu zuen 1393. urtean; Henrike IV.ak, berriz, 1457an. 1483. urtean Isabel Katolikoak egin zuen bisita, merinaldeko eta udalerriko foruen zina egitera. Udal artxiboaren arabera, Lariz Dorrean hartu zuen ostatu.

Udalerria bera ez zein inoiz Durangaldeko Merinaldearen parte izan, azken honetan elizateek baino ez baitzuten hartzen parte. Hauek Lur lauaren zuzenbidea jarraitzen zuten, eta Abadiñoko Gerediaga auzoan biltzen ziren haien ordezkariak. Hiribilduek, berriz, bere foru propioa zuten, eta Gernikako batzar nagusian biltzen ziren.

Gertakari ezagunenetako bat Durangoko heresia izan zen (1442-1445), Fray Alfonso de Mellak bultzatutako erlijio-disidentzia mugimendu bat. Bibliaren irakurketa pertsonala eta ondasun eta pertsonen askatasun osoa aldarrikatzen zuen. Eliza katolikoak herese izendatu zuen Fray Alfonso, eta haren aurka Inkisizioa bidali. Ehunetik gora heriotza zigorra ezarri ziren, eta hamairu erre zituzten Kurutziagan, Santo Domingo de la Calzadan eta Valladoliden. Kurutziagako gurutzea gertakari hau barkatzeko eraiki omen zen.

1937ko martxoaren 31n, Francoren agindupeko italiar hegazkinek hiria bonbardatu zuten, eta 400 bat lagun hil.

1939-1940 bitartean Durangoko Emakumeen Kartzela egon zen Karidadeko (Ospitaleko) mojen zaintzapean, 5 emakume eta 6 ume hil ziren bertan.

1965eko azaroaren 1ean, Durangoko Azoka antolatu zuten lehenengo aldiz.

Bizkaiko beste toki askotan bezala, Durangoko populazioa asko handitu zen XX. mendeko bigarren erdialdean, Espainiatik etorritako jendearen ondorioz. Mendearen amaieran biztanleria egonkortu egin zen, baina XXI. mendearen hasieran berriro hazi zen, ordukoan mundu osoko etorkinen ondorioz.

1990ean Iurreta Durangotik banandu zen; ordutik haren biztanleak ez dira Durangoko estatistiketan agertzen.


Durangoko biztanleria

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Durangoko udaletxea.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Aitziber Irigoras hautatu zuten alkate berriro. Irigoras (EAJ) Bildu koalizioaren hautagai Urdaspal Bolinagari gailendu zitzaion, nahiz eta biek 8 boto eskuratu udal bilkuran (Bilduren hautagaiak Aralarren botoak ere jaso zituen), EAJ alderdirik bozkatuena izan baitzen.

2015eko hauteskundeen ondoren, Aitziber Irigoras (EAJ) berriro hautatu zuten alkate EAJren (8) eta PSE-EEren (2) zinegotzien babesarekin eta PPren (1) abstentzioari esker.

2019ko hauteskundeen ondoren, Ima Garrastatxu Urbaneja (EH Bildu) hautatu zuten alkate, EH Bilduren 7 boto eta Herriaren Eskubidearen 4 botoei esker.

Durangoko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
8 / 21
5.089 (% 37,67)
8 / 21
5.426 (% 35,56)
Euskal Herria Bildu
7 / 21
4.306 (% 31,88)
7 / 21
4.970 (% 32,57)
Herriaren Eskubidea (SQ-2D)
3 / 21
1.842 (% 13,64)
4 / 21
2.515 (% 16,48)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 21
1.312 (% 9,71)
2 / 21
1.541 (% 10,10)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
960 (% 7,11)
0 / 21
697 (% 4,57)
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Durangoren ikuspegi orokorra.

Estadistikoki hitz egiten, Durangoko herriko kaskoak hauek ditu[5]:

  • Aramotz
  • Aldezaharra/Casco Viejo
  • Ensanche
  • Erretentxu
  • Landako
  • Magdalena
  • San Fausto
  • San Ignazio
  • San Roke
  • Tabira

Eta baserri auzoei dagokienez[6]:

  • Santa Luzia
  • Eguzkitza
  • Larrinagatxu

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)
Durangoko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[7] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko

Herriko eta inguruko jatorrizko euskalkia Mendebaleko euskararen aldaera bat da, durangaldekoa[8][9]. Gaur egun, Eustaten datuei erreparatuta, Durangoko biztanleen %52,91 (2016. urtean) euskalduna zen.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Durangoko Azokaren gaineko zortzi datu jakingarri.

Kulturaguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Karrika antzerki taldea
  • Atara Zarata antzerki taldea
  • Gora ta gora antzerki taldea

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangon, ondorengo eraikin edo monumentu garrantzitsuak daude:

Durangar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Durangar ospetsuen zerrenda»

Herritar ezagunen artean Juan Zumarraga fraidea dugu, Mexikoko unibertsitatea XVI. mendean sortu zuena; Xabier Castillo, Athleticeko jokalaria; Pablo Pedro Astarloa apaiz euskaltzalea; eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak, besteak beste.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Santa Ana Arkua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  5. Eustat. «Euskal AEko biztanleak, 10.000 biztanle baino gehiagoko auzoen arabera, jarduerarekiko harremanari jarraiki.» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  6. «Durangoko toponimia : Emaitzak» www.durango-euskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  8. «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  9. «Durango - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa