Edukira joan

Zaldibar

Koordenatuak: 43°10′21″N 2°32′43″W / 43.1725°N 2.5452777777778°W / 43.1725; -2.5452777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldibar
 Bizkaia, Euskal Herria
Zaldibar
Zaldibargo bandera

Zaldibargo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangalde
Izen ofiziala Zaldibar
AlkateaEneritz Azpitarte (EHBILDU)
Posta kodea48250
INE kodea48095
Herritarrazaldibartar
Kokapena
Koordenatuak43°10′21″N 2°32′43″W / 43.1725°N 2.5452777777778°W / 43.1725; -2.5452777777778
Map
Azalera11,84 km²
Garaiera195,49 metro
Distantzia39 km Bilbora
Demografia
Biztanleria3.005 (2023)
−15 (2022)
alt_left 1.517 (%50,5) (%50,8) 1.526 alt_right
Dentsitatea257,2 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 5,85
Zahartze tasa[1]% 12,25
Ugalkortasun tasa[1]‰ 46,72
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 75,37 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,14 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,85 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 47,48 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 27.6 (2016)
Etxeko erabilera [3]% 34.24 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zaldibar.eus

Zaldibar Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Durangaldeko eskualdean kokatua, Gipuzkoarekiko mugan. 11,84 km2 ditu eta 2016. urtean 3.087 biztanle zituen. Eskualdeko 7. udalerria da biztanle kopuruaren arabera, 14 herrietatik.

Durangotik 7 km-tara, Eibartik 9tara eta Bilbotik 37tara kokatuta dago.

Zaldua izena ere hartu izan du historikoki.

Mugakide ditu iparraldean Mallabia eta Ermua, hegoaldean Elorrio, ekialdean Eibar eta Elgeta (Gipuzkoa), eta mendebaldean Berriz.

Areitioko mendateak (313 m) lotzen du Ermuarekin N-634 errepidearen bidez.

Zaldibarko udalerriaren mapa

Herrigunearen inguruan, Aranguren, Goierri, Gatzaga eta Urizar auzoak daude udalerriaren mendebaldean. Ekialdean, berriz, Eitzaga eta Sallabente daude.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldua ibaiak (edo Zalduerreka) udalerria zeharkatzen du, eta Matiena bat egiten du Ibaizabalekin. Ibaiak ura jasotzen du beste erreka bietatik, Solozabal eta Agirre-sakonatik. Ekialdean, Ego ibaiak bat egiten du Maltzagan Debarekin. Ibuereka eta Aixola dira Egoren ibaiadarrak. Ariolako urtegia (Aixolakoa) ere aipatzekoa da, hego-ekialdean kokatuta, Elgetako mugan.

Anbotoko mendilerroa (1.331 m) eta Oizko mendigunearen (1.026 m) artean kokatuta, mendi baxuagoek inguratzen dute herria. Horietatik altuena Santamariñazar (675 m) da, hegoaldean zutitzen dena.

Herriak denbora luzean Zaldua izena izan zuen. Zalduako elizaurrea Durangoko merindadearen barruan zegoen, eta Gerediagako Batzarretan 7. eserlekua zeukan. Elezaharraren arabera, Antso II.a Garzeitz Abarka nafar erregea 10 urtez preso egon zen Zaldibar dorretxean. Bestela, San Andres eliza XIII. mendekoa izan daitekeela uste dute aditu batzuek.

Herriaren historia ur gaziko iturriak markatu du, mineralduna eta osasungarria, 1846an bainuetxea zabaldu baitzuten Peñafloridako kondearen eskutik. Termalismoa boladatik pasatu eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuetara pasatu zen eraikina, eta ospitale psikiatriko bihurtu zen.

1932an Zaldua herriak gaur egungo izena, Zaldibar, hartu zuen, eta 1976an armarrian sartu zituzten zuhaitza eta zaldia. Azkenik, 2017an hiru otsoak berreskuratu zituzten armarrirako, "Zaldua" izena azpian dutela.

Zaldibarko biztanleria

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaletxea.

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Zaldibarko alkatea EAJ-PNVko Jose Luis Maiztegi da.

Zaldibarko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
5 / 11
647 (% 42,65)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 11
518 (% 34,15)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 11
251 (% 16,55)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
53 (% 3,49)
Datuen iturria: webgunean
  • 1979: Valentin Lasuen (EAJ).
  • 1983-1995: Pablo Sampedro Landazabal (EAJ).
  • 1995-1999: Maria Blanca Onaindia (EAJ).
  • 1999-2009: Igor Barrenetxea-Arando (EAJ + EA).
  • 2009-2011: Ana Idoia Mendiolagarai (EAJ).
  • 2011-2018: Arantza Baigorri (EH Bildu).
  • 2018-2019: Eneritz Azpitarte (EH Bildu).
  • 2019-: Jose Luis Maiztegi (EAJ).

Udaletxea, bake epaitegia, liburutegia eta gizarte arloko hainbat elkarte daude udalerrian. Gainera, Osakidetzako osasun-zentroa eta erietxe psikiatrikoa den Zaldibarko Ospitalea aipatzekoak dira.

2011. urtetik, Eitzaga auzoan zabortegia du. 2020ko otsailaren hasieran bertan gertatu zen Zaldibarko zabortegiaren hondamendia.

Azkenik, AP-8 autopistak eta Euskotreneko Bilbo-Donostia lineak udalerria zeharkatzen dute. Zaldibarko geltokia dago trenbide horien sarearen barruan.

Zaldibarko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[4][4] proiekturako.

Herriko eta inguruko jatorrizko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, Durangaldekoa[5][6] hain zuzen. Durango da eskualdeko herririk handiena, baina euskalki honen parte dira Abadiño, Atxondo, Iurreta eta Elorrio, besteak beste.

San Andres eliza.
Zaldibarko Dorretxea

Zaldibartar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  5. «Durangaldekoa» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  6. «Zaldibar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa