Dzongkha
Itxura
Dzongkha | |
---|---|
རྫོང་ཁ་ | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Bhutan, Sikkim (India) |
Hiztunak | 170.000 |
Ofizialtasuna | Bhutan |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | Dzongkharen Bilakaeraren Biltzarra |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) sino-tibetar hizkuntzak Tibeto-Burman (en) Tibeto-Kanauri (en) Bodish (en) Tibetic (en) Southern Tibetic (en) | |
Alfabetoa | tibetar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | dz |
ISO 639-2 | dzo |
ISO 639-3 | dzo |
Ethnologue | dzo |
Glottolog | nucl1307 eta dzon1239 |
Wikipedia | dz |
UNESCO | 1253 |
IETF | dz |
Dzongkha[1] (dzongkhaz: རྫོང་ཁ་) Bhutango hizkuntza nazionala da. «Dzongkha» hitzak dzong-etan (རྫོང་, hots, XVII. mendeko monasterio gotortuetan) hitz egiten den kha (ཁ་) hizkuntza esan nahi du.
Hizkuntzak 170.000 hiztun inguru ditu eta Bhutango mendebaldeko barrutietan hitz egiten da. Herrialde hartako eskola guztietan irakasten da, eta lingua franca da hegoaldeko eta ekialdeko barrutietan, hor ez baita ama-hizkuntza.
Joyi deritzan tibetar alfabetoaren aldaeraz idazten da.
Ahaidantzari dagokionez, sino-tibetar hizkuntza-familiari dagokio, tibeto-birmaniarren taldeari. Kode hauek ditu: ISO 639-1: dz; ISO 639-2: dzo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |