Edukira joan

Eddie Cochran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eddie Cochran

Bizitza
JaiotzaAlbert Lea1938ko urriaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBath1960ko apirilaren 17a (21 urte)
Hobiratze lekuaCypress
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaBell Gardens High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, rock musician (en) Itzuli eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoarock
countrya
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaLiberty
Cash Records (en) Itzuli
Crest Records (en) Itzuli
Ekko Records (en) Itzuli

eddie-cochran.info
IMDB: nm0168161 Last fm: Eddie+Cochran Musicbrainz: 17995d1c-5b3c-4ee9-98f5-105ee3b4ada1 Songkick: 468271 Discogs: 139984 Allmusic: mn0000793988 Find a Grave: 1570 Deezer: 10850 Edit the value on Wikidata

Edward Ray Cochrane (Albert Lea, Minnesota (AEB), 1938ko urriaren 3a - Bath, Somerset, Ingalaterra, 1960ko apirilaren 17a) estatubatuar rock musikaria izan zen.

Eddie Cochran
Eddie Cochran

Edward Ray Cochrane Albert Lean jaio zen, Minnesotan (AEB), 1938ko urriaren 3an.

1955ean hasi zituen bere musika ikasketak, laguna zuen Hank Cochranekin batera, etorkizunean country musikako letrista izango zena. Abizen bera bazuten ere, ez zegoen ahaidetasunik bi lagunen artean, baina The Cochran Brothers izena eman zioten taldeari. Gehien bat country egin zuten, baina lehen rockabillyaren adibide izango ziren tema ederrak utzi zituzten: Fool's paradise, Latch on, Tired and sleepy eta abar.

Garai honetan hasi zen Eddie saio-musiko lanean eta bere abesti propioak idazten. Jerry Capehart ezagutu zuen, gero manager eta ekoizle izango zuena, eta bultzada handia suposatu zuen bere bakarlari bidean. Harekin grabatu zuen lehen maketa eta Liberty Recordsekin kontratua lortu zuen horrela.

1956an egin zuen debuta, Skinny Jim singlearekin. Abesti ederra zen, baina ez zuen komertzialki arrakastarik izan.

Urte berean, Boris Petroffek The Girl Can't Help It filman agertzeko eskaintza egin zion eta Eddiek Twenty-Flight Rock abestu zuen. Une horretan modan zegoen estiloa zen eta geroago artista ezberdinek bertsionatuko zuten rock and rolleko klasikoetako bat izango zen, baina, garaian, ez zuten asko promozionatu.

1957an, Cochranek lehen arrakasta lortu zuen; Sittin in the Balcony izan zen, John D. Loudermilkek idatzitako abestia. Beste tema batzuk ere ospea lortu zuten inguruan, Jeannie, Jeannie, Jeannie edo Cut across Shorty. Zale askoren iritzian, rockabillyaren ardatzetako bat da Eddie.

Hala ere, Summertime Blues izango da gehien gogoratuko zaion abestia, 1950 eta 1960ko hasieran, rockaren etorkizuna lirikoki eta musikalki modelatzen lagunduko zuena. Ahots zartatuagoa eta gitarraren soinu metalikoago bat, ikuspegi berri bat eman zion rock and rollari eta Billboarden pop zerrendetan 9. lekuan kokatu zuen.

Summertime blues arrakastatsuaren ondoren, Cochranen ibilbide motzak ez zituen beste asko lortu: C'mon Everybody, Somethin' Else eta hil ondoren etorriko zen My Way (Ez Paul Ankari esleitzen zaiona!), Weekend, Nervous Breakdown, edo Erresuma Batuan lehen postura iritsiko zen Three Steps to Heaven.

1959ko otsailean, aire-istripuz hil zitzaizkion Ritchie Valens, The Big Bopper eta Buddy Holly lagunak eta depresio handi batek hartu zuen Cochran, hil arte ez zuena gainetik kenduko. Three stars abestiaren bertsio sentitu bat kantatu zuen hildako lagunen omenez.

1960ko apirilaren 16an, Eddie Cochranek trafiko-istripua izan zuen Chippenhamen, bere autoak farola baten kontra talka egin zuenean. Londrestik Bristolera zihoan taxiari gurpilak eztanda egin zion eta, bat-batean, kontrola galdu zuen. 3 estatubatuar artista zeuden auto barruan, Ingalaterran biran zebiltzatenak. Zaharrenak 25 urte besterik ez zituen, Gene Vincent abeslaria, Be-Bop-A-Lula abestiarekin oso ezagun zena. Berriro hautsi zuen 5 urte lehenago hautsi zuen hanka bera. Orduan sendagileek apurtzekotan egon ziren eta berak uko egin zion, eta oraingoan ere ezezkoa esan zuen abeslariak, baina bizi zen bitartean oinaze latzak pasatu beharrean izango zen, drogarantz eramango zutenak, eta hamar bat urte geroagao, heriotzara[1]. Oraingo honetan, Sharon Sheeley andregaia eta letrista eta Gene Vincent abeslaria eta lagunmina bizirik irten ziren, baina Eddie hil egin zen hurrengo egunean, 1960ko apirilaren 17an, arratsaldeko 16:10ean, Batheko St. Martin's ospitalean[2]. Kalifornian eman zioten lur, Cypressen, Forest Lawn Cypress hilerrian.

Hil eta gero, 1964an, My Way albuma atera zuten. The British Label Rockstar Records Cochranen lan ezezagunen bila ari da oraindik eta, 1970az geroztik, musikoa bizirik zegoenean baino material gehiago argitaratu du.

Genero bereko izar izan ziren Elvis Presley, Bill Haley, Chuck Berry, Bo Diddley, Jerry Lee Lewis, Buddy Holly, Fats Domino edo Little Richarden antzera, Cochranek eragin handia izan du, konpositore eta letrista bezala; baita estudioko musiko eta berritzaile bezala ere eta, Jerry Capehartekin batera, pista eta recordingen bikoizketa teknika berriak garatu zituen.

Lan instrumental ugari grabatu zuen; kategori handiko jole eta arregista zela frogatu zuen eta, askotan, berak grabatzen zituen instrumentu guztiak. Ospe handia eman zion gustukoen zuen instrumentuari, Gretsch 6120 gitarra elektrikoa.

Badirudi John Lennonek Paul McCartney ezagutu zuenean, hau Twenty-Flight Rock abestiaren bertsio bat egiten ari zela eta horrela erakarri zuela haren arreta[3].

Artista ugarik jasan zuen Cochranen eragina: The Whok Summertime blues bertsioa egin zuten eta arrakasta handia lortu zuten. Rod Stewartek oso goiz egin zuen Cut Across Shorty; Rory Gallagher edo T. Rex bandako kide zen Marc Bolanek Eddie Cochranen Gretsch 6129a balitz bezala margotu zuen bere Gibson Les Paul gitarra; Rolling Stones bandak, Still live zuzenekoan, 20th flight rock abestiaren bertsioa egin zuten. Edo Brian Setzer, Cochranen amak semearen jantzietako asko eman zizkion honi, eta bere Stray Cats taldea. Setzer izango zen Eddie Cochranen papera egingo zuena La Bamba filman (1987)[4].

1970eko hamarkadan, punk mugimenduak gaztaroko inkonformismo eta errebeldia puntua ikusi zuen Eddiegan eta The great rock and roll swindle (1979) lanean, Sid Viciousek oso ezagun egingo ziren C'mon everybody eta Something else abestien bertsioak egin zituen.

1987an, Eddie Cochran Rock and Rollaren aretoan hartu zuten, mitoaren errekonozimendu ofiziala egin ziotelarik[5].

Urtea Single Postua
AEB Erresuma Batua
1956 Skinny Jim - -
1957 Sittin' In The Balcony 18 -
One Kiss - -
Drive-In Show 82 -
Twenty-Flight Rock - -
1958 Jeannie, Jeannie, Jeannie 94 30
Teresa - -
Summertime Blues 8 18
C'mon Everybody 35 6
1959 Teenage Heaven 99 -
Somethin' Else 58 22
Hallelujah! I Love Her So - 22
1960 Three Steps To Heaven - 2
Lonely - 16
Sweetie Pie - 38
Weekend - 16
"—" Ez zen zerrendetara iritsi

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]