Egiptoko XI. dinastia
Egiptoko XI. dinastia, Egiptoko lehen tarteko aroaren amaiera eta Egiptoko Inperio Ertainaren hasierako zati da, eta, gutxi gora-behera, K.a. 2150etik K.a. 1990 arte irauten du.
VII, VIII, IX, X eta XI. dinastiaren lehen zatiak, Egiptoko lehen tarteko aroa deritzon garaia osatzen dute. Dinastia honetan zehar bateratu zen Antzinako Egipto osoa Inperio Ertaineko faraoien boterepean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dinastia honek, bere jatorria, Tebaseko nomo gobernari batean du, Intef, Ikuren semean, bere garaiko zenbait idazkunetan aipatzen dena. Hala ere, bere oinordekoa izan zen Mentuhotep I.a, dinastia honetako lehen faraoitzat hartzen da.
Intef II.aren erregealdian grabatutako idazkun batek, Egipto osoan gobernatzen saiatu zen lehen faraoia bera izan zela adierazten du, honek, tebastarrak, Herakleopolis Magnako gobernarien aurka borrokatzera eraman zituena, X. dinastiakoak zirenak.
Intef II.ak, iparralderanzko zenbait kanpaina abiarazi zituen, eta Abidoseko nomo garrantzitsua konkistatu zuen. Borrokak, tarteka jarraitu zuen Tebas eta Herakleopoliseko dinastien artean, Mentuhotep II.aren erregealdiaren hamalaugarren urterarte, eta, Herakleopoliseko gobernariak garaitu zituenean, dinastia hau, bere erregealdia sendotzen hasi ahal izan zen.
XI. dinastiako gobernariek, Egiptoren, mugakide zituen Afrika eta Ekialde Hurbileko lurraldeen gaineko eragina berretsi zuten. Mentuhotep II.ak, Feniziarako espedizioen bidalketa berrabiarazi zuen, zedro zura lortzeko. Mentuhotep III.ak, Koptosetik Punterako espedizio bat bidali zuen.
Bere azken gobernariaren erregealdia, eta dinastia honen amaiera, misterio bat da. Erregistro garaikideek, zazpi urte "huts" adierazten dituzte Mentuhotep III.a hil ondoren, Mentuhotep IV.aren erregealdiari dagozkionak.
Egungo adituek, Amenemhat izeneko bere chatya, Amenemhat I.a faraoiarekin identifikatzen dute, Egiptoko XII. dinastiako lehen faraoia, Amenemhat, estatu kolpe baten ondorioz errege izatera iritsi zela dioen hipotesi bat ezarriz. Mentuhotep IV.aren erregealdiari buruzko datu ziur bakarrak, Uadi Hammamateko harrobietan Amenemhat chatyak eginiko bi eskerezinezko idazkun dira.
Manetonek honako hau dio: "XI. dinastia, 43 urtez gobernatu zuten 16 faraoiz osatu zen", baina idazkun garaikideek eta Turineko Errege Kanonak gezurtatzen dute, azken honen testuak, 160 urte inguruz gobernatu zuten zazpi erregez osatua egon zela adierazten duelarik. Hala ere "dinastia hau Tebasen ezarri zen" dioen bere istorioa, egungo ebidentziek berresten dute.
Dinastiako faraoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohiko izena | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|---|---|
Intef, Ikuren semea | Intef | K.a. 2160 | ||
Mentuhotep I.a | Mentuhotep | K.a. 2150 | ||
Intef I.a | Sehertauy | Intef | K.a. 2130 | |
Intef II.a | Uahanj | Intef | K.a. 2218-K.a. 2069 | |
Intef III.a | Najtnebtepnefer | Intef | K.a. 2069-K.a. 2061 | |
[[Mentuhotep II].a] | Nebhepetra | Mentuhotep | Egiptoko Inperio Ertainaren hasiera, K.a. 2040 inguruan | K.a. 2061-K.a. 2010 |
Mentuhotep III.a | Sanjkara | Mentuhotep | K.a. 2010-K.a. 1998 | |
Mentuhotep IV.a | Nebtauyra | Mentuhotep | K.a. 1998-K.a. 1991 |
Erreferentziak errege zerrendetan eta beste testu batzuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horusen izena | Abidoseko Errege Zerrenda | Turineko Errege Kanona | Karnakeko Errege Zerrenda | Ohiko izena | Erregealdi denbora |
---|---|---|---|---|---|
Intef | Intef, Ikuren semea | K.a. 2160 | |||
Tepia | Uah... | Mentuhotep | Mentuhotep I.a | K.a. 2150 | |
Sehertauy | (...) | Intef | Intef I.a | K.a. 2130 | |
Huahanj | (...) | Intef | Intef II.a | K.a. 2121-K.a. 2072 | |
Najtnebtepnefer | (...) | Intef | Intef III.a | K.a. 2072-K.a. 2064 | |
Samtauy | Nebhepetra (57) | Nebjeru...ra | Mentuhotep | Mentuhotep II.a | K.a. 2064-K.a. 2013 |
Sanjtauyef | Sanjkara (58) | Sanjka... | Seneferkara | Mentuhotep III.a | K.a. 2013-K.a. 2005 |
Nebtauy | Nebtauyra | Mentuhotep IV.a | K.a. 2005-K.a. 1994 |
Dinastiaren kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:
- Intef I.a
- Azken faraoia: Mentuhotep IV.a
Aurrekoa Egiptoko X. dinastia |
Egiptoko dinastiak Egiptoko XI. dinastia |
Ondorengoa Egiptoko XII. dinastia |