Edukira joan

Etologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Etologia animalien portaera ikertzen duen biologiaren adarra da. Animalien jokaera zientzialari askok aspalditik aztertu badute ere, zientzia berri gisa etologia 1960. hamarkadan jaio zen, Nikolaas Tinbergen holandarra, eta Konrad Lorenz eta Karl von Frisch austriarrak egindako lanekin (hiru zientzialari horiek Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eskuratu zuten 1973an).

Etologian jarduten duten zientzialariak etologoak dira.

Etologiak animaliak beren ingurunean aztertzen ditu, baina baita laborategian ere, naturako eta laborategiko lanak uztartuz. Biologiaren arlo honek lotura estuak ditu zientziaren beste adarrekin: anatomia, fisiologia, ekologia eta psikologiarekin, besteak beste.

Animalien portaera aztertzen duenez, gizakion portaera ere etologiaren lan-arloan sartzen da. Gure senezko portaerak jarraitzen dituen arauek, bereziki, etologoen arreta erakartzen dute.

Bestalde, etologoek animalien jokaeran eragiten duten faktoreak aztertzen dituzte: sena eta ikasketa prozesuak, batik bat. Faktore hauek portaeraren zenbait agerpenen atzean daude: agresibitatea, portaera sexuala, portaera soziala, adimena, nortasun-arazoak, hizkuntza eta komunikazioa, etab.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]