Euken Suediakoa
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Euken Suediakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Drottningholmgo jauregia, 1865eko abuztuaren 1a | ||||
Herrialdea | Suedia | ||||
Heriotza | Hedvig Eleonora parish (en) , 1947ko abuztuaren 17a (82 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Prince Eugens Waldemarsudde (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Oskar II.a Suediakoa | ||||
Ama | Sophia of Nassau | ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | House of Bernadotte (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | militarra, mezenasa, artista grafikoa eta margolaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) | ||||
Genero artistikoa | paisaia margolaritza | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||
Euken Napoleon Nikolas Suediakoa eta Norvegiakoa, Närkeko dukea (Drottningholmgo jauregia, Stockholm, 1865eko abuztuaren 1a - Waldemarsudde, Stockholm, 1947ko abuztuaren 17a) suediar printze, margolari, mezenas eta arte-bildumagilea izan zen.
Oskar II.a Suediakoa eta Sofia Nassaukoa-ren semea izan zen eta Närkeko duke titulua jaso zuen.
Parisen ikasi zuen artea, eta Suediako paisaien margolari nabarmenetako bat izan zen. Artistei lagundu zien eta kultura-erakundeetan sartu zen. Ezkongabe homosexuala izan zen eta bere Waldemarsudde etxea eta bildumak nazioari eman zizkion.
Norvegiako natura miretsi zuen eta Osloko giro artistikoa nahiago izan zuen Stockholmekoa baino. 1905ean Suedia eta Norvegia banandu zirenean, idazle batzuek Norvegiako tronurako hautagaitza proposatu zuten.
Uppsalako Unibertsitatean artearen historia ikasi ondoren, Parisen Léon Bonnat, Alfred Philippe Roll, Henri Gervex eta Pierre Puvis de Chavannes izan zituen ikasle.
Mälaren aintzirako, Stockholm eskualdeko, Västergötlandeko eta Skäneko paisaiak margotu zituen bereziki.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ontzi baten margolana.
-
Udako gaua Tyresö-n. 1895. 78 × 144 cm. Nationalmuseum, Stockholm.
-
Ur barea. 1901. 142 × 178 cm. Nationalmuseum, Stockholm.
-
Vadstena-ko paisaia inguruko soroetatik.
-
Östra Reals gymnasium.
-
Kiruna eliza.
-
Djurgården eliza.
-
Euken Printzeak diseinatutako portzelanazko loreontzia, Suedian nahiko hedatua.
-
Gaztelu zaharra (1893).
-
Hodeia (1927).