Edukira joan

Europako folklore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robin eta Sir Guy

Europako folklorea edo mendebaldeko folklorea mendebaldeko munduko folklore da, batez ere ikerketa konparatiboak egiten ditugunean. Berez, ez dago europar kultura bakar bat, baina Erdi Aroan eta Aro Moderno goiztiarrean kristau herriaren historia komunak Europako etnia edo eskualde askotan partekatzen diren tradizio batzuk sortu ditu.

Honek, kristau mitologian oinarritutako tradizio komun nabarmenak biltzen ditu, hau da, Eguberri ospakizuneko zenbait puntu komun, Gabonetako opariak edo Hilen Egunarekin lotutako ohiturak kasu.

Gainera, Europako eskualde gehienetan errepikatzen diren zenbait keinu edo praktika apotropiko daude, hala nola, egurra ukitzea edo gurutzatutako hatzen keinua.

Antzinate klasikoko kulturak, mitologiak, erlijio helenistikoak eta praktika magikoak edo kulturalak barne, eragin handia izan zuen kristautasunaren hasieran, aurretik Erromatar Inperioak kolonizatutako lurralde guztietako tradizioetan substratu bezala aurki daiteke, eta hedaduraz, baita Erdi Aroan kristautasunak lortutako lurraldeetan ere. Europa osoa, Ekialde Ertainaren zati handi bat eta iparraldeko Afrika hartzen ditu barne. Erromatar garaian herri sinesmenetatik jasotako tradizio hauek, tokiko tradizioekin sinkretizatu ziren, bereziki, germaniar, zelta eta eslaviar tradizioekin. Tradizio herrikoi asko mundu islamiarrarekiko kontaktuagatik ere sortu ziren, bereziki Balkanetan eta Iberiar penintsulan. Harreman kultural horren emaitza, adibidez, Ingalaterrako Morris dantzaren tradizioan ikus daiteke, Erdi Aro berantiarreko dantza "mairuen" egokitzapena edota makil dantzarekin antzekotasun handiak dituena.

Prozesu honen emaitza, erregionalki ezberdinak baina lotutako tradizio herrikoiak izan ziren, Europan Aro Moderno goiztiarraren bezperan existitzen ziren bezala. Garai modernoetan, eta bereziki XIX. mendetik, tradizio hauen artean elkarren arteko harreman ugari egon da, sarri, estatubatuar folklorearen bitartekotzari esker.

  • Leach, Maria (ed.), Funk & Wagnalls Standard Dictionary of Folklore, Mythology and LegendNew York: Funk & Wagnalls Co, 1949.
  • Newhall, Venetia J., European Folklore: An Encyclopedia, Garland Publishing, 2005, ISBN 978-0-8153-1451-6.
  • Ziavras, Mary, "Greek Folk Stories, Old and New:, ComteQ Publicado, 2012, ISBN 978-0-615-40612-1.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.