Edukira joan

Ferdinand Lassalle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferdinand Lassalle

(1860)
Alemaniako Langileen Elkarte Orokorrako lehendakari

1863ko maiatzaren 23a - 1864ko abuztuaren 31
← baliorik ez - Bernhard Becker (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFerdinand Johann Gottlieb Lassal
JaiotzaWrocław1825eko apirilaren 11
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaCarouge (GE)1864ko abuztuaren 31 (39 urte)
Hobiratze lekuaOld Jewish Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
duelua: bala zauria
Familia
AitaHeyman Lassal
AmaRo­sa­lie Heiz­feld
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, ekonomialaria, abokatua eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakGeorg Wilhelm Friedrich Hegel eta Karl Marx
KidetzaAlte Breslauer Burschenschaft der Raczeks (en) Itzuli
Alemaniako Langileen Elkarte Orokorra
Mugimenduasozialismo demokratikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlemaniako Langileen Elkarte Orokorra

Ferdinand Lassalle (Breslau, Alemania, 1825eko apirilaren 11Geneva, Suitza, 1864ko abuztuaren 31) politikari sozialista izan zen.

Jakintza klasiko, zuzenbide eta filologiako ikasketak egin zituen Breslaun eta Berlinen, eta hegelianismoaren eragin handia izan zuen. 1849an Karl Marx ezagutu zuen. Düsseldorfeko Matxinadaren garaian (1848-1849) giltzapetu egin zuten, eta bazter utzi behar izan zuen borroka, 1859 arte; urte horretan Italiako Gerra eta Prusiaren eginbidea idatzi zuen, Alemaniaren batasuna goraipatuz eta Bismarckengan itxaropena eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko gerraren aurkako iritzia adieraziz. Iraultzaren taktikari buruzko tesi hori Marxek eta Engelsek adierazitakoaren guztiz bestelakoa zen: Marx burgesiaren aldekoa eta prusiar estatuaren aurkakoa zen. Lassalle, berriz, prusiar estatuari laguntzeko prest zegoen, burgesiaren aurka. Estrategia desberdin horien oinarrian estatuari eta boto-eskubideari buruzko ikuspegi desberdinak zeuden. Lassalleren ustez, Bismarckek langileen mugimenduaren laguntza behar zuen, eta beraz, estatuak neurri sozialistak hartuko zituela espero zuen.

1861ean, ondasunen eskualdatzea aztertzen duen System der Erworbenen (Hartutako eskubideen sistema) argitaratu zuen. 1862tik aurrera, alemaniar langileen alderdia antolatzeko lanetan jardun zuen. 1863ean, Arbeiter-programm (Langileen programa) argitaratu zuen. 1864an Alemaniar Langileen Elkarte Nagusia eratu zuen, eta batzar nagusian Lassalle bera aukeratu zuten lehendakari. Alemaniar langile-mugimendua zatitua zegoen, ordea, Lassalleren aldekoen eta Marxen jarraitzaileen artean. Lassalleren ekarri teorikoa oso urria izan zen, eta Louis Blanc eta alemaniar ekonomisten sozialismoarekin bat zetorren. Marxek Gothako programari kritika izeneko izkribuan gogor kritikatu zuen Lassalleren joera sozialista.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Lassalle Aldatu lotura Wikidatan