Gaetano Martino
Itxura
Gaetano Martino (Messina, 1900eko azaroaren 25a - Erroma, 1967ko uztailaren 21a) italiar politikari, sendagile eta irakaslea izan zen. Europako Legebiltzarreko lehendakaria izan zen 1962tik 1964ra.
1923an medikuntzan lizentziatu zen La Sapienza Erromako Unibertsitatean. 1934an Messinako Unibertsitateko irakasle kargua hartu zuen. 1943tik 1954ra unibertsitate horretako dekanoa izan zen eta 1967tik 1967ra La Sapienzako dekanoa.
Alderdi Liberaleko kide izan zen eta 1948an diputatu hautatu zuten. 1954tik 1957ra Kanpo Arazoetako ministroa izan zen. Europaren integrazio handiagoa bultzatu zuen eta Italia Nazio Batuetan sartzea lortu zuen. 1962tik 1964ra Europako biltzarreko lehendakari izan zen.