Hans Furler
Itxura
Hans Furler (Lahr, 1904ko ekainaren 5a - Achern, 1975eko ekainaren 29a) alemaniar politikaria izan zen. Europako Legebiltzarreko lehendakaria izan zen 1956tik 1958ra eta 1960tik 1962ra.
Zuzenbidea ikasi zuen eta abokatua eta unibertsitateko irakaslea izan zen. 1952an Alemaniako Batasun Kristau-Demokrata alderdian sartu zen eta Bundestageko kide izan zen 1953tik 1972ra. 1955etik 1973ra, gainera, Europako Legebiltzarreko erakunde aitzindarietako (Batzar Batua eta Batzar Parlamentarioa) kide izan zen. Bi aldiz izan zen lehendakari, 1956tik 1958ra eta 1960tik 1962ra, eta presidenteorde 1962tik 1973ra.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Das polizeiliche Notrecht und die Entschädigungspflicht des Staates, Diss.jur., Heidelberg 1928
- "Parlamente über den Nationen. Entwicklung, Zustand und Aussichten in Europa", in: Die Politische Meinung, 1957, Heft 11, pp. 17–28.
- Reden und Aufsätze 1953–1957
- Im neuen Europa. Erlebnisse und Erfahrungen im Europäischen Parlament, Frankfurt/Main 1963
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]