Gaston Eyskens
Itxura
Gaston François Marie Eyskens (Lier, Anberes, 1905eko apirilaren 1a - Lovaina, 1988ko urtarrilaren 3a) belgikar politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lovainako unibertsitateko irakasle, diputatu demokrata-kristaua eta Finantza ministroa izan zen. 1958an, Kongo Belgikarraren burujabetasunaren auziari egin behar izan zion aurre, eta parlamentua desegin zuen hiru urte geroago. Lehen Ministroa zela 1968-1972 bitartean, flandriarren eta valoniaren arteko gatazka konpondu nahi izan zuen deszentralizazioa eta autonomia bultzatuz, baina huts egin zuen, eta bere kargutik kendu zuten.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomiari buruzko obrak idatzi zituen: New Yorkeko portuaren eragin ekonomikoa (1929) eta Kongo belgikarraren ekonomia egoera (1934).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Flandriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |