Edukira joan

Geirangerfjord

Koordenatuak: 62°7′16″N 7°7′44″E / 62.12111°N 7.12889°E / 62.12111; 7.12889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Geirangerfjord eta Nærøyfjord1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak vii, viii
Erreferentzia 1195
Kokalekua  Norvegia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 62°7′16″N 7°7′44″E / 62.12111°N 7.12889°E / 62.12111; 7.12889
Izen ematea 2005 (XXIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Geirangerfjord Norvegian kokatuta dagoen fiordo bat da, Møre og Romsdal konderriaren hegoaldeko muturrean, Sunnmøre lurraldean. Storfjord izeneko fiordoaren 15 kilometroko adar bat da. Fiordo honen buruan, Geiranger izeneko herrixka dago.

Fiordoak dira Norvegiako toki turistikoenetako eta bisitatuetako bat, eta UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago, Nærøyfjordekin batera.

Fiordo hau, Akerneset mendiaren mehatxupean dago uneoro. Izan ere, mendi honek higadura jasaten du. Mendia fiordorantz amilduko balitz, gertu aurkitzen diren Geiranger eta Hellesylt herrixkak hamar minutuan erabat hondoratuko lituzkeen tsunami bat eratuko litzateke.

Fiordoan zehar, bertan behera utzitako hainbat landetxe dago. Storfjordens venner izeneko elkarteak eraman du toki hauen zaharberritzea. Ohi, gehien bisitatuak direnak, honako hauek dira: Skageflå, Knivsflå eta Blomberg. Skageflåra, oinez hel daiteke Geirangerretik. Besteetara heltzeko, berriz, ontzian joan behar da. Gainera, fiordo honek, ur-jauzi harrigarri batzuk ere baditu.

Kotxe garraioa, turismo bidaia ere badena, Fjord1en bidez egiten da. Fiordoaren luzera osoan zehar doa, Geiranger eta Hellesylt herrixken artetik.

Fiordo honetan aurkitzen diren bi ur-jauzirik garrantzitsuenak Zazpi Ahizpak eta Suitor izenekoak dira, fiordoaren alde banatan.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]