Gendulain (Esteribar)
- Artikulu hau Nafarroako Esteribarko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gendulain».
Gendulain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe tradizional bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Esteribar |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Gendulain |
Posta kodea | 31699 |
Herritarra | gendulaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′19″N 1°34′18″W / 42.88861°N 1.57167°W |
Garaiera | 671 metro |
Distantzia | 14,0 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 8 (2020) |
Gendulain[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Gendulain Esteribar—[b] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.
2020 urtean 8 biztanle zituen.
Bertako biztanleak gendulaindarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gendulain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Gentulain (1092)
- Ganduleng (1092)
- Gentulain (1099)
- Guendulain (1189)
- Guendulayn (1268)
- Gandulanh (1279)
- Guandulayn (1280)
- Guendulayn (1280)
- Guendulain (1534)
- Gendulain (1886)
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gendulain izena Centullus + -ain da, eta "Centullus izeneko pertsona baten jabetzako lekua" esan nahi du. Lehenengo elementua Euskal Herrian nahiko argituta dagoen pertsona latinoaren izena da. Biarnoko kondeek XI. mendera arte eraman zuten izen hori, eta Araban Guendullus pertsona-izen gisa dokumentatzen da. Bigarrena jabetza adierazten duen atzizkia da.[3]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gendulain Esteriberran dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.
Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Irotzeko estazioa da Gendulainerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Irotz, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 22.0 | 26.0 | 30.0 | 38.0 | 41.0 | 42.0 | 42.0 | 38.0 | 33.0 | 24.0 | 20.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.3 | 10.1 | 13.8 | 15.6 | 19.9 | 24.4 | 27.6 | 27.8 | 24.0 | 18.6 | 12.3 | 9.0 | 17.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.4 | 5.4 | 8.4 | 10.2 | 14.0 | 17.9 | 20.5 | 20.5 | 17.2 | 13.2 | 8.2 | 5.2 | 12.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.4 | 0.8 | 3.0 | 4.7 | 8.2 | 11.4 | 13.5 | 13.1 | 10.4 | 7.8 | 4.1 | 1.3 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -5.9 | -5.0 | -3.0 | -0.5 | 2.3 | 5.7 | 7.9 | 7.5 | 4.7 | 1.3 | -2.6 | -5.1 | -5.9 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 90.1 | 76.0 | 74.3 | 92.5 | 73.9 | 51.7 | 35.1 | 32.3 | 59.6 | 84.0 | 107.4 | 98.5 | 875.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.3 | 42.0 | 59.5 | 40.0 | 42.0 | 38.0 | 50.0 | 84.0 | 69.0 | 59.0 | 64.0 | 50.0 | 84.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.0 | 10.9 | 10.4 | 12.8 | 11.3 | 7.0 | 4.3 | 5.7 | 7.7 | 10.9 | 12.3 | 12.7 | 117.9 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.5 | 1.5 | 1.1 | 0.7 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.5 | 1.5 | 6.8 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaurerriaren antzinako lekua zen, 1280an urtean 31 sos eta erdi gehi 7 kahitze 3 lapurreta eta garagar eta olo-erdi zor zituena. Bere gobernua, XIX. mendearen hasieran, Esteribar ibarrak herriko erregidorearekin izendatutako diputatuak gobernatzen zuen, etxeen artean txandakatuz izendatzen zena.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 8 biztanle zituen Gendulainek.[8]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
10 | 9 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 9 | 9 | 9 | 8 | 8 | 8 | 8 | 8 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.
1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Eulalia eliza, XX. mendeko kristiau eliza.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /genð̞uláin/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirgarren silaban - ↑ /genð̞uláin esteɾíβ̞aɾ/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Gendulain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Gendulain. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Irotzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Gendulain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).