Edukira joan

Gendulain (Esteribar)

Koordenatuak: 42°53′19″N 1°34′18″W / 42.88861°N 1.57167°W / 42.88861; -1.57167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako Esteribarko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gendulain».
Gendulain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaGendulain
Posta kodea31699
Herritarragendulaindar
Geografia
Koordenatuak42°53′19″N 1°34′18″W / 42.88861°N 1.57167°W / 42.88861; -1.57167
Garaiera671 metro
Distantzia14,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria8 (2020)

Gendulain[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Gendulain Esteribar[b] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

2020 urtean 8 biztanle zituen.

Bertako biztanleak gendulaindarrak dira.

Gendulain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Gentulain (1092)
  • Ganduleng (1092)
  • Gentulain (1099)
  • Guendulain (1189)
  • Guendulayn (1268)
  • Gandulanh (1279)
  • Guandulayn (1280)
  • Guendulayn (1280)
  • Guendulain (1534)
  • Gendulain (1886)

Gendulain izena Centullus + -ain da, eta "Centullus izeneko pertsona baten jabetzako lekua" esan nahi du. Lehenengo elementua Euskal Herrian nahiko argituta dagoen pertsona latinoaren izena da. Biarnoko kondeek XI. mendera arte eraman zuten izen hori, eta Araban Guendullus pertsona-izen gisa dokumentatzen da. Bigarrena jabetza adierazten duen atzizkia da.[3]

Gendulain Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Irotzeko estazioa da Gendulainerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Irotz, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 30.0 38.0 41.0 42.0 42.0 38.0 33.0 24.0 20.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 10.1 13.8 15.6 19.9 24.4 27.6 27.8 24.0 18.6 12.3 9.0 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 5.4 8.4 10.2 14.0 17.9 20.5 20.5 17.2 13.2 8.2 5.2 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.4 0.8 3.0 4.7 8.2 11.4 13.5 13.1 10.4 7.8 4.1 1.3 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -5.9 -5.0 -3.0 -0.5 2.3 5.7 7.9 7.5 4.7 1.3 -2.6 -5.1 -5.9
Batez besteko prezipitazioa (mm) 90.1 76.0 74.3 92.5 73.9 51.7 35.1 32.3 59.6 84.0 107.4 98.5 875.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.3 42.0 59.5 40.0 42.0 38.0 50.0 84.0 69.0 59.0 64.0 50.0 84.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.0 10.9 10.4 12.8 11.3 7.0 4.3 5.7 7.7 10.9 12.3 12.7 117.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.5 1.5 1.1 0.7 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.5 6.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Jaurerriaren antzinako lekua zen, 1280an urtean 31 sos eta erdi gehi 7 kahitze 3 lapurreta eta garagar eta olo-erdi zor zituena. Bere gobernua, XIX. mendearen hasieran, Esteribar ibarrak herriko erregidorearekin izendatutako diputatuak gobernatzen zuen, etxeen artean txandakatuz izendatzen zena.

2020 urteko erroldaren arabera 8 biztanle zituen Gendulainek.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
10 9 10 10 10 10 10 10 10 10 10 10 10 9 9 9 8 8 8 8 8
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]

Euskararen Foru Legea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /genð̞uláin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirgarren silaban
  2. /genð̞uláin esteɾíβ̞aɾ/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Gendulain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Gendulain. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Irotzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Gendulain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]